Ron Weasley: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
 
1994ko udan, bera, bere familia, [[Harry]] eta [[Hermione]], [[Munduko Quidditch Kopa]] ikustera joaten dira, eta [[Viktor Krum]] Bulgariar bilatzailearen jarraitzaile sutsua bihurtzen da. Harryrekin eta Hermionerekin batera ihes egiten du hil-jaleengatik eta [[Barty Crouch Junior]]ek [[Marka Iluna]] nola botatzen duen ikusten du. [[Hogwarts]]a itzultzean Harryrekin haserretzen da, [[Hiru Aztien Torneoa]]ko aurkezten dutenean, baina lehenengo proba gainditzen duenean berriro adiskidetzen dira. Ronek Krum gogoko izateari uzten dio Eguberrietako dantzaldira Hermionerekin joaten delako. 1995eko otsailean, bigarren probarako amu bezala erabiltzen dute, aintziraren azpian jarrita, Hermione, [[Cho Chang]] eta [[Gabrielle Delacour]]ekin batera. Ikasturte amaieran asko laguntzen dio Harryri hirugarren probarako, eta agintzen dio beti bere ondoan izango dela [[Lord Voldemort]] itzultzen denean
 
1995eko udan, Ron [[Fenixaren Ordena]]ren kuartelean ([[Grimmauld Place 12]]) bizitzen jartzen da ia bere familia osoarekin, eta baita [[Hermione]]rekin, eta abuztuaren 2tik aurrera baita Harryrekin ere. Abuztuaren 31n ohartzen da, [[Albus Dumbledore]]k bera eta Hermione [[Gryffindor]]reko prefektu izendatzen ditu. [[Hogwarts]]en Gryffindorreko [[quidditch]] talderako probetara aurkezten da eta zaintzailea izatea lortzen du. [[Slytherin]]en aurkako partiduan Ron lotsagarri sentitzen da, baina Harryk konbentzitzen du taldean aurrera segi dezan. 1995eko gabonetan, Ron eta bere familia [[San Mungo]]ra joaten dira [[Arthur Weasley]] ikustera [[Lord Voldemort]]en sugeak eraso egin ziolako, baina onik ateratzen da Arthur eraso horretatik. 1996ko apirila arte [[Dumbledoreren Armada]]ko kide garrantzitsuetakoa izaten da [[Dolores Umbridge]]k deskubritzen duen arte. 1996ko maiatzean, Gryffindorrek Quidditch-Kopa irabazten duenean Gryffindortarrek abesti bat eskeintzen diote Roni ''Weasley da gure erregea'' izenekoa. 1996ko ekainean, Harryk [[Sirius Black]]i buruz amets egiten duenean, Ron berarekin joaten da [[Magiako Ministerioa]]raino hura askatzera, Hermione, [[Neville Longbottom]], [[Ginny Weasley]] eta [[Luna Lovegood]]ekin batera. Han hil-jaleen kontra borrokatzen da, baina madarikazio batek jota burua galtzen du, eta gero burmuin batzuek larriki zauritzen dutenez, ezin izaten du borroka askorik egin Ronek. Hogwartsa itzultzean, egun batzuk ospitalean pasata erabat sendatzen da Ron
 
==Ronen familia==