Txikipedia:Sumendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
16. lerroa:
*'''Erupzio efusiboak:''' Dentsitate gutxiko laba isurtzen du, 1200°C inguruko tenperaturarekin. Gas gehiegirik ez da pilatzen. Horri esker, laba leherketarik gabe atera daiteke, edo indar gutxiz eta pixkanaka.
*'''Erupzio leherkorrak:''' Erupzio oso indartsuak izaten dira, leherketak bezalakoak. Laba lodia eta tenperatura gutxiagokoa (500°C ingurukoa) izanda, solidifikatu eta irtenbidea trabatzen delako gertatzen dira. Gasak pilatu egiten dira. Eta leherketak gertatzen direnean, material solido (piroklasto) ugari jaurtitzen ditu, batzuetan oso urrutira.
*'''Itsaspeko erupzioak:''' Lehorreko sumendien aldean, oso modu desberdinean gertatzen dira. Itsaspeko sumendietatik ateratzen den laba oso azkar hozten eta solidifikatzen da. Laba hori itsasoaren azaleraino iristen bada, uharteak sortzen dira; izan ere, uharte askok sumendiek sortutakoak dira, [[{{txp|Kanaria]]}} uharteak, adibidez. Zientzialarien arabera, itsaspean 20.000 sumendi inguru daude.
{{Ba al dakizu?
|'''Lurretik kanpo ere badaude sumendiak'''

26. lerroa:

===Sumendien eragin onuragarriak===
*'''Lurzoru emankorrak''': sumendietatik ateratako errautsek mantenugai edo nutriente ugari dituzte, eta haiei esker, inguruko lurrak oso emankorrak izaten dira. Oso ondo dakite hori {{txp|Italia|Italiako}} [[{{txp|Napoli]]}} hiriaren inguruan: hango [[{{txp|Vesubio]]}} sumendiaren inguruko lurrak oso emankorrak dira fruitu-arbola eta mahastientzat.

*'''Lur berria''': lur berria sortzen dute itsasoaren ondoan dauden sumendiek. Uharte asko sumendiek sortutakoak dira. Gainera, munduko hainbat lekutan, lur zati berriak eransten zaizkie lehenagoko uharteei sumendietatik ateratako labaren bidez. [[{{txp|Hawaii uharteak|Hawaiin]]}}, [[{{txp|Kanariak|Kanarietan]]}} eta beste leku askotan gertatu izan da hori.

*'''Eraikuntzarako materialak''': sumendietatik ateratako mineral eta harri mota asko erabiltzen dira eraikuntzan.

*'''Ur beroa''': [[{{txp|Islandia|Islandian]]}} eta [[{{txp|Zeelanda Berria|Zeelanda Berrian]]}}, adibidez, sumendien inguruan sortzen diren ur beroak turismorako edota [[{{txp|Argindar|argindarra]]}} lortzeko erabiltzen dituzte.

*'''Turismoa''': sumendi batzuek turista eta mendizale asko erakartzen dituzte. Italiako Vesubio edo [[{{txp|Etna]]}} sumendiak dira horren adibide.

===Sumendien eragin kaltegarriak===
*'''Hildakoak''': sumendien erupzioetan jende asko hil da historian zehar, bai eta oraindik gaur egun ere; baina gehienetan gizakion erruz. Erupzioak eragindako gasengatik, {{txp|Lurrikara|lurrikarengatik}} edo [[{{txp|Tsunami|tsunamiengatik]]}} gertatzen dira hildakoak eta zaurituak.

*'''Suntsipena''': erupzioen eraginez, askotan lurrikarak edo tsunamiak gertatzen dira, eta horrelakoetan eraiki asko kaltetzen dira. Aspaldiko garaietan, I. mendearen bukaeran, Vesubio sumendiak [[{{txp|Herkulano]]}} eta [[{{txp|Ponpeia|Ponpeiako]]}} biztanle asko hiltzeaz gainera, bi hiri haiek lurpean utzi zituen erabat estalita.

*'''Ingurumen kalteak''': sumendien inguruetako izaki bizidun guztiek jasaten dituzte kalteak sumendien eraginez; baina baita urrutiko lekuetan ere. Izan ere, sumendiek {{txp|Atmosfera|atmosferara}} jaurtitako ke eta gasen ondorioz, urrutirako iristen den [[{{txp|Euri azido|euri azidoa]]}} gerta daiteke; eta, batzuetan, atmosferara jaurtitako {{txp|Kutsadura|kutsaduraren}} ondorioz, eguzki-izpiak ez dira ondo iristen lurraren azalera, eta aldaketak gerta daitezke leku askotako [[{{txp|Klima|kliman]]}}, tenperaturak jaisten direlako.