Txikipedia:Metabolismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Txikipedia kategoria eransten
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
[[Fitxategi:Photosynthesis en.svg|right|thumb|250px|Anabolismoaren adibide bat [[Txikipedia:{{txp|fotosintesi|fotosintesia]]}} da, landareek egiten dutena]]
 
'''Metabolismoa''' gure organismoan eta beste bizidunen barruan gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa da.
 
Bizidun guztiek etengabeko jarduera metabolikoa dute. Metabolismoa da bizidunen ezaugarri bat (materia ez-bizidunak ez du metabolismorik). Bizidunek substantzia edo [[Txikipedia:{{txp|mantenugai|mantenugaiak]]}} hartzen dituzte ingurugirotik elikatzeko, eta substantzia horiek [[Txikipedia:{{txp|Digestio|digeritu]]}} eta asimilatu ostean ingurugirora kanporatzen dituzte hondakin moduan (gernua edo txiza, gorozkiak edo kaka, izerdia...). Bi prozesu horien artean, organismo barruan erreakzio kimiko asko gertatzen dira, metabolismoa osatzen dutenak.
 
Bi prozesu metaboliko nagusi daude: anabolismo eta katabolismoa. Anabolismoaren bidez izaki bizidunek substantzia batzuk fabrikatzen dituzte; katabolismoaren bidez, aldiz, bizidunek dietarekin hartutako substantziak erabiltzen dituzte energia lortzeko.
 
Izaki bizidun guzti-guztiek (animaliek, landareek, eta [[Txikipedia:{{txp|mikrobio|mikrobioek]]}} ere) metabolismoa dute. Landareek, adibidez, garrantzi handiko prozesu metabolikoa (anabolismo mota bat) egiten dute, [[Txikipedia:{{txp|fotosintesi|fotosintesi]]}} deritzona. Fotosintesiari esker landareek materia organikoa fabrikatzen dute, ura eta airearen karbono dioxidoarekin. Prozesu anabolikoa da, beraz.
 
Katabolismoaren prozesu garrantzitsuena da gure [[Txikipedia:{{txp|Zelula|zeluletan]]}} gertatzen dena: arnasketa zelularra deitzen dena. Gure zeluletan elikagai batzuk (batez ere azukreak eta koipeak) oxigenoarekin konbinatzen dira eta erreakzio kimiko baten ondoren karbono dioxido eta ur bihurtzen dira. Erreakzio kimiko horrek energia asko sortzen du, gure organismoak aprobetxatzen duena.
 
[[Kategoria:Txikipedia:Biologia]]