III. Internazionala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zirriborro txantiloia kendu
No edit summary
62. lerroa:
 
'''Internazional Komunistaren IV Kongresua''' ere Moskun izan zen, [[1922]]<nowiki/>ko azaroaren 30etik abenduaren 5era bitartean. Bertan “frente bakarra” izeneko taktikak sakondu zituzten, [[Inperio kolonial|inperio kolonialetako]] komunismoaz eta Europa okzidentaleko sindikatuen lanaz lehen aldiz hitz egiteaz gain. [[Asia|Asiako]] eta [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] herrialdeetako komunismoaren egoeraz ere analisia egin zen. [[Vladimir Lenin|Leninen]] gaixotasun larriaren ondorioz, [[Leon Trotski|Trotski]] izan zen Kongresuko lider garrantzitsuena, “mundu-iraultzaren alde lanean” jarraitzeko helburua mantendu zuenak, internazionalismo kontextu batean. Kongresuak [[Masoneria|masoneriako]] edota Giza eskubideen Ligako kide izatea eta aldi berean Alderdi Komunistako kide izatea ezinezkoa zela adierazi zuen.
 
=== '''V. Kongresu Mundialetik VII.nera''' ===
 
==== '''V Kongresua''' ====
V Kongresuak [[Mosku|Moskun]] leku hartu zuen, [[1924]]<nowiki/>ko ekain eta uztailean, [[Vladimir Lenin|Leninen]] heriotzaren ondoren eta lider komunista errusiarrak [[SESB]] eratuta zeukatenean, Stalin, Trotski eta Zinóviev buruan zeudela. Kongresu honetan, hitzaldien hizkuntza alemana izatea baztertu zen eta [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista]] (PCUS) gainerako Alderdi Komunisten gainetik kokatzen zela onartu zen, arrakastatsua izan zen iraultza bakarra eurek eraman zutelako aurrera. Bestalde, Internazional Komunistaren eta kide diren alderdien “boltxebizazioa” abian jartzen duten estatutu berri batzuk onartzen dira.
[[Fitxategi:Nikolai Bukharin (4).jpg|thumb|164x164px|Nikolai Bukharin.]]
Alderdi komunista atzerritarrak “gida” sobietarra onartzera behartuta ikusten dira. Horretaz gain, “iraultza mundial”-aren aukeratik aldendu zirenez aldi baterako behintzat, Komitern-aren funtzioa “Sobietar Batasuna defendatzea eta sendotzea”  zen. Gainera, Stalinek ez zuen komunismoa maila internazionalera zabaldu nahi, herrialde bateko sozialismoa sartzen baitzen haren politikan. [[1926]]<nowiki/>ko udan, CEIC-aren presidentzia abolitu zen eta [[Grigori Zinoviev|Grigori Zinóviev]]-ek Komitern-aren zuzendaritzako postua galdu zuen. Haren ordez, Nikolái Bukharinek hartu zuen idazkari kargua.
 
==== '''VI Kongresua''' ====
Kongresu hau ere Moskun antolatu zen, [[1928]]<nowiki/>ko uztailean eta irailean. Garai hartan, Sobietar Batasuna krisialdian sartzen ari zen, ondorioz, “Hirugarren Periodoa” hasi zen, baina ez zen Stalinen [[Politika Ekonomiko Berria]] kritikatu. Bestalde, [[Kapitalismo|kapitalismoaren]] krisi bat aurreikusi zen, eta beraz, politika extremista baten beharra ere bai, [[Liberalismo|liberalismoaren]] eta faxismoaren aurka  borrokatzeko. Kontextu horretan, demokraziaren aldekoak “sozialfaxista” bezala identifikatu zituzten eta euren “lehenengo etsaiak” bezala klasifikatu zituzten. Faktore horren ondorioz, alderdi komunisten populartasuna asko jaitsi zuten mundu-mailan ezkerreko alderdien.
 
“Internazional Komunistaren Programa” onetsi zen eta “frente batuak” alderdirik gabeko pertsonen artean militanteak bilatzeko konpromezua hartu zuten; idazleak, kazetariak edo pertsona famatuak barneratuz. Horretarako, iraultza armatua azkeneko errekurtsoa izango balitz bezala jartzen zuten.
 
[[1929|1929ko]] apirilean, Stalinen eragina igotzen eta Trotskirena jaisten ari zela, [[Nikolai Bukharin|Nikolái Bukharinek]] bere kargu uztera behartua ikusi zen eskuindarra izatea leporatu ziotenean. Bukharin ordezkatzeko, Gueorgui Dimitrov aukeratua izan zen [[1934]]<nowiki/>an, karguan mantendu zena Internazional Komunista desegin zen arte.
 
