Ireki menu nagusia

Aldaketak

35 bytes removed ,  Duela 5 hilabete
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1)
Gibelak funtzio asko betetzen ditu, garrantzitsuenak hauek izanik:
 
*{{txp|Behazun|Behazuna}} fabrikatzen du. Behazunak parte hartzen du elikagaien {{txp|digestio|digestio}} prozesuan, substantzia koipetsuak disolbatzen dituelako (substantzia horiek disolbatu behar dira ondo digeritu ahal izateko). Gibelak fabrikatzen duen behazuna gibelaren azpian dagoen beste organo batean pilatzen da, behazun-maskurian.
 
*Odoletik iristen zaizkion substantzia asko pilatzen ditu: {{txp|bitamina|bitamina}} batzuk, glukogenoa, burdina, {{txp|hormona|hormonak}}....
 
*Odolaren koagulazio prozesuan parte hartzen duten substantzia batzuk fabrikatzen ditu
 
==Behazun-maskuria==
Udare formako poltsa baten modukoa da. Hamabi zentimetro inguruko luzera du eta honen barruan pilatzen da {{txp|behazuna|behazuna}}. Askotan behazun-harriak eratzen dira organo honetan eta erauziak edo {{txp|Disoluzio|disolbatuak}} izan behar dira.
 
==Ohiko gaixotasunak==
Gibeleko gaixotasun ohikoena {{txp|hepatitis|hepatitisa}} da, gibelaren hantura sortzen duena. Hepatitisaren ondorioz edo beste substantzia batzuen ondorioz (gehiegizko alhoholaren kontsumoa, adibidez) gibela asko kaltetu daiteke, {{txp|zirrosi|zirrosi}} bat agertuz. Gibela oso kaltetuta dagoenean gibel-transplantea egiten da.
 
==Erreferentziak==