Kongo Belgikarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
kongoko historioa gaizki zegoen
1. lerroa:
== en kongo no quedo ni un solo superviviente murieron todos ==
{{artikulu nabarmendua}}
{{Antzinako herrialde infotaula
| izena= Kongo Belgikarra
| izena bertako hizkuntzan=Congo Belge (frantsesez)<br />Belgisch-Kongo (neerlanderaz)
| hasiera urtea=[[1908]]
| amaiera urtea=[[1960]]
| gobernua=
| bandera=Flag of Congo Free State.svg
| armarria=Greater Coat of Arms of the Belgian Congo.svg
| nongo= Kongo Belgikarreko
| mapa= Belgian Congo locator map.png
| mapa testua= Kongo Belgikarra (berde ilunez) eta [[Ruanda-Urundi]] (berde argiz)
| gert1=Anexioa [[Belgika]]ri
| gert1 data=[[1908]]
| gert2=Independentzia
| gert2 data=[[1960]]
| a1= [[Kongoko Estatu Burujabea]]
| a1 bandera=Flag of Congo Free State.svg
| o1= [[Kongoko Errepublika (Léopoldville)|Kongo-Leopoldville]]
| o1 bandera=Flag of Congo-Léopoldville (1960-1963).svg
| hiriburua= [[Kinshasa|Leopoldville]]
| hizkuntza= [[Frantses]]a (ofiziala), nederlandera eta bertako 200 hizkuntza baino gehiago.
| erlijioa=
| dirua= Kongoar libera
| biztanleria = 13.500.000 (1930)
| eremua = 2.345.000
}}
'''Kongo Belgikarra'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0168.pdf Afrika kolonialeko toponimia] Euskaltzaindia.net</ref> ([[frantses]]ez: ''Congo Belge''; {{lang-nl|Belgisch-Congo}}) [[1908]]-[[1960]] bitartean [[Belgika]]ren mende egondako [[Kolonia (geografia politikoa)|kolonia]] izan zen. Bere mugak bat datoz gaur egungo [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]renekin. Belgikako parlamentuak sortu zuen, 1908ko azaroaren 15ean, ordura arte Belgikako errege [[Leopoldo II.a Belgikakoa|Leopoldo II.aren]] jabetza izandako [[Kongoko Estatu Burujabea]] ordezteko<ref name=brit>[http://global.britannica.com/EBchecked/topic/59224/Belgian-Congo Belgian Congo] Global.britannica.com</ref>.
 
Belgikako erregearen Afrikako jabetza honen azalera Belgikarena baino 80 bider handiagoa zen<ref>[http://www.nbbmuseum.be/2011/04/congo.htm ''Leopold II: a currency for the Congo Free State?''] Nbbmuseum</ref>, eta Leopoldo II.a munduko lehenengo merkataria zen [[boli]] eta [[kakao arbola|kakaotan]]. Baina Kongoko Estatu Burujabean gertatzen ari ziren izugarrikeriak ezagutu zirenean, [[Europa]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] gobernuek presio handia egin zuten, eta Leopoldok Belgikako gobernuaren esku utzi behar izan zuen eskualdea<ref name="brit" />. Koloniak, [[1960]]ko [[ekainaren 30]]ean [[Kongoko Errepublika (Léopoldville)|Kongo-Leopoldvillek]] independentzia aldarrikatu zuen arte iraun zuen. 1971n [[Zaire]] izena hartu zuen; 1997an, [[Mobutu Sese Seko|Mobutu]] boteretik kendu zutenean, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]] izena eman zioten.
 
