Gesù eliza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Gesù eliza'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ({{lang-it|Chiesa del Sacro Nome di Gesù}}) [[Erroma]]ko (Italia) [[eliza (eraikina)|eliza]] bat da, [[Jesusen Lagundia]]ren ama eliza. Haren fatxada [[barrokoa]] jesuiten hainbat elizen eredu izan da.
 
1551n [[Ignazio Loiolakoa]]k proposatua, 1568 eta 1575 artean eraiki zuten, [[Alessandro Farnese|Alexandro Farnese]] kardinalaren babesarekin<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Hughes, Robert, 1938-2012.|izenburua=Rome : a cultural, visual, and personal history|argitaletxea=Knopf|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/768763892|isbn=9780307700582|pmc=768763892|sartze-data=2019-05-16}}</ref>. San Ignazio bera bertan dago hilobiratua, eta ez bere izena duen [[San Ignazio Loiolakoaren eliza (Erroma)|San Ignazioren Erromako elizan]].
1551n [[Ignazio Loiolakoa]]k proposatua, 1568 eta 1580 artean eraiki zuten. 1773an ordena desegin zuten arte, Jesuiten jeneralaren egoitza izan zen.
 
1551n [[Ignazio Loiolakoa]]k proposatua, 1568 eta 1580 artean eraiki zuten. 1773an ordena desegin zuten arte, Jesuiten jeneralaren egoitza izan zen.
 
== Ezaugarriak ==
[[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] izenarekin berarekin izendatutako katolizismoko lehen eliza izan zen, eta egituraren aldetik berriztailea ere, Jesuiten elizen eredu bilakatu baitzen: aldareak bistan egon behar zuen eliztar gehienek predikua zuzenean ondo entzuteko, eta horrek nabean zutabeak baztertzea eta aldarearen kokapena irekia behartu zuen.
 
=== Euskal santuen kaperak ===
Zenbait kapera ditu, eta horien arteanj daude Jesusen Lagundiaren bi euskal santu nagusiei dedikatuak. Eskuinetara dago [[Frantzisko Xabierkoa|San Frantzisko Xabierkoaren]] kapera, [[Pietro da Cortona|Pietro da Cortonak]] diseinatua [[Giovanni Francesco Negroni]] kardinalaren enkarguz. Bertan, zilarrezko erlikario batek San Frantziskoren beso ustelgabea zaintzen du (munduan zehar bidaiatzera ateratzen ez dutenean).
 
San Frantziskoren kaperari aurre eginez, ezkerretara, [[Ignazio Loiolakoa|San Ignazio Loiolakoaren]] kapera dago. Kaperako brontzezko hilobi batean dago ehortzia San Ignazio bera. Elizako egitura ikusgarrienetekoa da, [[Andrea Pozzo]] artistaren sorkuntza, eta Erromako hilobi luxuzkoenetakoa. [[Lapis lazuli]] harriko zutoin batzuek urdin distiragarria ematen diote monumentuari, eta mundu bola bat ere bada lapis lazulikoa, uste zena zela munduko harri honetako piezarik handiena (baina nonbait azala du lapislazulikoa, ez barrua). Esan ohi da [[Toscanako Dukerri Handia|Toskanako duke]] batek eliza bisitatu zuenean, esan zuela jesuiten lema aldatu beharra zegoela, [[IHS]] formulak (Jesusen izenaren monograma bat) adierazi beharko zuela ''Iesuiti Habent Satis'' (aski dute jesuitek, [[Latin|latinez]])<ref name=":0" />.
 
=== Sabai dekoratua ===
Elizaren parte ikusgarri bat [[sabai]] margotua da, [[Giovanni Battista Gaulli]] artistak 1678-1679 urteetan marrazutako ''Jesues Izenaren Garaipena''. [[Barrokoa|Barrokoaren]] gailur unibertsaletako bat da lan hau, [[Trompe-l'œil|trompe l'oeil]] ugariz osatutako lana, non margoaren mugek gainditu egiten duten arkitekturaren espazioa, zerua eliztarren gainean irekitzen dela irudikatuz, pertsonaiak hierarkikoki kokaturik: zeruan, erdialdean, [[IHS|IHS monogramaren]] inguruan, santuak eta bedeinkatuak; bazterretatik eroriz, bekatariak; guztiak kolorezko karnabal batean, hemen [[Hantuste|Hantustea]] [[pauma]] batekin, han [[Heresia]] sugeekin... [[Robert Hughes]] kritikariaren arabera, lan honetan modernistek barrokoari ikusten zizkioten bekatuak agerian dira, batez ere, "teatralegia dela", baina kritika absurdoa deritzo horri Hughesek, [[Antzerki|antzerkia]] bera teatrala dela salatzearen parekoa<ref name=":0" />.
 
<br />
 
== Erreferentziak ==