«Foliazio (geologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:PhylliteUSGOV.jpg|thumb|200px|Filita arroka metamorfikoak foliazio estua du]]
'''Foliazioa''' [[arroka metamorfiko]]en barnean dauden geruzapenak dira, [[latin]]ezko ''folia'', ''hostoa'' hitzatik datorrena. Indar konpresibo handiak daudenean norabide horrekiko elkartzut berkristalizazioa gertatzen da. Honek kristal luzeak sortzen ditu, [[mika]] eta [[klorita]] kasu. Honen emaitza arroka bandeatu edo foliatuak sortzea da, kolore ezberdinetako bandak sortuz.
 
Testurak ''foliatu'' edo ''ez-foliatu'' kategoriatan banatzen dira. Arroka foliatua izango da jasandako estresaren arabera, batzuetan [[cleavage]] bat sortu. Arroka ez-foliatuek ez dute planurik.
 
Arrokek presioa leku guztietatik jaso badute edo mineralek ez badute hazkuntza berezirik berez, ez dira foliatuak izango. [[Arbel]]ak oso kristal txikiak ditu, [[Filita]]k handiagoak, [[eskisto]]ek handiagoak eta [[gneiss]]ak oso handiak. [[Haitzurdin|Marmolak]], adibidez, ez du foliaziorik eta horregatik oso erabilia da [[eskulturagintza|eskulturan]] eta [[arkitektura]]n.
 
Beste metamorfismo mota bat kimikoa da, mineralen artean gertatzen dena urtze-partzialik gabe. Prozesu honetan [[atomo]]en elkartrukea dago eta mineral berriak sortzen dira. Tenperatura altuko hainbat erreakzio gertatzen dira eta bakoitza tenperatura konkretu batean gertatzen denez oso erraza da jakitea zein tenperatura egon den emaitzak ikusita.
 
[[Metasomatismo]]a metamorfismoan gertatzen diren aldaketa kimiko handien izena da inguruan dauden beste arroka batzuen elementu kimikoen sarrera dela eta. Urak elementu horiek distantzia handietara eraman ahal ditu. Hau dela eta arroka batek metamorfismoa izan ostean euren elementuak hasieratik zegoenatik aldatzen dira.
 
== Definizioa ==
Arroka batean agertzen diren gainazal planarren multzoa, euren artean paraleloak direnak, deformazio prozesu baten ondorioz sortutakoak.