Txikipedia:Historiaurrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1)
8. lerroa:
* '''Harri-Aroa''': garai honetan, gizakiek harrizko tresnak erabiltzen zituzten beren bizitzako zereginetan. Aro honek 3,4 milioi urte inguru iraun zuen eta gure garaia baino lehenagoko 6000 eta 2000. urteen artean amaitu zen. Haren barruan, beste hiru garai bereizten dira:
** '''{{txp|Paleolito|Paleolito}}''': Historiaurreko lehen aroa da (harri zaharraren garaia esan nahi du). Gizakiak sortutako lehen kulturekin hasten da (duela 3 milioi urte inguru) eta gure garaia baino lehenagoko 12000. urtera arte iristen da. Aldi luze honetan, gizakiak harria, hezurrak eta adarrak lantzen hasi ziren tresnak egiteko, eta animalien ehiza eta janari-bilketa ziren haien bizibide nagusia. Nomadak ziren; alegia, ez zuten bizileku finkorik, beti janari bila ibili behar izaten zutelako.
** '''Mesolito''': Historiaurreko bigarren aroa (erdiko harriaren garaia esan nahi du). Gizakiek ehiztari eta biltzaile izateaz gainera, lurra lantzen eta animaliak etxekotzen dituzte; {{txp|nekazaritza|nekazaritzaren}} eta {{txp|abeltzaintza|abeltzaintza}} hasten dira. Duela 12.000-10.000 urte inguru hasi eta zenbait lekutan gure garaia baino lehenagoko 4000. urtera arte zabaldu zen. Lan tresnak hobetzen joan ziren.
** '''{{txp|Neolitoa|Neolitoa}}''': Historiaurreko hirugarren aroa (harri berriaren garaia esan nahi du). Gizakiak nomada ehiztari eta biltzaile huts izateari utzi eta batez ere nekazaritzatik eta abeltzaintzatik ateratzen dute bizimodua. Horren ondorioz, bizileku finkoak hartzen dituzte. {{txp|Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean}} hasi omen zen lehenago, gure garaia baino lehenagoko 8500. urte inguruan.
 
15. lerroa:
**'''Kobre-Aroa''': Kobrea izan zen gizakia erabiltzen hasi zen lehenengoetako metala. Baina hori ez zen gertatu leku guztietan denbora berean; {{txp|Egipto|Egipton}}, adibidez, gure aroa baino lehenagoko 5000. urte inguruan hasi omen zen; baina mendebaldeko {{txp|Europa|Europan}} askoz beranduago (ia {{txp|Egipto|Egipton}} baino 2.500 urte beranduago).
** '''{{txp|Brontze Aro|Brontze-Aroa}}''': Garai honetan {{txp|brontze|brontzea}} da gizakiek erabiltzen duten metala. Gure garaia baino lehenagoko 4000. urte inguruan hasi zen, baina ez leku guztietan aldi berean.
** '''{{txp|Burdin Aro|Burdin-Aroa}}''': Garai honetan, {{txp|burdina|burdina}} da gizakiek tresnak eta armak egiteko erabiltzen duen metala. Gure garaia baino lehenagoko 2000. urtetik hasita 1000. urtera arte iristen da, gutxi gorabehera.
 
==Lurraren denbora-lerroa==