III. Internazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
63. lerroa:
'''Internazional Komunistaren IV Kongresua''' ere Moskun izan zen, [[1922]]<nowiki/>ko azaroaren 30etik abenduaren 5era bitartean. Bertan “frente bakarra” izeneko taktikak sakondu zituzten, [[Inperio kolonial|inperio kolonialetako]] komunismoaz eta Europa okzidentaleko sindikatuen lanaz lehen aldiz hitz egiteaz gain. [[Asia|Asiako]] eta [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] herrialdeetako komunismoaren egoeraz ere analisia egin zen. [[Vladimir Lenin|Leninen]] gaixotasun larriaren ondorioz, [[Leon Trotski|Trotski]] izan zen Kongresuko lider garrantzitsuena, “mundu-iraultzaren alde lanean” jarraitzeko helburua mantendu zuenak, internazionalismo kontextu batean. Kongresuak [[Masoneria|masoneriako]] edota Giza eskubideen Ligako kide izatea eta aldi berean Alderdi Komunistako kide izatea ezinezkoa zela adierazi zuen.
 
=== '''V. Kongresu Mundialetik VII.nera''' ===
 
==== '''V Kongresua''' ====
V Kongresuak [[Mosku|Moskun]] leku hartu zuen, [[1924]]<nowiki/>ko ekain eta uztailean, [[Vladimir Lenin|Leninen]] heriotzaren ondoren eta lider komunista errusiarrak [[SESB]] eratuta zeukatenean, Stalin, Trotski eta Zinóviev buruan zeudela. Kongresu honetan, hitzaldien hizkuntza alemana izatea baztertu zen eta [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista]] (PCUS) gainerako Alderdi Komunisten gainetik kokatzen zela onartu zen, arrakastatsua izan zen iraultza bakarra eurek eraman zutelako aurrera. Bestalde, Internazional Komunistaren eta kide diren alderdien “boltxebizazioa” abian jartzen duten estatutu berri batzuk onartzen dira.
[[Fitxategi:Nikolai Bukharin (4).jpg|thumb|164x164px|Nikolai Bukharin.]]
Alderdi komunista atzerritarrak “gida” sobietarra onartzera behartuta ikusten dira. Horretaz gain, “iraultza mundial”-aren aukeratik aldendu zirenez aldi baterako behintzat, Komitern-aren funtzioa “Sobietar Batasuna defendatzea eta sendotzea”  zen. Gainera, Stalinek ez zuen komunismoa maila internazionalera zabaldu nahi, herrialde bateko sozialismoa sartzen baitzen haren politikan. [[1926]]<nowiki/>ko udan, CEIC-aren presidentzia abolitu zen eta [[Grigori Zinoviev|Grigori Zinóviev]]-ek Komitern-aren zuzendaritzako postua galdu zuen. Haren ordez, Nikolái Bukharinek hartu zuen idazkari kargua.
 
==== '''VI Kongresua''' ====
Kongresu hau ere Moskun antolatu zen, [[1928]]<nowiki/>ko uztailean eta irailean. Garai hartan, Sobietar Batasuna krisialdian sartzen ari zen, ondorioz, “Hirugarren Periodoa” hasi zen, baina ez zen Stalinen [[Politika Ekonomiko Berria]] kritikatu. Bestalde, [[Kapitalismo|kapitalismoaren]] krisi bat aurreikusi zen, eta beraz, politika extremista baten beharra ere bai, [[Liberalismo|liberalismoaren]] eta faxismoaren aurka  borrokatzeko. Kontextu horretan, demokraziaren aldekoak “sozialfaxista” bezala identifikatu zituzten eta euren “lehenengo etsaiak” bezala klasifikatu zituzten. Faktore horren ondorioz, alderdi komunisten populartasuna asko jaitsi zuten mundu-mailan ezkerreko alderdien.
 
77. lerroa:
[[1929|1929ko]] apirilean, Stalinen eragina igotzen eta Trotskirena jaisten ari zela, [[Nikolai Bukharin|Nikolái Bukharinek]] bere kargu uztera behartua ikusi zen eskuindarra izatea leporatu ziotenean. Bukharin ordezkatzeko, Gueorgui Dimitrov aukeratua izan zen [[1934]]<nowiki/>an, karguan mantendu zena Internazional Komunista desegin zen arte.
 
==== '''VII Kongresua''' ====
[[1935]]<nowiki/>eko uztailaren 25a eta abuztuaren 20a bitartean bildu zen Kongresua [[Mosku|Moskun]]. Faxismoaren goreneko aldiaren eta ezker muturreko politikaren porrotaren ondoren, “frente popularren” politika abiarazi zen; hau da, beste alderdi ezkertiar batzuekin aliantzak egiteko politika. Garai hartan [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]-ren burua [[Iosif Stalin|Stalin]] zen, bere arerioetaz [[Purga Handia|Purga Handian]] libratu baitzen. Horrekin batera, Stalin eta [[Leon Trotski|Trotskiren]] arteko haustura ofiziala egin zen. Azken honek atzerrira alde egin behar izan zuen eraildua ez izateko; bere jarraitzaileak atxilotu edo erailduak izan ziren erregimen berriaren eskuetan.
 
95. lerroa:
 
* Internazional Komunistaren Presidiuma: Batzorde Exekutiboaren udalbatzarren artean botere gehiena zeukan organoa.
 
 
== Hirugarren Internazionalean sartzeko baldintzak ==
108 ⟶ 107 lerroa:
 
Egoera berriaren aurrean (SESB eta bi potentzia kapitalisten arteko itun [[Antifaxismo|antifaxista]]), 1943ko maiatzaren 15ean, Teherango Konferentzia ospatu aurretik, Internazional Komunistako Komite Ejekutioak, Internazional Komunistarekin amaitzea erabaki zuen, herrialde kapitalisten errezeloak ekiditeko. Ordurako ordea, Internazional Komunistak hasieran zeukan garrantzi politikoaren zati handi bat galduta zeukan.
 
 
 
[[1947]]<nowiki/>an, Stalinen eskariagatik, Kominform sortu zen (Informazio Komunistaren Bulegoa) Internazional Komunista ordezkatzeko. Honek Bulgaria, Txekoslovakia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, SESB eta [[Jugoslavia|Jugoslaviako]] alderdi komunistak batzen zituen, herrialde ororen estrategiak koordinatzeko helburuarekin.