Txikipedia:Animalia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Masai Mara banner.jpg|origin=0,0|toc=yes}}
[[Fitxategi:Animal diversity.png|330px|thumb|Animalien dibertsitatea.]]
'''Animaliak''' [[Txikipedia:{{txp|Izaki bizidun|izaki bizidun]]}} batzuk dira, sentitzeko eta beren kasa mugitzeko gai direnak. Animaliak beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira.
 
Animalia eta [[Txikipedia:{{txp|landare|landarea]]}} desberdinak dira, eta badira bestelako izaki bizidunak ere, hala nola [[Txikipedia:{{txp|onddo|onddoak]]}}, [[Txikipedia:{{txp|bakterio|bakterioak]]}}, etab. Animalia mota ugari dira munduan: ezagunen artean, inurria, [[Txantxangorri|txantxangorria]] edo [[katu|katua]]; arraroen multzoan, [[olagarro|olagarroa]], [[saguzar|saguzarra]] eta [[ornitorrinko|ornitorrinkoa]]. Animaliarik ezagunenak erraz bereizten dira, hanka, hegal edo hegoak dituztelako, mugitzeko edo leku batetik bestera ibiltzeko. Landareak, aldiz, ez dira mugitzen. Beste animalia batzuek ([[barraskilo]] eta [[Barea|bareek]], adibidez), hankarik ez duten arren, mugitu egiten dira.
 
Nolanahi ere, animalia gehienak ibiltzeko gai badira ere, bakan batzuk ez dira mugitzen: [[koral|koralak]] edo [[ostra|ostrak]], adibidez, euskarri bati heltzen diote eta horrela ematen dute bizitza guztia.
 
Munduko animaliak ugari-ugariak direnez, nekez topatuko dugu haietako biren ezaugarri komuna. Batzuek ezkatak dituzte, edo azala; beste batzuek, hegoak edo hegalak; batzuk uretan bizi dira, besteak lehorrean. Baina den-denek [[Txikipedia:{{txp|Aho|ahoa]]}} dute: denek daukate mota bateko edo besteko ahoa; beraz, ahoa daukan hori animalia da, seguru. Horrek esan nahi du zu zeu ere animalia zarela, ahoa baituzu. Munduan milaka animalia espezie daude, eta gizakia horietako bat da.
 
Hala ere, bada askotan ikusiko duzun animalia bat ez duena ahorik: [[Txikipedia:{{txp|Belaki|belakiak]]}}. Marrazki bizidunetan badute ahoa, eta dutxan duzuna ez da izaten animalia, baizik eta gizakiek egindakoa. Baina benetako belakiak animaliak dira, eta ez dute ahorik.
 
Era orokorrago batean, gizakiaz bestelako animaliak adierazteko erabiltzen da animalia hitza; hitz praktikoa da, eta ez da zientifikoa, beraz.
Jendea animaliak ikustera joaten da berariazko toki batera, “[[zoologiko]]” izenekora (''zoo'', [[greziera|grezieraz]], animalia da). Gizakiak baliatzen ditu horrelakoak [[ehiza|ehizan]] aritzeko ([[Txikipedia:{{txp|arrain|arrainen]]}} ehizari “[[arrantza]]” esaten zaio), animaliak hazi eta jaki bihurtzeko edo beste hainbat gauzatarako.
 
Animalia batzuk “lagun” modura hezten ditugu: etxe-animaliak dira horiek. Ohikoenak [[Txikipedia:{{txp|Txakur|txakurrak]]}}, {{Txp|katu|katuak}} eta [[Txikipedia:{{txp|Txori|txoriak]]}} dira; arraroenak, berriz, [[Txikipedia:{{txp|Armiarma|armiarmak]]}}, [[iguana|iguanak]] eta beste animalia exotiko batzuk.
 
== Sailkapena ==
Animalia mota desberdinak ugari-ugariak direnez, zientzialariek multzotan bereizi behar dituzte. Hona multzo horietako garrantzitsuenak:
 
* '''[[Txikipedia:{{txp|Belaki|Belakiak]]}}'''.
* '''[[Txikipedia:{{txp|Cnidario|Cnidarioak]]}}''': koral, marmoka eta itsas anemonak batzen ditu.
* '''Har biribilak''': animalia txiki ezagunen multzo zabal honetakoa da, adibidez, har erraldoia.
* '''[[Txikipedia:{{txp|Artropodo|Artropodoak]]}}''': inurri, oti, armiarma, eskorpioi eta ehunzangoak biltzen ditu.
* '''[[Txikipedia:{{txp|Molusku|Moluskuak]]}}''': txibi, olagarro, barraskilo, ostra, barea eta beste batzuk biltzen ditu.
* '''[[Txikipedia:{{txp|Anelido|Anelidoak]]}}''': lurreko harra eta izana dira multzo honetakoak.
* '''[[Txikipedia:{{txp|Ekinodermo|Ekinodermoak]]}}''': hemen itsas izarrak eta itsas trikuak batzen dira.
* '''[[Txikipedia:{{txp|Ornodun|Ornodunak]]}}''': hauek dira arrain, anfibio, narrasti, [[Txikipedia:{{txp|hegazti|hegazti]]}} eta [[Txikipedia:{{txp|ugaztun|ugaztunak]]}}.
 
[[Kategoria:Txikipedia:Animaliak]]