== Kongoko Estatu Burujabea ==
{{nagusia|Kongoko Estatu Burujabea}}
[[Fitxategi:Leopold_ii_garter_knight.jpg|thumb|Leopoldo II.a Belgikakoa, Kongoko Estatu Burujabearen jabea 1885tik 1906ra.]]
[[XIX. mende]]aren amaierara arte oso europar gutxi iritsi ziren [[Kongo ibaia]]ren arrora. [[Oihan tropikal]]a, [[zingira]]k eta [[malaria]] ohikoak ziren, beste gaixotasun tropikal batzuekin batera, hala nola [[loaren gaixotasuna]] eta [[Europa]]ko kolonizatzaileek ez zuten aurkitzen modu egokirik lurraldearen esplotazioa eta esplorazioa egiteko. [[1876]]an Leopoldo II.a Belgikakoak [[Nazioarteko Afrikar Elkartea]] antolatu zuen, Afrikako esploratzaile nagusiekin batera eta Europako hainbat gobernuren laguntzarekin, Afrika esploratu eta kolonizatzeko. [[Henry Morton Stanley]]k eskualdea [[1878]]an esploratu zuenean Leopoldok esploratzailea kontratatu eta eskualdean zituen interesak lortzeko baliatu zuen<ref name="Hochschild">{{Erreferentzia|izena=Hochschild,|abizena=Adam,|izenburua=King Leopold's ghost : a story of greed, terror, and heroism in Colonial Africa|argitaletxea=Houghton Mifflin|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/39042794|isbn=9780618001903}}</ref>.
 
Leopoldo II.ak Belgikarentzako kolonia bat erosi edo lortu nahi zuen 1865an tronura iritsi baino lehenago ere. Belgikako gobernu zibilak ez zuen interes handirik inperioaren eraikuntzaren amets horrekiko. Anbizio handiarekin, eta burugogorkeriarekin, Leopoldok bere kasa aritzea erabaki zuen.
 
Europan gatazka handia sortu zen [[Erdialdeko Afrika]]ren kontrola zela eta, tentsio diplomatikoarekin, batez ere oraindik jabetza aldarrikapen zehatzik ez zuen Kongo ibaiaren arroari zegokionez. [[1884]]ko azaroan [[Otto von Bismarck]]ek hamalau herrialderen konferentzia antolatu zuen, [[Berlingo Konferentzia]] izena emango zitzaiona, Kongoko krisiari konponbidea aurkitu asmoz. Berlingo Konferentzian bertan ez zen formalki lurralde esleipenik egin, baina Europako potentziek arau batzuk adostu zituzten eskualdea gatazkarik gabe banatzen zutela ziurtatzeko. Arau horiek Kongoren arroa merkatu-libreko eskualde gisa identifikatzen zuten. Baina Leopoldo II.ak irabazi handia eskuratu zuen Berlingo Konferentzian eta bere jabe bakarreko elkarte "filantropikoak" lurraldearen gaineko kontrol handia eskuratu zuen: 2.334.000 km<sup>2</sup>. Lurralde hori [[Kongoko Estatu Burujabea]] izango zen<ref name="Hochschild" />.
 
Kongoko Estatu Burujabea enpresa pribatu baten bidez kontrolatzen zuen Leopoldo II.ak, gobernuz-kanpoko elkarte baten bidez, [[Nazioarteko Afrikar Elkartea]] ({{lang-fr|Association Internationale Africaine}})<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Map of the Belgian Congo|hizkuntza=en|data=1896|url=http://www.wdl.org/en/item/59/|sartze-data=2018-01-01}}</ref>. Estatuaren lurrek gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoaren lurralde osoa hartzen zuten eta [[1885]]tik [[1908]]ra bitarte iraun zuen, Belgikako gobernuak bere gogoaren aurka lurraldearen kontrola hartu zuen arte. Leopoldo II.aren administrazioaren azpian Kongoko Estatu Burujabea desastre humanitarioa izan zen. Ez dagoenez zentsu zehatzik oso zaila da jakitea zein izan zen heriotza kopuru zehatza, baina esplotazioa gupidagabea izan zen eta bertakoek kolonoek ekarritako gaixotasun berriei aurre egiteko modurik ez zuten. [[1889-1890ko gripe errusiarra]]k milioika hildako eragin zituen Europan, tartean [[Balduino Belgikakoa]], 1891an birusaren eraginez hil zena<ref>{{Erreferentzia|izena=J. D.|abizena=Fage|izenburua=The Cambridge History of Africa|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|abizena2=Oliver|abizena3=Sanderson|izena2=Roland|izena3=G. N.|data=1975|url=https://books.google.com/books?id=8DSa_viBgsgC&pg=&dq&hl=en#v=onepage&q=&f=false|isbn=9780521228039|sartze-data=2018-01-01}}</ref>. Leopoldoren ''[[Force Publique]]'' armada pribatuak kongoarrak izutu zituen eta lan egitera behartu lehengaiak ateratzeko. Euren bizitzak eta gizarteak guztiz suntsitu zituzten, eta bertakoen aurkako biolentzia oso handia izan zen. ''Force Publique'' honek [[1892-1894ko kongoar-arabiar Gerra]]n parte hartu zuen [[Zanzibar]] eta [[Swahili]] [[esklabo]] merkatarien aurka.
 
