Txikipedia:Gazta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Idiazabal2.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Queso Idiazábal.jpg|right|400px|thumb|<center>Idiazabal gazta]]
'''Gazta''' [[Txikipedia:{{txp|Esneki|esneki]]}} bat da; hau da, esneaz egiten den jateko bat, gehienetan solidoa.
 
== Prozesua ==
[[Txikipedia:{{txp|Esne|Esnea]]}} gatzatuz egiten da. [[Txikipedia:{{txp|Bakterio|Bakterioek]]}} egiten dute hori, hartzidura laktikoa deritzon prozesu baten bidez. Prozesu horretan, esnea berotu egiten da eta gatzagia botatzen zaio; gatzagia arkume edo txahal baten urdailetik ateratzen den gai bat da, esnea gatzatu egiten duena (dena dela, gaur egun, gatzagi sintetikoak erabiltzen dira, ez animalietatik ateratakoak). Gatzatzen denean, esneak [[Txikipedia:{{txp|Jogurt|jogurt]]}} gogor moduko zerbait dirudi. Esne gatzatu hori, gero, molde batzuetan jarri eta zanpatu egiten da, gehiegizko likidoa (gazura izenekoa) kentzeko. Azkenik, denbora bat uzten da gazta ontzeko (gogortzeko), bi eta sei hilabete bitarte. Batzuetan, gaztari zapore berezia emateko, ketu egiten da.
 
Janari oso ohikoa da [[Txikipedia:{{txp|Europa|Europan]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Ipar Amerika|Ipar Amerikan]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Australia|Australian]]}}. [[Txikipedia:{{txp|Euskal Herria|Euskal Herrian]]}} ere betidanik egin da gazta; hemen egiten den gehiena ardi gazta da, Idiazabal erakoa. [[Ardi latx|Ardi latxaren]] esneaz egiten da.
 
== Historia ==
Gizakiak gazta egiten ikasi zuen, besteak beste, esne gordina oso denbora gutxian galtzen delako eta, galdu ondoren, ezin delako hartu; aldiz, esnea gatzatzen denean, gehiago irauten du. Eta gazta bihurtzen denean, denbora asko igaro eta gero ere jan daiteke; beraz, gazta oso garrantzitsua izan da herri askotako jendearen biziraupenerako. Dirudienez, [[Txikipedia:{{txp|Mesopotamia|Mesopotamian]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Antzinako Grezia|antzinako Grezian]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Antzinako Egipto|antzinako Egipton]]}} ere egiten zuten gazta duela 5.000 urte inguru. Aspaldiko greziarrek esaten zuten "jainkoen oparia" zela gazta.
 
== Motak ==
Esnea zein animaliatatik datorren kontuan izanda, gazta mota ezberdinak ditugu; adibidez:
* [[Txikipedia:{{txp|Ardi|Ardi]]}} gazta
* [[Txikipedia:{{txp|Ahuntz|Ahuntz]]}} gazta
* [[Txikipedia:{{txp|Behi|Behi]]}} gazta
 
Gainera, Europan tankera oso desberdineko gaztak egiten dira, zapore eta itxura oso desberdinekoak. Badago gazta oso biguna, ogi gainean igurtzi daitekeena, eta gazta gogorra. Sukaldaritzan, platera asko prestatzeko ere erabiltzen da, pastarekin birrinduta adibidez, edota lasagna edo kaneloietan gainerretzeko, edo [[Txikipedia:{{txp|Pizza|pizzetan]]}}.
 
==Zein dira ezagunenak?==