«Txikipedia:Bizkarrezur»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-<big>''' +'''))
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1))
{{PAGEBANNER:Braus 1921 273.png}}
[[Fitxategi:Gray 111 - Vertebral column-coloured.png|thumb|<center>Gizakiaren bizkarrezurra: ''lepoaldea'' (laranjaz); ''bizkarraldea'' (indigoz); ''gerrialdea'' (horiz); ''sakroa'' (berdez); ''kokzixa'' (morez).]]
'''Bizkarrezurra''' {{txp|ornodun|ornodunetan}} burutik isatseraino bizkarrean zehar doan {{txp|orno|orno}}-segida da, {{txp|muin|muina}} babesten duena. Berez, 24 orno dira gizakion bizkarrezurra osatzen dutenak:
* '''7 orno lepoaldean:''' buruari eusten diote eta mugitzeko gaitasun handia ematen diote.
* '''12 bizkarraldean:''' {{txp|saihets-hezur|saihets-hezurrekin}} batera, torax edo {{txp|bular-kaxa|bular-kaxa}} osatzen dute, eta {{txp|bihotz|bihotza}} eta {{txp|birika|birikak}} babesten dituzte. Orno hauen mugikortasuna txikiagoa da, toraxa jiratzen uzten dute, besterik ez.
* '''5 gerrialdean:''' giza gorputzaren pisuaren zatirik handiena jasaten dute; horregatik, {{txp|eboluzio|eboluzioan}} zehar, tamaina eta erresistentzian handitu egin dira, baina oraindik malguak dira. Flexio mugimenduak egiten uzten digute, hainbat norabidetan.
 
Badira beste 8 orno edo {{txp|hezur|hezur}} bizkarrezurraren beheko muturrean, {{txp|sakro|sakro}} eta {{txp|kokzix|kokzix}} aldean, zehazki, elkarri lotuta daudenak. Hezur hauek oso mugikortasun eskasa dute.
 
Ornoak bata besteari giltzaturik daude, ez ordea bat eginik; horregatik, malgua da, eta horri esker makur gaitezke edo jira dezakegu bizkarra.