«(90377) Sedna»: berrikuspenen arteko aldeak

303 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hurrun +urrun))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
144,545°
|- id="28"
! id="29" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Makurdura orbital|Makurdura orbitala]]a

| colspan="2" id="30" |
11,92862°
311,29° ± 0,016°
|- id="34"
! id="35" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Ardatzerdi handi|Ardatzerdi handia]]a

| colspan="2" id="36" |
518,57 AU

77.576 Tm
|- id="37"
! id="38" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Eszentrikotasun|Eszentrikotasuna]]a

| colspan="2" id="39" |
0,857
| colspan="2" id="47" |2010eko uztailaren 23a ([[Juliotar urte (astronomia)|FJ]] 2455400.5)
|- id="48"
! id="49" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Periastro|Periastroa]]a edo [[Perihelio|perihelioa]]

| colspan="2" id="50" |
76,361 [[Unitate astronomiko|ua]]

11,423 Tm
|- id="51"
! id="52" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Apoastro|Apoastroa]]a edo [[Afelio|afelioa]]

| colspan="2" id="53" |
937 UA

2076. urtea
|- id="60"
! id="61" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Satelite|Sateliteak]]ak

| colspan="2" id="62" |
0
2,0 —onartua— g/cm3
|- id="74"
! id="75" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Diametro|Diametroa]]a
| colspan="2" id="76" |
1180 - 1800 km
1,04 km/s
|- id="83"
! id="84" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Biraketa periodo|Biraketa periodoa]]a

| colspan="2" id="85" |
~40 egun

|- id="86"
! id="87" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Magnitude absolutu|Magnitude absolutua

| colspan="2" id="88" |
1,83 ± 0,05

|- id="89"
! id="90" scope="row" style="text-align: left; background-color: rgb(221, 221, 255);" |[[Albedo|Albedoa]]a
| colspan="2" id="91" |
0,32 ± 0,06
| colspan="3" id="111" style="text-align: left;" |

'''(90377) Sedna''' [[eguzki-sistemako gorputz txiki]] bat da; zehazki, [[transneptunotar objektu]] bat. 2012an [[Neptuno]] eta [[Eguzkia|Eguzkiaren]]ren arteko distantzia, hiru aldiz urrunago aurkitzen zen Sedna Eguzkitik. Hala ere, normalean Sedna Eguzkitik urrunago dago, bere [[Afelio|afelioa]] gure izarretik 960 UAra baitago (Neptunoren diztantzia 32 aldiz).  Gaur arte, gure Eguzki sisteman ezagutzen dugun gorputzik urrunenetariko bat da, periodo luzeetako [[Kometa|kometetaz]] gain. Sednaren orbita ikaragarri luzea da, 11.400 urte inguru behar ditu Eguzkiaren inguruan bira bat emateko. Eguzkiarengandik hurbilen egoten den unean, 76 UAra egoten da. Gorputz honen sorreraren inguruan espekulazio handia egon da.

[[2003|2003ko]]ko [[Azaroaren 14|azaroaren 14an]] izan zen aurkitua, [[Monte Palomar]] behatokian. Sedna izena, [[Mitologia inuita|mitologia inuiteko]] itsasoaren eta itsas izakien jainkoaren izenetik dator. Mitologiak dioenez, jainko hau erraldoi baten itxurakoa zen eta ez zuen oso harreman esturik jendearekin, [[Ozeano artiko|ozeano Artikoko]] ur izoztuetan bizitzera behartu zutela ere aipatzen da.

== Aurkikuntza ==
Caltecheko [[Mike Brown|Mike Brownek]]ek, Gemini behatokiko [[Chad Trujillo|Chad Trujillok]]k eta [[Yale Unibertsitatea|Yale unibertsitateko]] [[David Rabinowitz|David Rabinowitzek]]ek 2003ko azaroaren 14ean Sedna aurkitu zuten, hasieran, 2003 VB12​ deitua izan zen. Sedna aurkitu zuen ikerketa 2001ean hasi zen Palomar behatokian. Sedna begiztatu zen lehen unea izan zen, zientzialariak konturatu zirenean, 3,1 horduan behin bazegoela astro bat 4,6 segundu mugitzen zena arkuan, izarrekin alderatuta. Hasiera batean, zientzialariek mugimendua behatuz, pentsatu zuten 100 UA ingurura egongo zela aurkitutako gorputz berria. Lehenengo begiztatzearen ondoren, munduko hainbat teleskpio, horien artean, SMARTS teleskopioa (Cerro Tololo behatokia, [[Chile]]) gorputzari begira jarri ziren, bere orbita aztertzeko eta lehenengo argazkiak ateratzeko.