[[Casement Txostena]]ren argitalpenarekin britainiar, europar eta amerikar komunikabideek Kongoko Estatu Burujabean gertatutakoa salatu zuten 1900ko hamarkadan. [[1904]]an Leopoldo II.a derrigortu zuten nazioarteko batzorde parlamentario bat onartzera Kongon gertatzen zena aztertzeko. 1908an, presio publikoa eta maniobra diplomatikoek Leopoldo II.aren aginte pertsonalarekin amaitu eta Kongo Belgikaren kolonia bilakatu zen, '''Kongo Belgikarra''' izenarekin.
 
== Kongo Belgikarra ==
[[Fitxategi:Victim_of_Congo_atrocities,_Congo,_ca._1890-1910_(IMP-CSCNWW33-OS10-19).jpg|thumb|Misiolari batek kongoar baten esku moztua erakusten du. Kongon ohikoa zen esklabotza ziurtatzeko eskuak edo oinak moztea, lana "behar bezala" egiten ez zutenak zigortzeko<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Vanthemsche,|abizena=Guy,|izenburua=Belgium and the Congo, 1885-1980|url=https://www.worldcat.org/oclc/765881584|isbn=9780521194211}}</ref>.]]
[[1908]]ko [[urriaren 18]]an [[Belgikako parlamentua]]k Kongo Belgikako kolonia gisa batzearen alde bozkatu zuen. [[Sozialista|Sozialitek]] eta alderdi erradikaleko gehiengoak anexioaren aurka bozkatu zuten, eta euren kanpaina anti-kolonialista zela eta hauteskundetan babes handiagoa jasoz. Hala ere, baziren sozialista batzuk usten zuten Belgikak Kongo anexionatu behar zuela eta lan humanitarioa egin behar zela kongoarrak laguntzeko. Alderdi katolikoko bi kidek eta liberaleko diputatuen erdiak [[Karta Koloniala]]ren aurka bozkatu zuten, katoliko gehienek eta liberalen beste erdiak alde bozkatu zuen bitartean<ref group="oh">48 boto egon ziren aurka eta 95 boto egon ziren alde</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Polasky, Janet|abizena=L.|izenburua=The democratic socialism of Emile Vandervelde : between reform and revolution|argitaletxea=Berg|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/31710376|isbn=9781859730331}}</ref>. [[1908]]ko [[azaroaren 15]]ean Kongo Belgikarra Belgikako Erresumaren kolonian bilakatu zen, nahiz eta Leopoldo II.a saiatu zen lurraldearen zati bat [[koroaren lurralde]] gisa mantentzen.
 
Belgikako gobernuak 1908an administrazioa eskuratu zuenean, Kongoko egoera hobetu zen hainbat eremutan. Hainbat enpresa kontzesionariok ezarritako esplotazio izugarria eta biolentziaren erabilera arbitrarioa asko murriztu ziren. [[Kautxu]]a lortzeko egiten ziren krimenak gelditu ziren, hala nola mutilazioak<ref>{{Erreferentzia|izena=Renton, Dave,|abizena=1972-|izenburua=The Congo : plunder and resistance|argitaletxea=Zed Books|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/67774312|isbn=9781842774854}}</ref> eta [[esklabotza]]. Karta Kolonialaren 3. artikuluak honela zioen: «Inor ezin da derrigortu lan egitera konpainia edo norbanakoen irabaziak eskuratzeko».
 
Kongoko Estatu Burujabetik Kongo Belgikarrerainoko trantsizioak ibilbidea aldatu bazuen ere, hainbat eremutan jarraikortasuna nabarmena izan zen. [[Baron Wahis]] gobernadore-orokorrak bere bulegoan jarraitu zuen, adibidez, eta Leopoldo II.aren administrazioaren gehiengoak ere jarraitu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Verhaegen,|abizena=Benoît|izenburua=Stengers (Jean). Congo : Mythes et réalités — cent ans d'histoire|hizkuntza=fr-FR|data=1993|url=http://www.persee.fr/doc/rbph_0035-0818_1993_num_71_4_3918_t1_0970_0000_2|aldizkaria=Revue belge de Philologie et d'Histoire|alea=4|zenbakia=71|sartze-data=2018-01-01}}</ref>. Kongoko baliabide natural eta mineralen merkataritzak garrantzia handia zuen Belgikako ekonomian eta hedapen kolonialaren parte izaten jarraitu zuen, baina bestelako lehentasunak ere ezarri ziren, osasungintza eta hezkuntza tarteko.
 
