1001 prozesua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Ordena Publikoaren Auzitegiaren '''1001 prozesua''' edo '''1972/1001 prozesua''' frankismoan izandako auzi judiziala izan zen, 1972an hasi arren, bertan 1973an Langile...»
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Bere kideak epaiketa egin arte, kartzelan izan zituzten, hau da, urtebete baino gehiago. Epaiketa 1973ko azaroaren 20an ([[ETA]]k [[Luis Carrero Blanco]] [[Ogro operazioa|hil zuen eguna]] eta ordu batzuetako epaiketaren atzeratzea suposatu zuena), 21ean eta 22an egin zuten. Akusatuak Langile Komisioak zuzentzeagatik salatu zuten, hau [[Espainiako Alderdi Komunista]]rekin lotuta zegoenez zilegia ez zen elkarte baten kideak ziren.<ref name="prensa"/> Abenduaren 30ean zigorrak adierazi zituzten, fiskalaren eskariekin bat egin zutenak. Zigorren gogortasuna Carrero Blancoren hilketarekin loturik zegoen.<ref name="prensa"/><ref>[http://www.fundacionjuanmunizzapico.org/LlabraorDeLlibertaes/prensa/lr_20070609.htm Entrevista a Rubén Vega García, autor de la biografía de Juan Muñíz Zapico, ''Juanín'']</ref> Zuzendaritzaren hamar kideek, [[Carabanchelgo espetxea|Carabanchelgo hamarrak]] deituak, espetxe-zigorra jasan zuten. Hona hemen zigorrak: [[Marcelino Camacho]], 20 urteko espetxe-zigorra; [[Nicolás Sartorius]], 19; [[Miguel Ángel Zamora Antón]], 12; [[Pedro Santiesteban]], 12; [[Eduardo Saborido]], 20; [[Francisco García Salve]] ([[laneko apaiz]]a), 19; [[Luis Fernández Costilla|Luis Fernández]], 12; [[Francisco Acosta]], 12; [[Juan Muñiz Zapico]] ''Juanín'', 18; eta [[Fernando Soto Martín]], 17.<ref name="prensa"/>
 
Urtebete geroago, [[Espainiako Auzitegi Gorena]]k zigorrak berrikusi eta gutxitu zituen: [[Marcelino Camacho]] 6; [[Nicolás Sartorius]] 5; [[Miguel Ángel Zamora Antón]] 2; [[Pedro Santiesteban]] 2; [[Eduardo Saborido]] 5; [[Francisco García Salve]] 5; Luis Fernández 2; [[Francisco Acosta]] 2; [[Juan Muñiz Zapico]] 4 eta [[Fernando Soto Martín]] 4 urteko espetxe-zigorra.<ref name="prensa"/>
 
Franco hil eta handik gutxira, 1975eko azaroaren 25ean, [[Joan Karlos I.a Espainiakoa]] erregeak 1001 prozesuko gartzeleratuei indultua eman zien.<ref>{{erreferentzia|url=http://descargas.cervantesvirtual.com/servlet/SirveObras/jlv/04705177577947206454480/003133.pdf |izenburua= Opinión pública y comunicación política en la transición democrática|izena= José |abizena= Reig Cruañes|orrialdea= 872-873}}</ref>