Txikipedia:Kristobal Kolon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
24. lerroa:
 
==Amerikarako bidaiak==
Portugalen kokatu zen 1476an, eta laster {{txp|Asia|Asiara}} iristeko beste bide bat aurkitzeko asmoari ekin zion. Kontuan izan behar da, garai hartan, [[{{txp|merkataritza]]}}-harreman handiak zeudela Europa eta Asiaren artean, eta Europako aberatsek asko estimatzen zituztela Asiatik ekarritako produktuak; produktu horiek oso garestiak izaten ziren, lehorretik arriskuz beteriko bideetatik ekarri behar izaten zirelako (ikus {{txp|Zetaren Bidea|Zetaren Bidea}}), edo, bestela, itsas-bidaia luzeak eginez, {{txp|Afrika|Afrika}} osoa inguratuz. Kolonek ontzat hartu zuen Lurra biribila zelako teoria, eta, beraz, posible zela mendebaldeko {{txp|Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantikotik}} ere iristea bertaraino.
{{Ba al dakizu?|<center>'''Amerikaren izena.''' Amerikaren izena [[{{txp|Amerigo Vespucci]]}} izeneko mapagile bati zor diogu; bera izan zen Kolonek "aurkitutako" lurraldea beste kontinente bat zela pentsatu zuen lehenengoa, eta horregatik haren izena eman zitzaion, haren ohoretan.
 
Aldiz, Kolonen omenez, badago Amerikan herrialde bat: {{txp|Kolonbia|Kolonbia}}.}}
Portugaleko erregeari azaldu zion bidaia hori egiteko proposamena, baina hark ez zion lagundu nahi izan, haren adituek ez zutelako sinesten Lurra biribila zenik. Horregatik, [[{{txp|Gaztela|Gaztelara]]}} joan zen 1486an, {{txp|Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoekin}} hitz egitera eta proposamen berbera egitera. Azkenik, 1492ko otsailean, Errege-erregina Katolikoek onartu egin zioten proposamena, eta espedizioaren gastuak ordaindu zituzten; [[{{txp|Karabela|karabela]]}} motako hiru itsasontzi ipini zituzten haren esku: Niña, Pinta eta Santa María.
 
===Lehen bidaia (1492)===
Koloni asko kostatu zitzaion tripulazioa aurkitzea, inork ez zekielako nora zihoazen ezta zer aurkituko zuten ere. Hala ere, 1492ko abuztuaren 3an, [[{{txp|Huelva|Huelvako]]}} Palos de la Fronteratik abiatzea lortu zuen hiru karabelekin.
 
Lehendabizi, [[{{txp|Kanariar uharteak|Kanariar uharteetara]]}} joan zen, [[{{txp|Alisio|alisio]]}} haizeak hartzeko eta janariaz hornitzeko. Handik aurrera, bidaia oso luzea eta zaila izan zen eta, ondorioz, tripulazioak motibazioa galdu zuen eta etxera bueltatu nahi izan zuen. Azkeni, ordea, urriaren 12an, {{txp|Karibe itsasoa|Karibe itsasoko}} Guanahani izeneko uharte batera iritsi ziren (haiek San Salvador izena ipini zioten), Asiara iritsiak zirelakoan. Izan ere, Kolonek inoiz ez zuen jakin europarrek ezagutzen ez zuten kontinente batera iritsi zirela. Hark uste zuen Indiara heldua zela, eta, horregatik, hango indigenei “indiar” deitu zien.
 
===Bigarren bidaia (1493-1496)===
1493ko irailaren 25ean, [[{{txp|Kadiz|Kadizetik]]}} 17 itsasontzi eta 1.200 gizon atera ziren Kolonekin, Ameriketarako bigarren bidaia egiteko. Bigarren bidaia hau ahalik eta lasterren antolatu zen, Errege-Erregina Katolikoak beldur zirelako portugaldarrek Ameriketara helduko zirela.
 
