'''Hizkuntza ofiziala''' herrialde baten legeetan edota erakunde baten jardueran estatus berezia duen hizkuntza da; horrek esan nahi du herrialde horretako gobernuak edo erakunde horrek bere jarduera guztietarako ofizialki erabiltzen duen hizkuntza dela. Herrialdeen kasuan, hizkuntza ofiziala da herrialde horretako erakunde politikoek erabiltzen dutena eta eskoletan irakasten dena. Batzuetan, herrialde edo Estatu horren [[Konstituzio|konstituzioan]] ematen zaio ofizialtasun maila hori hizkuntza horri.
Herrialde batek hizkuntza ofizial bat baino gehiago izan dezake; Suitzak, adibidez, hiru ditu: [[Txikipedia:{{txp|Alemaniera|alemaniera]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Frantses|frantsesa]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Italiera|italiera]]}}. Erakundeen kasuan, [[Txikipedia:{{txp|Europar Batasuna|Europar Batasunak]]}} 24 hizkuntza ofizial ditu; horrek esan nahi du hizkuntza horiek denek lege-maila edo balio berbera dutela eta, esate baterako, EBren jarduera eta dokumentazioa 24 hizkuntza horietan egin behar dela. Hala ere, askotan hizkuntza gehiago izaten dira benetan erabiltzen direnak.
==Euskara hizkuntza ofiziala al da?==
Bai, [[Txikipedia:{{txp|Euskal Autonomia Erkidego|Euskal Autonomia Erkidego]]}} (EAE) osoan eta [[Txikipedia:{{txp|Nafarroako Foru Komunitate|Nafarroako Foru Komunitateko]]}} iparraldean; baina ez [[Txikipedia:{{txp|Ipar Euskal Herria|ipar Euskal Herrian]]}}. Dena dela, EAEn eta Nafarroako iparraldean [[Txikipedia:{{txp|Euskara|euskaraz]]}} gainera [[Txikipedia:{{txp|Gaztelania|gaztelania]]}} ere da ofiziala; horregatik esaten da gaztelania eta euskara koofizialak direla. Eta Iparraldean, [[Txikipedia:{{txp|Frantses|frantsesa]]}} da hizkuntza ofizial bakarra.
Aldiz, euskara ez da hizkuntza ofiziala EAEtik eta Nafarroako iparraldetik kanpo; horrek esan nahi du gaztelania dela [[Txikipedia:{{txp|Espainia|Espainiako]]}} hizkuntza ofizial bakarra. Baina Espainian badira hizkuntza koofizialak, euren lurraldeetara mugatuta:
* [[Txikipedia:{{txp|Euskara|Euskara]]}}: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako eremu euskaldunean
* [[Txikipedia:{{txp|Katalan|Katalana]]}}: [[Txikipedia:{{txp|Katalunia|Katalunian]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Balear Uharteak|Balear Uharteetan]]}} eta [[Valentziako Erkidegoa|Valentziako Erkidegoan]] (azken honetan valentziera izenarekin).
* [[Txikipedia:{{txp|Galiziera|Galiziera]]}}: [[Txikipedia:{{txp|Galizia|Galizian]]}}.
* [[Txikipedia:{{txp|Aranera|Aranera]]}} ([[Okzitaniera|okzitanieraren]] aldaera): Katalunia osoan, baina [[Arango harana|Arango haranean]] bakarrik mintzatzen da.
|