Txikipedia:Erromatar Inperioaren gainbehera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Giovanni Paolo Pannini - St Sibyl's Sermon in Roman Ruins with the Statue of Apollo, 1740s.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Invasions of the Roman Empire la.svg|thumb|450px|<center>Erromatar Inperioak izandako inbasioak, latinez azalduta.]]
'''Erroma''' 1.000 urtez izan zen [[Txikipedia:{{txp|Europa|Europako]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Mediterraneo itsasoa|Mediterraneo]]}} inguruko nagusia eta herrialde indartsuena. Baina, gure aroko 200. urte inguruan, nagusitasun horren gainbehera hasi zen. [[Txikipedia:{{txp|Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioa]]}} oso handia zen eta gero eta zailago zen gobernatzea. Azkenik, 476. urtean, Erroma hiria [[Txikipedia:{{txp|Barbaro|barbaroek]]}} konkistatu eta [[Txikipedia:{{txp|Mendebalde|mendebaldeko]]}} inperioa deseginda geratu zen.
Erromatar Inperioaren garairik onena gure aroko 117. urte inguruan izan zen, [[Trajano]] enperadorearen agintepean. Garai hartan, Mediterraneo inguruko ia lurralde guztiak inperioaren esku zeuden: hots, [[Txikipedia:{{txp|Iberiar penintsula|iberiar penintsula]]}}, gaur egungo [[Txikipedia:{{txp|Frantzia|Frantzia]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Italia|Italia]]}}, [[Britainia Handia|Britainia Handiko]] hegoaldea, [[Txikipedia:{{txp|Antzinako Grezia|Grezia]]}}, [[Errumania]], [[Txikipedia:{{txp|Turkia|Turkia]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbila]]}}, [[Txikipedia:{{txp|Antzinako Egipto|Egipto]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|Afrika|Afrikako]]}} iparraldea.
 
==Zergatik hasi zen gainbehera hori?==
Erromaren beheraldia ez zen halako egun batean hasi; denbora luzean zehar gertatu zen eta arrazoi askorengatik. Ondoko hauek dira arrazoi horietako batzuk:
 
* Erromatar politikari eta agintarien [[Txikipedia:{{txp|Ustelkeria|ustelkeria]]}}
* Barneko gerrak eta gatazkak
* Barbaro deitutako herrien erasoak ([[Bisigodo|bisigodo]], [[Huno|huno]], [[Frankoak|franko]] eta [[Bandalo|bandaloak]], batez ere)
17. lerroa:
Gure aroko 285. urtean, [[Diokleziano]] izeneko enperadoreak erabaki zuen inperioa handiegia zela agintari nagusi bakar baten esku egoteko. Horregatik, bi zatitan banatu zuen: '''[[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]''' eta '''[[Ekialdeko Erromatar Inperioa]]'''.
 
Ondoren, beste mende batez edo, inperioa berriro batu zen, gero hiru zatitan banatu eta, azkenik, bitan zatikatu zen betiko, K.a. 395 urtean. Hortik aurrera, Mendebaldeko Inperioa [[Txikipedia:{{txp|Antzinako Erroma|Erromaren]]}} esku egon zen, eta Ekialdekoa, berriz, [[Konstantinopla]] hiriaren esku.
 
Erromaren gainbehera edo erorketaz hitz egiten denean, Mendebaldeko Inperioari buruz izaten da. Ekialdeko zatiari [[Bizantziar Inperioa]] deitzen zaio, eta beste 1.000 urtez iraun zuen.
 
==Zer gertatu zen bukaeran?==
Hainbat mende luzez, Erroma hiriak eutsi egin zien haren etsaien eraso guztiei; inork ezin izan zuen konkistatu. Aldiz, 410. urtean, bisigotoak deritzan [[Germaniar herriak|germaniar]] tribu batek hiria inbaditu zuen; aberastasun ugariz jabetu ziren, hiritar asko hil edo [[Txikipedia:{{txp|Esklabotza|esklabo]]}} hartu eta eraikin asko suntsitu zituzten. Zortziehun urtetan lehen aldiz gertatu zen halakorik Erroma hiriaren historian.
 
Inbasioen beldurrez, Mendebaldeko Inperioro hiriburua eta enperadorearen egoitza beste hiri batzuetara eraman ziren hainbat aldiz: Mediolanum (gaurko [[Milan]]) hirira 4. mendean, eta Ravenna hirira 5. mendearen hasieran, 402. urtean zehazki,
 
Azkenik, 476. urtean, [[Eskandinavia|eskandinaviar]] jatorriko beste tribu batek, [[Odoakro]] izeneko [[Txikipedia:{{txp|Buruzagi|buruzagi]]}} baten gidaritzapean, Erroma bere eskumendean hartu zuen. Odoakrok Italiako errege izendatu zuen bere burua, [[Romulo Augustulo]] azken enperadorea tronutik kendu eta gero. [[Historialari|Historialarien]] iritziz, gertaera hori izan zer Erromaren erorketa eragin zuena.
 
Handik aurrera, Erromaren antolaketa politikoa desagertu zenean, aldaketa handiak gertatu ziren Europa osoan. Erromak gobernu indartsu bat, kultura-egitura eta antolaketa bat zeukan; baina aurrerantzean, horrelakorik ez zegoen ezer. Hortik aurrerako garaiari Europako "urte ilunak" deitu izan zaie, bi arrazoirengatik: batetik, Erromako goimailako kultura ia erabat desagertu zelako; eta, bestetik, askoz gauza gutxiago dakizkigulako garai hartaz aurreko garaiez baino; erromatarrek testu idatzi asko utzi zituztelako dakizkigu gauza asko haiei buruz, baina inperioa desagertzean, ia testurik bat ere ez zuen inork idatzi.