Txikipedia:Joseph Haydn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Gutenberg.net 13504 illus6.jpg|origin=0,0}}
'''Joseph Haydn''' konpositore edo [[Txikipedia:{{txp|Musikagile|musikagile]]}} [[Austria|austriar]] bat izan zen. 1732an jaio eta 1809an hil zen. Haurra zenean, [[Viena|Vienako]] San Esteban katedraleko koruan abestu zuen, eta gero apaiztu zen eta musika-irakasle bihurtu zen.
[[Fitxategi:Franz Joseph Haydn 1732-1809 by John Hoppner 1791.jpg|thumb|left|350px|<center>Haydn, 1791ko erretratu batean.]]
Oso trebe zen [[kontrabaxu|kontrabaxua]] eta klabezin edo [[klabizenbalo|klabizenbaloa]] jotzen, eta bere lehen [[Ganbera-musika|ganbera-musikarekin]] eragin handiko pertsonaia batzuen arreta bereganatu zuen; horrela, Esterházy printzearen kapera-maisua izan zen; kapera-maisua [[Txikipedia:{{txp|Orkestra|orkestra]]}} txiki baten zuzendaria da. Aldi berean, obra asko egin zituen, bai pianorako zein orkestrarako, bai eta 24 [[opera]] ere. Haren ospea Europa osora zabaldu zen berehala.
Haydn oso ezaguna da bi obrarengatik. Lehenengoa “Kreazioa” da, lau koru dituen orkestra-obra ikaragarria, [[Londres|Londresen]] zegoen bitartean konposatu zuena. Obra horretan azaltzen da nola Jainkoak mundua sortu zuen. Bigarren obra ospetsua “Enperadorearen himnoa” da. Haydnek obraren melodia idatzi zuen Austriako enperadorearentzat, baina gaur egun [[Alemania|Alemaniako]] himno nazionala da, nahiz eta beste testu bat duen.