Mike Brownek bere webgunean astroa aurkitu bezain laster ondorengo mezua ipini zuen: «Aurkitu dugun azken gorputza, gaur arte, Eguzki sisteman ezagutzen dugun tokirik urrunena eta hotzena da, beraz, irizten dugu, gorputz honentzako izenik egokiena, itsasoaren jaikosa inuitaren eta gainera, ozeano Artiko hotzean bizi zenaren izena ezartzea dela, hau da, Sedna.»
== Orbita eta errotazioa ==
[[Fitxategi:Planetoid 90377 sedna animation location.gif|ezkerrera|thumb|Sednaren orbita irudikatzen duen animazioa]]
Sednak, gaur arte [[Eguzki-sistema|Eguzki sisteman]] ezagutzen den [[orbita-periodo]] luzeena duen astroa da, gutxi gorabehera, 11.400 urte behar ditu Eguzkiaren inguruan bira bat emateko. Gorputz honen orbita ere oso [[Eszentrikotasun|eszentrikoa]] da, bere afelioa 937 UAkoa da eta bere perihelioa 76 UA ingurukoa, gaur egun arte ezagutzen den orbita eszentrikoena duen astroa izanik. Esan beharra dago, aurkitu zenean, Eguzkitik 89,6 UA ingurura zegoela, une hartaraino Eguzki sisteman behatu zen astrorik urrunena izan zen. Sedna bere periheliora iristen denean, bertatik, Eguzkia izar distiratsu bat bezala baina ezingo da ikusi (Ilargi beteak duen distira 100 aldiz bakarrik), Eguzkia, izar baten itxurarekin ikusiko da eta ez da Lurretik ikusten dugun itxura esferikoarekin agertuko.

Sedna aurkitu zenean, bere errotazioa oso luzea zela pentsatu zen, 50 egun ingurukoa. Zientzialari batzuek esaten zuten, gorputz honek satelite bat zuela eta beraz errotazioa moteltzen ziola, [[Pluton (planeta nanoa)|Pluton]] eta [[Karonte (satelitea)|Karonterekin]] gertatzen den bezala. 2004ean [[Hubble espazio teleskopioa|Hubble]] teleskopioa Sednara begira jarri zen, ez zuen sateliterik aurkitu eta beraz, teoria hau baztertuta geratu zen. Gaur egun uste da, Sednaren errotazioa 10 ordukoa dela, bere tamainako astroentzat arruntena.
== Ezaugarri fisikoak ==
[[Fitxategi:Sedna Discovery Image-es.jpg|ezkerrera|thumb|Sedna ageri den irudia.]]
Sednaren [[Diametro|diametroa]] 1000[[Kilometro|km]] ingurukoa dela uste da. Aurkitu zen unean, Sednak gehienez, 1800km-ko diametroa izango zuela esan zuten. 2007an [[Spitzer espazio teleskopioa|Spitzer espazio teleskopioarekin]]rekin behatu zenean, diametroaren tamainari errebisio bat egin eta ondorioztatu zuten, gehienez, 1700km-ko diametroa izan behar zuela. 2012an, Hershel behatoki espazialean kalkulatu zuten gaur arte erabiltzen den diametroa, 995±80km-koa, hau da, gutxienez 915km eta gehienez 1075km. Sednaren masa ezin da kalkulatu, ez baitu sateliterik, hala ere, esan beharra dago, [[Pluton (planeta nanoa)|Plutonen]] dentsitatea erreferentzia gisa harturik, 1 x 1021 kg ateratzen direla. Zunda bat bidaltzen denean aipatutako astrora, jakingo da zehatz-mehatz zenbateko masa duen.

