Txikipedia:Sumendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Napoli Wikivoyage.png|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Sumendia 3.jpg|350px|thumb|left|Sistema bolkanikoaren osagaiak.]]
'''Sumendiak''' mendi-itxurako egiturak dira, tontorrean zulo bat dutenak. Tontorreko zulo horri [[Txikipedia:{{txp|krater|krater]]}} edo sumendiaren ahoa ere deitzen zaio.

Sumendiek, barruan, [[Txikipedia:{{txp|magma|magma]]}} izaten dute (harriak, urtuta), eta, sumendia pizten denean ([[Txikipedia:{{txp|Erupzio|erupzioan]]}} sartzen denean), [[Txikipedia:{{txp|laba|laba]]}} bero-beroa irteten da kraterretik, baita gasak eta errautsa ere. Fenomeno hauen multzoari eta, oro har, sumendien jarduerari, "bolkanismoa" deitzen zaio.

Sumendiak piztuta daudenean, aktibo daudela esaten da; itzalita daudenean, berriz, inaktibo edo lo daudela esaten da. Azkenik, badira sumendi batzuk iraungita daudenak, hau da, antzinatik inolako aktibitaterik izan ez dutenak eta etorkizunean ere izango ez dutenak.

Sumendiek, oro har, urteak eta urteak ematen dituzte itzalita. Baina, batzuetan, bat-batean pizten dira, eta ez dago jakiterik zenbat denbora emango duten piztuta: ordu batzuetako kontua izaten da batzuetan; urteetakoa, besteetan.

Milaka sumendi daude munduan, lehorrean eta itsaspean. [[Txikipedia:{{txp|Europa|Europan]]}}, oso ezagunak dira [[Txikipedia:{{txp|Vesuvio|Vesuvio]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Etna|Etna]]}} sumendiak. Biak [[Txikipedia:{{txp|Italia|Italian]]}} daude, lehena lo eta bigarrena tarteka aktibo.

==Nolakoak izan daitezke sumendien erupzioak?==
20. lerroa:
|'''Lurretik kanpo ere badaude sumendiak'''

Bai, hala da. Adibidez, [[Txikipedia:{{txp|Marte|Marten]]}} asko daude; haien artean, [[Txikipedia:{{txp|Eguzki-sistema|eguzki-sistema]]}} osoan dagoen sumendirik handiena: 22-23 kilometroko altuera du! '''Olympus Mons''' izena eman zaio.

[[Fitxategi:Olympus Mons alt.jpg|200px]]}}
==Sumendiek kalteak bakarrik eragiten dituzte?==
26. lerroa:

===Sumendien eragin onuragarriak===
*'''Lurzoru emankorrak''': sumendietatik ateratako errautsek mantenugai edo nutriente ugari dituzte, eta haiei esker, inguruko lurrak oso emankorrak izaten dira. Oso ondo dakite hori [[Txikipedia:{{txp|Italia|Italiako]]}} [[Napoli]] hiriaren inguruan: hango [[Vesubio]] sumendiaren inguruko lurrak oso emankorrak dira fruitu-arbola eta mahastientzat.

*'''Lur berria''': lur berria sortzen dute itsasoaren ondoan dauden sumendiek. Uharte asko sumendiek sortutakoak dira. Gainera, munduko hainbat lekutan, lur zati berriak eransten zaizkie lehenagoko uharteei sumendietatik ateratako labaren bidez. [[Hawaii uharteak|Hawaiin]], [[Kanariak|Kanarietan]] eta beste leku askotan gertatu izan da hori.

37. lerroa:

===Sumendien eragin kaltegarriak===
*'''Hildakoak''': sumendien erupzioetan jende asko hil da historian zehar, bai eta oraindik gaur egun ere; baina gehienetan gizakion erruz. Erupzioak eragindako gasengatik, [[Txikipedia:{{txp|Lurrikara|lurrikarengatik]]}} edo [[Tsunami|tsunamiengatik]] gertatzen dira hildakoak eta zaurituak.

*'''Suntsipena''': erupzioen eraginez, askotan lurrikarak edo tsunamiak gertatzen dira, eta horrelakoetan eraiki asko kaltetzen dira. Aspaldiko garaietan, I. mendearen bukaeran, Vesubio sumendiak [[Herkulano]] eta [[Ponpeia|Ponpeiako]] biztanle asko hiltzeaz gainera, bi hiri haiek lurpean utzi zituen erabat estalita.

*'''Ingurumen kalteak''': sumendien inguruetako izaki bizidun guztiek jasaten dituzte kalteak sumendien eraginez; baina baita urrutiko lekuetan ere. Izan ere, sumendiek [[Txikipedia:{{txp|Atmosfera|atmosferara]]}} jaurtitako ke eta gasen ondorioz, urrutirako iristen den [[Euri azido|euri azidoa]] gerta daiteke; eta, batzuetan, atmosferara jaurtitako [[Txikipedia:{{txp|Kutsadura|kutsaduraren]]}} ondorioz, eguzki-izpiak ez dira ondo iristen lurraren azalera, eta aldaketak gerta daitezke leku askotako [[Klima|kliman]], tenperaturak jaisten direlako.