=== Gobernua ===
[[Fitxategi:Residentie_van_de_gouverneur-generaal.jpg|thumb|Gobernadore orokorraren etxebizitza, Boman.]]
Kongo Belgikarraren gobernatzea 1908ako Karta Kolonialean zehaztu zen. Botere exekutiboa [[Brusela]]n zegoen [[Gai Kolonialetarako Ministerioa (Belgika)|Gai Kolonialetako Ministerioan]] zetzan, eta horrek Kontseilu Kolonialaren babesa zuen. Belgikako Parlamentuak zuen botere legegilea.
 
Kongo Belgikarrean Gobernadore-orokor bat izendatzen zen, [[Boma]]n hasieran eta 1926tik aurrera Léopoldvillen. Hasieran lau probintzia sortu zituzten, bakoitzean ordezkari batekin, eta azpian barrutiak zeuden (24 guztira) eta euren azpian lurraldeak (130-150) zeuden. Lurralde bakoitzean "nagusi tradizional" bat zegoen, antolaketa tradizionalaren ordezkari<ref>{{Erreferentzia|izena=Lauro,|abizena=Amandine|izenburua=VANTHEMSCHE (Guy). La Belgique et le Congo. Empreintes d’une colonie 1885-1980.|hizkuntza=fr-FR|data=2008|url=http://www.persee.fr/doc/rbph_0035-0818_2008_num_86_2_7479_t12_0491_0000_2|aldizkaria=Revue belge de Philologie et d'Histoire|alea=2|zenbakia=86|sartze-data=2018-01-01}}</ref>.
 
Botere judizialari dagokionez, sistema bikoitza zuten. Alde batetik Belgikako epaitegi sistema bat zegoen eta, bestetik, tribu ezberdinetako nagusiek osatutako "gorte indigenak" ({{lang-fr|tribunaux indigènes}}. Bigarrenak ezin zuen erabakirik hartu lehenaren babesik gabe.
 
Kongon bizi ziren belgikarrek ez zuten eskubiderik bizitza politikoan parte-hartzeko. Guztia Bruselatik egiten zen eta [[1936]]n 728 administrari zeuden Belgikan Kongo distantziatik kudeatzen. Kongon ez zegoen antolaketa politikorako eskubiderik<ref>{{Erreferentzia|izena=Meredith,|abizena=Martin.|izenburua=The fate of Africa : a history of the continent since independence|argitaletxea=Public Affairs|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/769764825|edizioa=Revised and updated ed|isbn=9781610390712}}</ref>.
 
Polizia indar lokala zegoen, ''[[Force Publique]]'' izenekoa, Belgikako mandatupean. Ez zen egon belgikar soldadurik Kongon 1950eko hamarkadara arte.
 