SMARTS teleskopioekin egindako behaketek diote Sedna kolore gorriztako [[planeta nano]] bat dela, bere gorri kolorea Eguzki sistemako indartsuenetakoa da. Pentsatzen da, Sednaren kolore gorrizta lurrazalean dituen [[Hidrokarburo|hidrokarburoen]] edo [[Tolina|tolinen]] geruza batek eragiten duela, [[erradiazio]] [[Ultramore|ultramoreak]] eragina.

Sednaren osaerari dagokionez, gaur egun pentsatzen da, gehienez, %60 batean [[metano]] izoztuz osaturik egon behar duela, [[ur]] [[Izotz|izoztuz]] ere egon daiteko osatuta %70ean gehienez. Hainbat hipotesi daude osaketaren inguruan, adibidez, [[Triton (satelitea)|Triton]] satelitearekin alderatua izan da hainbat aldietan, baina, Sednaren osaera zehatza zein den ez dago oso garbi oraingoz. Aipatu izan da, astro hau [[Karbono|Karbonoak]]ak osatzen duela %7an, %26an [[Metanol|metanolak,]] %10ean [[Nitrogeno|nitrogenoak]] eta %33an metanoak.

== Jatorria ==
Zientzialariek, Sedna aurkitu zutela adierazi zuten artikuluan, [[Oorten hodeia|Oorten hodeiaren]]ren barnean zegoen lehen gorputza aurkitu zutela esan zuten. Ondorio hau ateratzeko, konturatu ziren Sednaren orbita Neptunorengandik urrunegi zegoela, planeta honek, bere grabitatearen bidez erakartzeko edo orbita aldatzeko. Hala eta guztiz ere, gorputz hau hurbil dagoela esan daiteke, jakin badakigulako Oorten hodeia Eguzkitik [[Argi-urte|argi urte]] batera dagoela.

Sedna gaur egun dagoen tokian sortu bazen, hasiera batean orbita biribila eduki beharko zuen, bestela ezinezkoa izango zen [[Akrezio|akrezioaren]] bidez sortzea, [[Planetesimal|planetesimalen]] arteko abiadura errelatibo handiek ez zutelako ahalbidetuko. Beraz, bere orbita biribila esferiko bihurtu zela azaltzeko hainbat hipotesi sortu diraː
* Izar mugikor batek eragin zion orbita aldaketa.
* [[Eguzkia]] sortzen ari zen bitartean igaro zen izar batek eragin zion Sednari orbitaren desitxuraketa.
Hasiera batean, zientzialariek hirugarren hipotesia babestu zuten, beraien ustez, Sedna hurbilegi dagoelako beste izar baten eraginak jasotzeko. Bestalde, lehenengo hipotesia ere baztertu egin zuten, frogarik ez zegoelako une hartan planeta honen existentziaren inguruan. Zientzialari askok lehenengo hipotesia baztertu zuten arren, beste askok hipotesiari heldu eta ikerketak egiten hasi ziren. 2016. urtean [[Konstantin Batygin]] eta [[Michael E. Brown]] zientzialariek [[Bederatzigarren planeta|Bederatzigarren planetaren]]ren inguruan ikerketa bat argitaratu zuten.

====== Nemesis hipotesia ======

''<nowiki>''</nowiki>Gai honetan sakontzeko, ikusː [[Nemesis hipotesia]]<nowiki>''</nowiki>''
Beste teoria batzuk ere badaude Sednaren jatorriaren inguruan, horietatik aipatzekoa da, [[Nemesis hipotesia|Nemesis]] Eguzkiaren ustezko [[Izar bitar|izar bitarra]] aipatzen duen hipotesia. Hipotesi honek azaltzen du, ustez milaka UAra dagoen Nemesis deritzon izar bitar batek Sednaren orbita aldatu zuela, [[Lurra|Lur]] planetan gertatu ziren [[Iraungipen masibo|iraungipen masiboen]] errudun izateaz gain. Teoria honek gaur egun ez du babes handirik, hala ere, teoria babesten duten astronomialariek diote [[Jupiter|Jupiterren]]ren tamainaren boskoitza duen eta 7850 UA ingurura dagoen gorputz batek (hurbilago egongo balitz Lurreko radar eta teleskopioek behatu ahalko lukete) ondorio hauek eragin ditzakeela.

