Louisiana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
45. lerroa:
== Historia ==
[[Fitxategi:USA_Territorial_Growth_1820_alt.jpg|thumb|AEBen hedakuntza eta esklabotzaren estatusa]]
Louisianako lurraldea [[Hernando de Soto]] espainiar konkistatzaileak esploratu zuen lehenik. [[René-Robert Cavelier de La Salle|Robert Cavelier]] frantsesa 1682. urtean Mississippi ibaian behera zihoala iritsi zen eskualdera, eta Frantziarentzat konkistatu zuen. [[Pierre Le Moyne d´Iberville|Pierre Le Moyne d'Iberville]] itsasgizon eta gobernadore frantsesak 1718an New Orleanseko hiria eta portua sortu zuen.
 
Louisiana 1731n frantses [[kolonia (argipena)|kolonia]] bihurtu zenean 8.000 lagun baizik ez ziren bizi bertan, esklabo beltzak barne. 1760tik aurrera gora egin zuen nabarmenki estatuko biztanle-kopuruak frantses mintzairako etorkinei esker. 1762tik 1800 arte espainiarren mende egon zen, eta urte horretan itzuli zen frantsesen mendera. 1804an eratu zen New Orleanseko barrutia edo lurraldea.