Txikipedia:Astronauta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Astronaut-in-space.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Bruce McCandless II during EVA in 1984.jpg|thumb|left|390px|<center>Astronauta bat, espazioan, 1984an.]]
'''Astronauta''' edo kosmonauta [[Txikipedia:{{txp|espazio-ontzi|espazio-ontzi]]}} batean doan pertsona da. Espaziora joan zen lehenengo gizakia [[Txikipedia:{{txp|Yuri Gagarin|Yuri Gagarin]]}} izan zen. 1961eko apirilaren 12an joan zen espaziora, ''Vostok 1'' izeneko espazio-ontzian.
 
Gizakiek ezin dute bizirik iraun espazioan beren kabuz; ingurunea ez da [[Txikipedia:{{txp|Lurra|Lurrean]]}} dagoena. Horregatik, espaziotik isolatuta eta ondo-ondo itxita dauden espazio-ontzietan egon behar dute, eta oxigenoa eduki behar dute bertan arnastu ahal izateko (espazioan ez dago airerik).
 
Astronautek entrenamendu-programa oso gogorrak pasatu behar dituzte, eta matematika eta zientzia alorreko jakintza handiak eduki behar dituzte. Entrenamendu-programa horietan, ordenagailuz kontrolatutako simulagailuetan (espazio-ontzien antzekoak diren makina batzuetan) ikasten dute espazio-ontziak operatzen; simulagailu horietan, egiazko espazioan aurkituko dituzten baldintza berberak ipintzen zaizkie. Bestalde, astronautek oso sasoi eta osasun ona ere eduki behar dute, espazioan aurkituko duten [[Txikipedia:{{txp|Grabitate|grabitate]]}}-falta jasan ahal izateko.
 
Espazioan daudenean, astronautek esperimentu zientifikoak egiten dituzte normalean. Batzuetan, euren espazio-ontzia edo espazioan dauden beste tresna edo ekipo batzuk konpondu behar izaten dituzte; horretarako, batzuetan, espazio-ontzitik kanpora atera behar dute, eta, halakoetan, jantzi bereziak behar izaten dituzte, nahiko astunak, eta grabitaterik ezeko egoeran bizirik irauteko eta mugitzeko egokituak (oxigenoarekin, besteak beste).
11. lerroa:
== Espazioaren esplorazioa ==
[[Fitxategi:Space Station visited by Astranauts.webm|thumb|300px|<center>Astronauta bat espazio-ontzitik kanpo lanean.]]
Espazioaren esplorazioari esker, gizakiok asko ikasi dugu planetei buruz, izarrei buruz eta espazioan dauden beste objektuei buruz. Lehen espazio-ontzia 1957an jaurti zen espaziora: Sputnik izeneko [[Txikipedia:{{txp|Satelite|satelite]]}} artifizial bat izan zen. Geroztik, 5.000 espazio-ontzitik gora jaurti dira, era guztietako informazioa biltzeko eta bestelako heburuetarako; haien artean, barruan gizakiak zituzten ontziak, baina baita gizakirik gabekoak ere, espazio-zundak eta sateliteak.
 
Hasieran, [[Sobiet Batasuna]] zena (gaurko [[Txikipedia:{{txp|Errusia|Errusia]]}}) eta [[Txikipedia:{{txp|Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuak]]}} izan ziren espazioaren esplorazioan ibili ziren herrialdeak; gaur egun, berriz, beste herrialde askok parte hartzen dute esplorazioan.
 
==Beste irudi batzuk==