Txikipedia:Lehen Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Romagne-sous-Montfaucon - crosses.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Australian infantry small box respirators Ypres 1917.jpg|300px|thumb|<center>[[Australia|Australiar]] soldaduak gasaren kontrako maskarekin, 1917an, Frantziako fronteko lubaki batean.<center>]]
'''Lehen Mundu Gerra''' XX. mendearen hasieran (1914 eta 1918 bitartean) gertatu zen gerra handi bat izan zen; batez ere [[Txikipedia:{{txp|Europa|Europan]]}} gertatu zen, baina munduan garai hartan zeuden potentzia handi ia guztiek eta beste herrialde txiki askok ere parte hartu zuten.
 
Hasieran, “Europako Gerra” deitu zitzaion, baina [[Txikipedia:{{txp|Commonwealth|Commonwealth]]}} elkarteko herrialdeak eta [[Txikipedia:{{txp|Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuak]]}} ere sartu zirenez, laster “Gerra Handia” eta “Mundu Gerra” deitu zioten, asko izan zirelako parte hartu zuten herrialdeak. [[Txikipedia:{{txp|Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerrara]]}} arte, inoiz ez zen egon hainbeste herrialdek parte hartutako gerrarik.
 
Borrokan izan ziren bi aldeak honela osatu ziren:<br>
 
• '''Aliatuak''': [[Txikipedia:{{txp|Frantzia|Frantzia]]}}, [[Britainiar Inperioa]] eta [[Errusiar Inperioa]] hasieran; eta, geroago, {{Txp|Ameriketako Estatu Batuak}}, [[Txikipedia:{{txp|Italia|Italia]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Serbia|Serbia]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Japonia|Japonia]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Errumania|Errumania]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Grezia|Grezia]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Belgika|Belgika]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Portugal|Portugal]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Montenegro|Montenegro]]}}.
 
• '''Erdialdeko Inperioak''': [[Txikipedia:{{txp|Alemania|Alemania]]}}, [[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako Inperioa]], [[Turkiar Inperio|Turkiar Inperioa]] eta [[Txikipedia:{{txp|Bulgaria|Bulgaria]]}}.
 
XX. mendearen hasieran, Europako estatu edo herrialdeen arteko arazoak gero eta handiagoak ziren. Estatu horietako batzuk aliantzak edo akordioak egin zituzten elkarri laguntzeko, norbaitek erasotzen bazien ere.
 
Lehen Mundu Gerra 1914ko uztailaren 28an hasi zen, Austriak Serbiari gerra deklaratu zionean; gerra piztu zuen gertakaria [[Atentatu|atentatu]] bat izan zen: 1914ko ekainaren 28an, serbiar abertzale batek [[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako Inperioko]] Franz Ferdinand printzea eta haren emaztea hil zituen [[Txikipedia:{{txp|Sarajevo|Sarajevo]]}} hirian. Horren ondorioz, Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari, eta, horren ondoren, [[Txikipedia:{{txp|Errusia|Errusiak]]}} soldatuak bidali zituen Serbia defenditzera. Laster, Alemania, Britainia Handia eta Frantzia ere sartu ziren gerran. Geroago, 1917an, Ameriketako Estatu Batuak ere sartu ziren gerran, aliatuei laguntzeko.
 
Bi fronte edo borrokaleku nagusi egon ziren Europan: bata, mendebaldeko frontea, Belgika eta Frantzia artean, eta bestea, ekialdeko frontea, Errusiako mugetan. Mendebaldeko frontean, lubaki edo [[Trintxera|trintxera]]-sistema handi bat antolatu zuten armadek eta borroka gehienak trintxera haietan gertatu ziren.