Txikipedia:Zelula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
2. lerroa:
[[Fitxategi:Plagiomnium affine laminazellen.jpeg|thumb|300px|Landare-zelula batzuk.]]
 
'''Zelula''', [[Txikipedia:{{txp|Biologia|biologian]]}}, izaki bizidun guztien oinarrizko osagaia da; zelulaz osatuta gaude izaki bizidun guztiok. Eraikuntza-blokeen antzeko zerbait direla esan genezake. Zelula gehienen neurria 10 mikrometrokoa da (milimetro-milaren), eta 1 nanogramoko (gramo-bilioiren) masa dute; hala ere, zelula askoz handiagoak ere badaude.
 
Izaki bizidun batzuk zelula bakarrez osatuta daude, eta beste batzuek milioika zelula dituzte. Horregatik, izaki bizidunak horren arabera banatzen dira, daukaten zelula-kopuruaren arabera:
*'''Organismo zelulabakar edo unizelularra''': zelula bakarrez osatuta daude; adibidez, [[Txikipedia:{{txp|Bakterio|bakterioak]]}}, [[txikipedia:ameba|ameba]]k eta legamiak.
*'''Organismo zelulaniztun edo plurizelularra''': zelula ugariz osatuta daude; honelakoak dira landareak eta animaliak, baita gizakia; gizakiok, adibidez, ehun bilioi zelula ditugu.
 
11. lerroa:
Animalien zelula guztiek hiru zati nagusi dituzte:
*'''Mintza''': Paretaren antzeko zerbait da; paret hori [[Mintz plasmatiko|mintz plasmatikoa]] deitzen da eta fin-fina da; mintz edo paret fin hori zelularen osagaiak barruan mantentzeko da.
*'''Nukleoa''': Izaki bizidunaren material genetikoa duen zatia da, gurasoengandik seme-alabengana transmititzen dena. Material genetiko hori [[Txikipedia:{{txp|DNA|DNA]]}} da, eta bertan organismoaren ezaugarri biologiko garrantzitsuenak daude. Genetika oinarrizko elementua da familia bereko izakien artean [[Herentzia genetiko|herentzia]] egoteko.
*'''Zitoplasma''': Zelularen barrua betetzen duen substantzia da. Nukleoa inguratzen du eta beste parte edo osagai batzuk ditu, "organulu" deitzen direnak ("organo txikia" esan nahi du hitz horrek).
 
Batzuetan esaten da zelulak urez betetako globo baten antzekoak direla; baina ez da zehazki horrela. Izan ere, globo batek ez die uzten gauzei kanporantz edo barrurantz mugitzen, zelula baten mintzak bezala. Zelulentzat oso garrantzitsua da materialak mugitzea kanpotik barrura eta barrutik kanpora.
 
Zelulen mintz plasmatikoak egitura berezi bat du, eta horri esker ura eta beste [[Txikipedia:{{txp|Mantenugai|mantenugai]]}} edo nutriente batzuk mugitzen dira zelula barrura edo kanpora. Izan ere, mintz horrek milaka irekidura ditu bere azalean, poro edo kanal deitutakoak, materialei barrutik kanpora edo kanpotik barrura mugitzeko; dena dela, material guztiak ez dira besterik gabe sartzen zelula barrura edo kanpora irteten: zelulak funtzionatzeko behar dituenak bakarrik sar daitezke haren barrura.
 
Zelulak izaki bizidunen ezaugarri esklusiboak dira. Horrek esan nahi du bizidun guztiek ([[Txikipedia:{{txp|Landare|landareek]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Animalia|animaliek]]}} eta mikrobioek) zelulak dituztela, eta materia ez-bizidunak, aldiz, ez (harri batek ez ditu zelulak, adibidez).
{{Ba al dakizu?
|<center>Gizon edo emakume heldu baten gorputza 60-90 bilioi zelulaz osatuta dago, gutxi gorabehera. Hori ikaragarri kopuru handia da: zelulak berez [[Txikipedia:{{txp|Mikroskopio|mikroskopikoak]]}} diren arren, bata bestearen ondoan jarriz gero, 4,5 buelta emango genioke munduari!<center>}}
 
==Zelula motak==
Bi zelula mota nagusi daude:
*'''[[Txikipedia:{{txp|Zelula prokarioto|Zelula prokariotoak]]}}''': ez dute nukleorik (adibidez, bakterioenak).
*'''[[Txikipedia:{{txp|Zelula eukarioto|Zelula eukariotoak]]}}''': nukleoa dute, eta bertan informazio genetikoa gordetzen da. [[Txikipedia:{{txp|Animalia|Animalia]]}} eta landare oro zelula mota honetaz dago osatuta. Beraz, zelula eukariotak honela banatzen dira:
**'''Landare-zelulak''': inguruan zelula-pareta dute eta barnean [[Txikipedia:{{txp|Klorofila|klorofila]]}}; horregatik dira berdeak.
**'''Animalia-zelulak''': mintz mehe eta malgua dute, eta ez dute klorofilarik.
 
==Nondik dator zelula hitza?==
[[Robert Hooke]] izeneko zientzialari batek asmatu zuen hitz hau 1665ean. Berak ikusi zituen lehen aldiz, gaur egun "[[Txikipedia:{{txp|Mikroskopio|mikroskopioa]]}}" deitzen dugun tresna batez esperimentu bat egiten ari zenean; esperimentu horretan, kortxo xerra fin-fin batzuk ebaki zituen eta, gero, ebaki horiei mikroskopioaz begiratu zien. Kaxa txikitxoen antzeko irudi batzuk ikusi zituen, eta kaxatxo horiek [[Txikipedia:{{txp|Fraide|fraide]]}}ak komentuetan bizi ziren gela txikiak gogorarazi zizkioten. Gela horiek, [[latin|latinez]], "cella" deitzen ziren, eta gela txikia "cellula" esaten zen. Beraz, zelula hitzak "gelaxka", "gelatxo" edo "gela txikia" esan nahi du.
 
==Zelulen funtzioak==
Zelulek hainbat funtzio dituzte; horrek esan nahi du gauza desberdinak egin ditzaketela, programatuta dauden moduaren arabera. Adibidez, zelula batzuek [[Oxigeno|oxigenoa]] eramaten dute gorputzaren parte edo ataletara; beste batzuek [[Txikipedia:{{txp|Bakterio|bakterio]]}} eta [[Birus|birusen]] inbasioen kontra babesten gaituzte. Zenbait zelulak gorputz osotik garraiatzen edo transmititzen dituzte seinaleak; adibidez, begiek [[Txikipedia:{{txp|Burmuin|burmuinari]]}} bidaltzen dizkioten seinaleak irakurtzen dugun bitartean. Landareen zelula batzuk gai dira eguzki-energiatik landarearentzako [[Txikipedia:{{txp|Elikagai|elikagaiak]]}} ateratzeko; prozesu horri [[Txikipedia:{{txp|Fotosintesi|fotosintesia]]}} deitzen zaio.
 
Azkenik, zelulek beste zelula batzuk sor ditzakete, zelula-banaketaren bidez: jatorrizko zelula beste bi zelula edo gehiagotan banatzen da, eta horrela sortzen dira zelula berriak.
39. lerroa:
==Ikusi, gainera==
Zelularen barruko parteak ikusteko:
* [[Txikipedia:{{txp|Organulu zelular|Organulu zelularrak]]}}