Txikipedia:Antisemitismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
1. lerroa:
{{pagebanner:Numer obozowy KL Stutthof 29659.JPG}}
[[Fitxategi:Antisemitisme Duitsland 1933.jpg|thumb|300px|<center>Alemania nazian egondako antisemitismoaren irudi bat.<center>]]
'''Antisemitismoa''' juduekiko etsaitasuna da. [[{{txp|Judu|Juduak]]}} judaismo izeneko erlijioa praktikatzen duten pertsonak dira. Antisemitek uste dute juduak gaiztoak direla. Antisemita batzuek soilik iritzi txarra daukate juduei buruz, baina beste batzuek, berriz, hil behar direla uste dute, hori iritzi kriminala da.
 
Antisemitismo terminoa “[[{{txp|semita]]}}” hitzetik dator. [[{{txp|Biblia|Bibliaren]]}} arabera, [[{{txp|Noe|Noek]]}} hiru seme izan zituen; Sem, hiruetako bat, juduen aitzindaria omen da.
 
[[{{txp|Hizkuntzalaritza]]}} arloan, hizkuntzez arduratzen den zientzian alegia, “semitiko” terminoa hainbat hizkuntza izendatzeko erabiltzen da: besteak beste, juduen [[{{txp|hebreera]]}}, eta baita [[{{txp|arabiera]]}} ere. Bestalde, “anti” [[{{txp|greziera|grezieratik]]}} dator eta “aurka” esan nahi du. Beraz, "antisemita" hitzak semiten aurka esan nahi du.
 
Juduen kontrako jarrera hori aspalditik dator, ez da gauza berria. Europan, [[{{txp|kristau]]}} askorentzat, juduek ez zuten kristauen [[{{txp|Jainkoa]]}} onartzen, eta beren [[{{txp|fede]]}} edo [[{{txp|erlijio|erlijioari]]}} eutsi nahi zioten. [[{{txp|Erdi Aroa|Erdi Aroan]]}}, juduei gezur asko leporatzen zizkieten; adibidez, putzuak pozoitzen zituztela edota kristauen ume txikiak bahitu eta hiltzen zituztela. Horregatik, Europako historian judu asko hil zituzten; [[{{txp|Espainia|Espainian]]}}, XV.mendean kanpora bota zituzten eta biztanle judu guztiek beste herrialde batzuetara [[{{txp|Emigrazio|emigratu]]}} behar izan zuten. Gainera, hainbat hiritan auzo itxietan bizitzera behartuta zeuden (''Ghetto'' izenez ezagutzen direnak) eta ezin zituzten lan asko egin.
 
Geroago, XIX. eta XX. mendeen artean, juduen kontra egoteko beste arrazoi bat gehitu zen. Pertsona batzuek esaten zuten juduak arraza ezberdina eta arriskutsua zela; mundu osoa kontrolatu nahi zutelako, adibidez. Honelako jarrera arrazagatiko antisemitismoa da, hau da, [[{{txp|arrazismo|arrazismoa]]}}. [[{{txp|Adolf Hitler]]}} buruzagi [[{{txp|nazi|nazia]]}} antisemita izan zen. Naziek [[{{txp|Alemania]]}} gobernatu zuten 1933 eta 1945 bitartean, eta ideologia antisemita zuten: hasieran judu alemanak gaizki tratatu eta gero Europa osoko 6 milioi judu erail zituen. Gaur egun [[{{txp|Holokausto]]}} izenez ezagutzen den [[{{txp|krimen|krimena]]}} da.
 
Zoritxarrez, antisemitismoa oraindik bizirik dago.