Txikipedia:Sudur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:1Nose-dog-macro.jpg|origin=0,0}} thumb|360px|left|<center>Giza sudurraren barrunbea. Fitxategi:Cat rhinarium.JPG|t...»
 
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
2. lerroa:
[[Fitxategi:Head lateral gr petrosal nerve.jpg|thumb|360px|left|<center>Giza sudurraren barrunbea.]]
[[Fitxategi:Cat rhinarium.JPG|thumb|300px|<center>Katu-sudurra.]]
'''Sudurra''' gizakiek eta [[Txikipedia:{{txp|Animalia|animalia]]}} askok duten organo garrantzitsu bat da. [[Txikipedia:{{txp|Arnas aparatu|Arnas-aparatuko]]}} atal bat da, arnasteko eta usaintzeko erabiltzen dena. Gizakiok aurpegiaren erdian daukagu sudurra, [[Txikipedia:{{txp|Aho|ahoaren]]}} gainean. Animaliek, berriz, muturraren aurreko aldean.
 
Sudurra arnasa hartu eta botatzeko erabiltzen da, ahoa bezala. Izan ere, ahoa eta sudurra dira arnas-aparatuko bi sarrerak, airea [[Txikipedia:{{txp|Birika|biriketara]]}} eramateko; birikek, izan ere, bizitzeko behar den oxigenoa ateratzen dute airetik.
 
==Gizakion sudurra==
Arnasten dugunean, airea sudur-zuloetatik sartzen dugu gure barrura; gero, eztarritik barrura, biriketaraino iristen da. Sudurraren barruan, [[Kartilago ehun|kartilagozko]] pareta batez banatuta daude bi sudur-hobi edo barrunbeak; barrunbe horiek likido bat jariatzen dute ([[Muki|mukia]]), airea hezetzeko, batetik, eta, bestetik, sudur barruan ditugun ileekin batera, airean datorren hautsa edo zikinkeria harrapatzeko eta, horrela, zikinkeria hori biriketaraino ez iristeko.
 
Bestalde, airean dauden [[Txikipedia:{{txp|Bakterio|bakterioak]]}} ere geratzen dira harrapaturik sudur barruko mukietan, gaixotasun [[Infekzio|infekziosoak]] ekiditen laguntzeko eta arnas-aparatua ez gaixotzeko; izan ere, sudur barruko eta eztarriko pasabideak infekzio batez gaixotzen direnean, itxi egiten dira eta zailagoa izaten da arnastea, bai eta usaintzea ere. Hotza, [[Txikipedia:{{txp|Alergia|alergiak]]}}, infekzioak eta aireko zikinkeriak dira arnas-aparatuan arazo horiek sortzen dituztenak.
{{Ba al dakizu?
|<center>Gizakiok trilioi bat usain desberdin nabaritzeko gai gara.<center>}}
Beste alde batetik, sudurretik sartzen den aireak usainak ere izaten ditu. Eta sudurrean baditugu usain horiek nabaritzen laguntzen diguten [[Txikipedia:{{txp|Nerbio-sistema|nerbioak]]}}; nerbio horiek [[Txikipedia:{{txp|Burmuin|burmuinera]]}} bideratzen dute usainei buruzko informazioa eta horrela nabaritzen ditugu usainak.
 
==Nola usaintzen dute beste animaliek?==
[[Txikipedia:{{txp|Ugaztun|Ugaztun]]}} askoak, [[Txakur|txakurrek]] adibidez, oso usaimen ona izaten dute, gizakiok duguna baino askoz ere hobea. Janaria, beste animaliak eta ingurua usaintzeko erabiltzen dute. Baina beste ugaztun askok ez daukate sudurrik edota usaimenik ere; esaterako, [[Txikipedia:{{txp|Balea|baleek]]}} zulo bat dute buruaren gaineko aldean arnasteko. Balea batzuek bai sumatzen dituzte usainak arnas-zulo horretatik, baina beste batzuek ez.
 
[[Txori|Txoriek]], [[Txikipedia:{{txp|Narrasti|narrastiek]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Anfibio|anfibioek]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Arrain|arrainek]]}} ere badituzte sudur-zulo batzuk usaintzeko. Arrainen eta anfibio batzuen kasuan, airearen ordez, ura sartzen da sudur-zuloetatik. Narrastiek, [[Suge|sugeek]] adibidez, usaimen-organo berezi bat izaten dute ahoaren sabaian; sugeek mihia (miztoa ere deitzen da euskaraz) erabiltzen dute usainak harrapatzeko; gero, aho barruko usaimen-organo berezi horretan igurtzitzen dute, usaina nabaritzeko.
 
Oso berezia da [[Txikipedia:{{txp|Elefante|elefanteen]]}} sudurra. Hodi luze moduko bat da, tronpa izenekoa. Elefanteek tronpan dituzten hatz moduko batzuk erabiltzen dituzte gauzak hartzeko eta janaria ahoratzeko.