== Biztanleria ==
Zientzialariek dakitena da, Sednaren jatorria jakiteko oso garrantzitsua izango zela lehen aipatu ditugun gorputzak aurkitzea. Gorputz guzti haueri, planeta batek ([[Bederatzigarren planeta]]) orbita aldatu badie, denek [[perihelio]] antzekoa izango lukete, 80 UA ingurukoa. Bestalde, gure Eguzki sistematik hurbil dagoen beste [[sistema planetario]] batek eragin bazion Sednari, gaur egun duen orbita arraroa, bere inguruko gorputzek [[ardatzerdi handi]] desberdinak edukiko lituzkete, 100 UAtik hasita 500 UAraino.

Azken urteetan hainbat saiakera egin dituzte zientzialariek gorputz hauek aurkitzeko, baina oraingoz ez dute bat bera ere aurkitu. Sednaren antzeko gorputzak aurkitzen saiatzen ari zirela, [[2007 OR10|2007 OR10]] planeta nano izateko hautagaia den gorputza aurkitu zuten.

== Sailkapena ==
[[Minor Planet Center|Minor Planet Centerrek]]rek, planeten sailkapenaz arduratzen den erakundeak, Sedna gorputz dispertso edo banandu gisa sailkatzen du. Esan beharra dago gorputz dispertsoen taldea eztabaidan dagoela, sailkapen honetan sartzen diren gorputz askok ezaugarri ezberdinak dituztenalako, horregatik, hainbat astronomialariek kategoria bat sortzeko eskatzen ari dira, Sedna eta [[(148209) 2000 CR105|(148209) 2000 CR105]] bezalako gorputzak bertan sailkatu daitezen.

Sedna aurkitu zutenean, hainbat agentziek 10. planeta aurkitu zutela adierazi zuten (garai hauetan [[Pluton (planeta nanoa)|Pluton]] planeta gisa onartuta zegoen), 2006ko abuztuaren 24ean, [[Praga|Pragan]]n, Nazioarteko astronomialarien elkarteak, [[planetaren definizioa]] eta planeta gisa onartu zitezkeen gorputzak zehaztu zituen, Pluton [[planeta nano]] izendatuz. Hainbat astronomialariek Sedna planeta nano gisa onartzeko eskaria egin dute hainbat aldietan, baina honetarako, Sednak [[Oreka hidrostatiko|oreka hidrostatikoa]] duela frogatu beharko litzake, hau da, erabateko forma esferikoa. Sednak duen distira eta tamainari behatuz, oreka hidrostatikoa izan beharko luke

== Esplorazioa ==
2075 eta 2076 urteen artean Sedna bere [[Perihelio|periheliora]] iritsiko da. Sednara zunda bat bidaltzeko unerik onena izango da, Eguzkiarengandik hurbilen egongo den momentua izango baita, momentuz [[NASA|NASAk]]k ez du interesik azaldu gorputz honetara zunda bat bidaltzeko orduan. Fenomeno hau 12.000 urteetan behin gertatzen dela aipatzea garrantzitsua da.

== Ikus, gainera ==
== Kanpo loturak ==
* [http://web.gps.caltech.edu/~mbrown/sedna/ Sedna aurkitu zuten zientzialarien webgunea.]
* [[c:Sedna|'''Sednaren''']] inguruan [[Wikimedia Commons|Wikimedia Commonsen]]en dagoen informazioa.
* [http://zientzia.eus/artikuluak/hamargarren-planeta-plutonen-muga-gainditu-duen-mu/ Sednaren inguruko artikulua euskaraz.]
* Orri honen zati bat Gaztelaniazko Wikipediako «[[:es:(90377)_Sedna|(90377) Sedna]]» artikulutik itzulia dago.
252.705

edits