Txikipedia:Plaken tektonika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Plate tectonics map.gif|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Placas tectonicas es.svg|thumb|580px|<center>Plaka tektoniko nagusiak.]]
'''Plaka tektonikoak''' Lurraren azala edo goiko [[Txikipedia:{{txp|Lurraren egitura|geruza]]}}, eta, zehazkiago, [[Txikipedia:{{txp|Litosfera|litosfera]]}} osatzen duten zati edo blokeak dira; izan ere, [[Txikipedia:{{txp|Lurrazal|Lurraren azala]]}} puzzle erraldoi moduko zerbait dela esan genezake: hainbat puskatan apurtuta dago, hainbat zatiz osatuta. Lurraren azala ez da pieza bat bakarra. Bada, plaka tektonikoak puzzle erraldoi horretako piezak bezalako zerbait direla esan genezake.
 
Plaka horiek Lurraren [[Txikipedia:{{txp|Mantu|mantuaren]]}} gainean flotatzen dute, ur gaineko baltsa edo plataforma batzuen antzera. Eta, gainera, zurrunak dira, baina ez finkoak; hau da, mugitzen dira, hain zuzen ere mantuaren gainean flotatzen daudelako; hori bai, oso oso poliki mugitzen dira. Gainera, mantua bera mugitzen diren material malguez eginda dago: [[Magma|magma]] delakoa, hau da, harri urtu beroak gorantz mugitzen dira, Lurraren goiko alderantz; eta, hozten direnean, beherantz, Lurraren barrurantz. Horrek ere eragiten du plaka tektonikoen mugimendua.
[[Fitxategi:Pangea animation 03.gif|thumb|left|<center>Kontinenteen mugimendua, [[Pangea|Pangeatik]] hasita.]]
Bloke horien mugimenduaren eraginez, plakak batzuetan elkarrengana hurbildu egiten dira eta talka ere egiten dute; eta, beste batzuetan berriz, urrundu egiten dira batzuk besteetatik. Mugimendu horien eraginez sortu dira mendilerroak ([[Txikipedia:{{txp|Himalaia|Himalaia]]}}, [[Andeak]], [[Alpeak]] edo [[Txikipedia:{{txp|Pirinioak|Pirinioak]]}}, adibidez); eta haiengatik gertatzen dira [[Txikipedia:{{txp|Lurrikara|lurrikarak]]}}, bi plakak talka egiten dutenean batak bestearen kontra. Sumendiek ere badute zerikusirik plakekin; izan ere, plaken arteko zirrikituetatik, Lur barruko [[Magma|magma]] igotzen da lurrazalera, eta orduantxe sortzen dira sumendiak edo gertatzen dira [[Txikipedia:{{txp|Sumendi|sumendien erupzioak]]}}.
 
Bestalde, Lurraren historia geologikoan [[Txikipedia:{{txp|Kontinente|kontinenteek]]}} izan dituzten forma eta kokapen desberdina ere azaltzen du plaka tektonikoen mugimenduak. [[Kontinenteen jitoa]] deitzen zaio mugimendu horri.
 
 
13. lerroa:
Guztira, litosfera osatzen duten plakak 28 dira, baina denak ez dira garrantzi berdinekoak. Plaka nagusiak honako hauek dira:
 
*'''Hego Amerikako plaka:''' [[Txikipedia:{{txp|Hego Amerika|Hego Amerika]]}} osoa eta Hego [[Txikipedia:{{txp|Ozeano Atlantikoa|Atlantikoaren]]}} zati bat hartzen du.
*'''Ipar Amerikako plaka:''' [[Txikipedia:{{txp|Ipar Amerika|Ipar Amerika]]}}, [[Groenlandia]], [[Karibe]] zati bat eta [[Txikipedia:{{txp|Ozeano Atlantikoa|Atlantiko]]}} aldeko zati batzuk, [[Txikipedia:{{txp|Artiko|Artikoa]]}} eta [[Siberia]] zati bat.
*'''Eurasiako plaka:''' [[Eurasia]] osoa hartzen du, [[India]], [[Arabia]] eta Siberiako zati bat izan ezik.
*'''Indoaustraliako plaka:''' India, [[Australia]] eta inguruko ozeano zatia hartzen du.
*'''Afrikako plaka:''' [[Txikipedia:{{txp|Afrika|Afrika]]}} hartzen du osorik.
*'''Antartikako plaka:''' [[Txikipedia:{{txp|Antartika|Antartika]]}} osoa eta haren inguruko ozeano zatia hartzen du.
*'''Ozeano Bareko plaka:''' [[Txikipedia:{{txp|Ozeano Barea|Ozeano Barea]]}} ia osoa hartzen du. Gure planetako plakarik handiena da.
 
==Zergatik deitzen dira "tektoniko"?==