Txikipedia:Zetaren Bidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{pagebanner:TharDesert.jpg}}
[[Fitxategi:64583-Zetaren bidea Txinan.svg|thumb|600px|<center>Asia eta Europa arteko merkataritza-bide zaharrak.<center>]]
'''Zetaren Bidea''' aspaldiko garaietan [[Txikipedia:{{txp|Europa|Europatik]]}} Asiara eta [[Txikipedia:{{txp|Asia|Asiatik]]}} Europara merkatalgai edo salgaiak eramateko erabiltzen ziren bide batzuk ziren. [[Txikipedia:{{txp|Txina|Txinatik]]}} [[Txikipedia:{{txp|Mediterraneo itsasoa|Mediterraneo]]}} aldeko herrialdeetaraino iristen zen, gutxi gorabehera. Zetaren Bidea [[Txikipedia:{{txp|Erromatar Inperioa|Erromatar inperioaren]]}} garaitik hasita [[Txikipedia:{{txp|Erdi Aroa|Erdi Aroraino]]}} erabili zen bereziki. Izen hori eman zitzaion Txinan egindako zeta zelako bide horietatik Europaraino garraiatzen zen produkturik garrantzitsuenetako bat; denbora luzez, izan ere, zeta Txinan bakarrik egiten zen, eta Europan oso salgai baliotsua zen. Baina, zetarekin batera, beste hainbat produktu baliotsu ere garraiatzen ziren: [[espezia|espeziak]], [[te|tea]], [[laranja|laranjak]], harri eta metal bitxiak, [[artile]] edo [[liho|lihozko]] oihalak, [[anbar|anbarra]], [[boli|bolia]], [[laka]], [[beira]], [[koralak]] etab.
 
Zetaren Bide inguruan, gainera, hainbat hiri ere sortu ziren, merkataritzari esker; adibidez, Samarkanda edo Bukhara. Neurri handi batean, Zetaren Bidetik egiten zen merkataritzari esker hazi eta aberastu ziren Txina, [[Txikipedia:{{txp|Antzinako Egipto|Egipto]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Mesopotamia|Mesopotamia]]}}, [[Persia]], [[India]] eta [[Txikipedia:{{txp|Antzinako Erroma|Erromako]]}} kultura eta zibilizazio zaharrak; eta elkarren arteko ezagutza ere posible bihurtu zen, eta gaur egun ezagutzen dugun munduaren hasiera ekarri zuen.
 
Baina, horrekin batera, bidaiari eta merkatariek gaixotasunek ere eraman zituzten leku batetik bestera; Zetaren Bidetik iritsi zen Europara Erdi Aro bukaeran egon zen [[izurri beltza|izurri beltz]] beldurgarria.