==== '''VII Kongresua''' ====
[[1935]]<nowiki/>eko uztailaren 25a eta abuztuaren 20a bitartean bildu zen Kongresua [[Mosku|Moskun]]. Faxismoaren goreneko aldiaren eta ezker muturreko politikaren porrotaren ondoren, “frente popularren” politika abiarazi zen; hau da, beste alderdi ezkertiar batzuekin aliantzak egiteko politika. Garai hartan [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]-ren burua [[Iosif Stalin|Stalin]] zen, bere arerioetaz [[Purga Handia|Purga Handian]] libratu baitzen. Horrekin batera, Stalin eta [[Leon Trotski|Trotskiren]] arteko haustura ofiziala egin zen. Azken honek atzerrira alde egin behar izan zuen eraildua ez izateko; bere jarraitzaileak atxilotu edo erailduak izan ziren erregimen berriaren eskuetan.
 
Mugimendu trotskistek “frente popularren” politika onesten ez zuten bitartean, Internazional Komunistako alderdiek ez zioten ezetzik esaten sobietarrek emandako aginduei. Stalinen gobernua kuestionatzea ia ezinezkoa zen, ordurako, [[Komite Internazionalistak|Komiternak]] purga stalinisten erreminta bihurtu ziren, gainerako alderdi komunistei purga hauek gauzatzera edo “desleialak” izan zitezkeen alderdi batzuk deuseztatzera bultzatzeaz gain.
 
Aldi berean, militante komunista askok [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]] babestu ziren [[Faxismo|faxismoagandik]] ihesi zebiltzala, baina [[NKVD]]-ak atxilotu eta hil egiten zituzten “trotskista” edo “espiak” izatea leporatuz. Horietaz gain, Andres Nin, Internazional Sindikalaren idazkari ohia, eta [[Leon Trotski]], Armada Gorriaren fundatzailea, atzerriak hil zituzten NKVDko agenteak [[1937]]<nowiki/>an eta [[1940]]<nowiki/>an hurrenez hurren.
 
Era berean, Internazional Komunistaren VII. Kongresuan [[Peruko Alderdi Komunista|Peru]], [[Kolonbia]], [[Venezuela]], [[Costa Rica]] eta [[Puerto Rico|Puerto Ricoko]] alderdi komunistak batu ziren Internazionalera [[1935]]<nowiki/>eko abuztuaren 20an. Egite hau Kongresuko 43. Protokoloan geratu zen jasota.
 
== Internazional Komunistaren Antolakuntza ==
Internazional Komunistaren organoak, euren lehen estatutuen arabera, honako hauek ziren:
 
* Internazional Komunistaren Kongresu Mundiala: botere gehiena zeukan organoa zen. Urtean behin biltzen zen eta programa eta estatutuak alda zitzakeen bakarra da. Zazpi mundu-kongresu ospatu ziren guztira.
* Internazional Komunistaren Batzorde Exekutiboa: kongresuak egin bitartean boterea zeukan organoa zen. Kongresu Mundialak aukeratzen zituen bere kideak, horretaz gain, egoitza desberdin bat aukeratzen zen Batzordearentzat mundu-kongresu guztietan.
 
Beranduago beste organo bat eratu zen:
 
* Internazional Komunistaren Presidiuma: Batzorde Exekutiboaren udalbatzarren artean botere gehiena zeukan organoa.
 
 
== Hirugarren Internazionalean sartzeko baldintzak ==
75 ⟶ 109 lerroa:
Egoera berriaren aurrean (SESB eta bi potentzia kapitalisten arteko itun [[Antifaxismo|antifaxista]]), 1943ko maiatzaren 15ean, Teherango Konferentzia ospatu aurretik, Internazional Komunistako Komite Ejekutioak, Internazional Komunistarekin amaitzea erabaki zuen, herrialde kapitalisten errezeloak ekiditeko. Ordurako ordea, Internazional Komunistak hasieran zeukan garrantzi politikoaren zati handi bat galduta zeukan.
 
[[1947]]<nowiki/>an, Stalinen eskariagatik, Kominform sortu zen (Informazio Komunistaren Bulegoa) Internazional Komunista ordezkatzeko. Honek Bulgaria, Txekoslovakia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, SESB eta [[Jugoslavia|Jugoslaviako]] alderdi komunistak batzen zituen, herrialde ororen estrategiak koordinatzeko helburuarekin.
 
 
 
Erakunde hau [[1956]]<nowiki/>ko apirilean banatu zen, XX. Kongresuan emandako desestalinizazioaren ondoren.
 
Jugoslavia eta sobietarren arteko harremana apurtzearen eta Txinarekin izandako gatazka ideologikoen ondorioz, [[1960]]<nowiki/>tik aurrera, alderdi komunisten arteko koordinazio bat izatea ez zela beharrezkoa erabaki zuten.
 
== Atxikitutako elkarteak ==
[[Fitxategi:Krestintern letterhead.svg|thumb|161x161px|Krestintern-aren irudia.]]
Internazional Komunistak gidatuta, erakunde internazional multzo bat sortu ziren. Aipagarrienak honako hauek dira:
 
* Internazional Sindikal Gorria (Profintern)
* Gazte Komunisten Internazionala
* Sorospen Internazional Gorria (MOPR)
* Nekazarien Internazionala (Krestintern)
* Kirolen Internazional Gorria (Sportintern)
 
 
== Ikus, gainera ==