Beste bidaia honetan, Kolonen helburu nagusia aurkitutakoa marraztea eta mapetan islatzea zen, Errege-Erregina Katolikoei erakusteko. Gainera, aurkitutako lur berri horiek konkistatu nahi zituen. Itsasontzietan, marinelez gain, kolonoak ere joan ziren, aberastasunak hartzeko. Halaber, erlijio-gizonak ere bazihoazen, "mundu berri"ko biztanleak kristautzeko. Azkenik, Espainiatik tipulak, garia, txerriak, {{txp|Zaldi|zaldiak}} eta ardiak eraman zituzten; geroago, Ameriketatik, aldiz, tabakoa, artoa, {{txp|Patata|patatak}}, tomateak eta kakaoa ekarri zituzten.
45. lerroa:
1498ko maiatzaren 30ean, Kadizetik atera zen Kolon berriro Ameriketara bidan. Bidaia hau antolatzea oso zaila izan zen, ez zegoelako boluntariorik berarekin joateko. Beraz, itsas-gizonak eta marinelak behar zirenez, Errege-Erregina Katolikoek zenbait gaizkile barkatu zituzten, trukean Kolonekin joateko.
 
Bidaia honetan Trinidad (Gaur egungo [[{{txp|Trinidad eta Tobago|Trinitate eta Tobago]]}} errepublika) aurkitu zuten. Kolon konbentzituta zegoen lurralde horiek Asiaren atal bat zirela, berak hiru kontinente bakarrik existitzen zirela uste baitzuen (Afrika, Asia eta Europa). Kolonekin bidaiatu zutenek Kolonek huts egin ziela sentitu zuten, aberastasunik ez zutelako aurkitu. Horregatik, matxinatu egin ziren eta Errege-Erregina Katolikoek horren berri izan zuten. Beraz, Kolon kartzelan sartu zuten eta 1500ean Espainiara itzuli zen kateatuta. Errege-Erreginei gutun bat idatzi zien eta azkenik Kolon askatzeko agindua eman zuten.
 
===Laugarren bidaia (1502-1504)===
53. lerroa:
Kolon 1506ko maiatzaren 20an hil zen {{txp|Valladolid|Valladoliden}}. {{txp|1544|1544an}}, haren errautsak Santo Domingora eraman zituzten eta, 1796tik aurrera, {{txp|Habana|Habanako}} katedralean egon ziren.
 
Kolon hil zen urte berean, [[{{txp|Ameriko Vespuzio|Ameriko Vespuzio]]}} izeneko geografo batek liburu bat argitaratu zuen non esaten baitzuen Kolonek aurkitutako lurraldeak ez zirela Asia, kontinente berri bat baizik; Vespuzioren teoria baieztatu zenean, kontinente horri Amerika izena jarri zitzaion haren omenez.
 
==Zer gertatu zen Amerikako biztanleekin?==
Lehen bidaiatik itzultzean, Kolon {{txp|Bartzelona|Bartzelonan}} bildu zen Errege-Erregina Katolikoekin bere aurkikuntzen berri emateko. Hauek konturatu ziren lurralde horiek aberatsak eta emankorrak zirela eta aurkitutako lurralde horien jabe izan nahi zuten. Hor hasi zen konkista aldia: hau da, lur berri haietara bidalitako soldaduak aurkitzen ziren lurralde guztiez jabetzen hasi ziren; ondoren etorri zen kolonizazioa, kontinente horretan jada bizi ziren {{txp|Zibilizazio|zibilizazioa}} menderatuz. Biztanleetako batzuk tribuetan bizi ziren, baina beste batzuk zibilizazio oso garatuetan, adibidez, aztekak, {{txp|Maien zibilizazioa|maiak}} eta inkak.
 
Herri haiek kolonizazioaren aurka jo zuten, baina europarrek haien arma garatuez baliaturik erraz hil zituzten, nahiz eta indigenak europarrak baino gehiago izan eta lurraldearen ezagutza handiagoa eduki. Gainera, aipatzekoa da europarrek nahi gabe lurralde horietan ezezagunak ziren gaixotasunak eraman zituztela haiekin batera, hala nola [[{{txp|Elgorri|elgorria]]}} eta [[{{txp|Baztanga|baztanga]]}}; haien eraginez, indigenen biztanleria asko murriztu zen.
 
== Kanpo loturak ==