Ron Weasley: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
 
1995eko udan, Ron [[Fenixaren Ordena]]ren kuartelean ([[Grimmauld Place 12]]) bizitzen jartzen da ia bere familia osoarekin, eta baita [[Hermione]]rekin, eta abuztuaren 2tik aurrera baita Harryrekin ere. Abuztuaren 31n ohartzen da, [[Albus Dumbledore]]k bera eta Hermione [[Gryffindor]]reko prefektu izendatzen ditu. [[Hogwarts]]en Gryffindorreko [[quidditch]] talderako probetara aurkezten da eta zaintzailea izatea lortzen du. [[Slytherin]]en aurkako partiduan Ron lotsagarri sentitzen da, baina Harryk konbentzitzen du taldean aurrera segi dezan. 1995eko gabonetan, Ron eta bere familia [[San Mungo]]ra joaten dira [[Arthur Weasley]] ikustera [[Lord Voldemort]]en sugeak eraso egin ziolako, baina onik ateratzen da Arthur eraso horretatik. 1996ko apirila arte [[Dumbledoreren Armada]]ko kide garrantzitsuetakoa izaten da [[Dolores Umbridge]]k deskubritzen duen arte. 1996ko maiatzean, Gryffindorrek Quidditch-Kopa irabazten duenean Gryffindortarrek abesti bat eskeintzen diote Roni ''Weasley da gure erregea'' izenekoa. 1996ko ekainean, Harryk [[Sirius Black]]i buruz amets egiten duenean, Ron berarekin joaten da [[Magiako Ministerioa]]raino hura askatzera, Hermione, [[Neville Longbottom]], [[Ginny Weasley]] eta [[Luna Lovegood]]ekin batera. Han hil-jaleen kontra borrokatzen da, baina madarikazio batek jota burua galtzen du, eta gero burmuin batzuek larriki zauritzen dutenez, ezin izaten du borroka askorik egin Ronek. Hogwartsa itzultzean, egun batzuk ospitalean pasata erabat sendatzen da Ron
 
1996-97 ikasturtean, [[Hogwarts]]en Ronek [[Cormac McLaggen]]i irabazten dio [[Gryffindor]]eko [[quidditch]] probetan, eta ez du batere ondo hartzen [[Ginny]] bere arreba [[Dean Thomas]]ekin hastea. Halere, Ron, [[Lavender Brown]]ekin irteten hasten da non [[Hermione]]ri horrek ez dion graziarik egiten. [[1997]]ko [[martxoa]]ren [[1]]ean, bere urtebetetze-egunean, akats baten ondorioz, Ronek [[Romilda Vane]]k [[Harry]]rentzat utzitako gozoki batzuk jaten ditu non amodio-edabeez beteta daudenak, eta horregatik Harryk [[Horace Slughorn]], Edabetako irakaslearengana eramaten du senda dezan. Sendatu ostean ordea, Slughornek bere urtebetetzea ospatu nahi izaten du, eta garagardoa eskaintzen dio Roni, baina hau pozoitu egiten da garagardoa edaten duenean, eta Harryk [[bezoar]] batekin salbatzen dio bizia; ikasturte-amaieran deskubritzen da garagardoa [[Draco Malfoy]]k pozoitu zuela, baina helburua ez zen Ron, [[Albus Dumbledore]] baizik. Bestalde, Lavenderrek Ron uzten du, hau eta Hermione adiskidetzen direnean, non Ronek ondo hartzen duen. 1997ko ekainean, Hogwartseko lehen gerran hartzen du parte [[Dumbledoreren Armada]] eta [[Fenixaren Ordena]]ko kideekin batera. Onik irtetzen da
 
==Ronen familia==