=== Nazioarteko gatazkak ===
{{sakontzeko|Kongo_Belgikarra#Lehen_Mundu_Gerraraino|Kongo_Belgikarra#Bigarren_Mundu_Gerra}}
[[Fitxategi:Congo_belge_campagne_1918.jpg|thumb|Kongo Belgikarreko ''Force Publique'' Lehen Mundu Gerran.]]
Kongo Belgikarra bi mundu gerratan zuzenean sartuta egon zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n ''[[Force Publique]]'' eta [[Alemania]]ko armada kolonialaren arteko gatazka egon zen [[Tanganika]]n, laster gerra izango zena Ingalaterra eta Belgikaren arteko elkarte batek 1916 eta 1917an Alemaniako lurralde koloniala inbaditu zuenean. [[Ekialdeko Afrikako kanpaina (Lehen Mundu Gerra)|Ekialdeko Afrikako kanpainaren]] parte izan zen gertakari hau. [[1916]]an Belgikako ''Force Publique''ren agintari orokorra zen [[Charles Tombeur]]rek 15.000 gizonez osatutako armada osatu zuen<ref name="epic">{{Erreferentzia|izenburua=Congo: The Epic History of a People|hizkuntza=en|data=2017-09-15|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Congo:_The_Epic_History_of_a_People&oldid=800734795|sartze-data=2018-01-02}}</ref> eta [[Kigali]]rako bideari ekin zion. Kigali 1916ko maiatzaren 6an hartu zuten eta hortik [[Tabora]]ra joan ziren [[irailaren 19]]an, borrokaldi latz baten ostean. 1917an [[Mahenge]] konkistatu zuten, eta Kongo Belgikarreko armadak [[Ekialdeko Afrika Alemaniarra]]ren herena kontrolpean zuen<ref name="epic" />. Gerra amaituta, [[Versaillesko Ituna]]n erabakitakoaren arabera, Alemaniak hainbat lurralderen kontrola beste potentzia batzuen esku utzi behar zituen, tartean Ekialdeko Afrika Alemaniarreko mendebaldeko sekzioa. [[1924]]ko [[urriaren 20]]an [[Ruanda-Urundi]], gaur egungo [[Ruanda]] eta [[Burundi]]z osatua Belgikaren esku geratu zen, [[Nazioen Liga]]ren mandatu gisa, [[Usumbura]] hiriburua zelarik<ref>{{Erreferentzia|izena=Strachan,|abizena=Hew.|izenburua=The First World War|argitaletxea=Oxford University Press|data=2001-|url=https://www.worldcat.org/oclc/44509322|isbn=0199261911}}</ref>.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n Kongok garrantzia handia izan zuen Belgikako deserriratutako gobernua babesteko (ikus, [[Kongo Belgikarra#Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerra]] sekzioa). Kongo Belgikarreko hegazkin-pilotuek [[Britainiako gudua]]n parte hartu zuten, baita [[Hego Afrika]]ko aire-armadarekin. Kongo Belgikarreko indarrek [[Italia]]ren aurkako gerran parte hartu zuten [[Etiopia]]n, eta [[Asosa]], [[Bortaï]] eta [[Saïoko setioa]]n irabazi zuten. [[1941]]eko [[uztailaren 3]]an [[Pietro Gazzera]] italiar jeneralak errendizioa aurkeztu zuen kongoarren aurrean. [[Birmaniako kanpaina]]n ere Britainiar Armadaren esku egon ziren kongoar soldaduak<ref>{{Erreferentzia|izena=Killingray,|abizena=David.|izenburua=Fighting for Britain : African soldiers in the Second World War|argitaletxea=James Currey|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/429027308|isbn=1847010474}}</ref>.
 
== Politika ekonomikoa ==
Kolonizatzaileen helbururik nagusiena Kongoren ustiaketa ekonomikoa zen. Horretarako tresna garrantzitsua [[trenbide]]aren eraikuntza zen, meatzaritza eta nekazaritza bultzatu ahal izateko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Le rail au Congo belge.|argitaletxea=Blanchart|data=1993-1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/32541776|isbn=2872020101}}</ref>.
 
=== Lehen Mundu Gerraraino ===
[[Fitxategi:Kisanga-mijn_Ruandese_arbeiders_einde-jaren_1920.JPG|thumb|[[Ruanda]]ko meatzari migratzaileak, 1920 inguruan, Kongoko meatze batean lanean.]]
[[Kautxu]]a zen Kongo Belgikarraren esportazio nagusia, baina bere garrantzia jaitsi zen munduko esportazioen %77tik %15era [[Hegoekialdeko Asia]]ko [[Britainiar]] kolonietan kautxua eskuratzen hasi zirenean. Kongoko kautxua ez zen zuhaitzetatik eskuratzen, baizik eta ''[[Landolphia owariensis]]'' [[liana]]tik eta, beraz, ez zen Asiakoa bezain erraza eskuratzen. Kautxu hori lortzeko esklabotza eta mehatxua erabiltzen ziren, eta kalkuluen arabera 10 milioi pertsona hil ziren esplotazio honen ondorioz 1885-1908 tartean<ref>{{Erreferentzia|izena=Nzongola-Ntalaja, Georges,|abizena=1944-|izenburua=The Congo from Leopold to Kabila : a people's history|argitaletxea=Zed Books|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/46822313|isbn=9781842770535}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kongon herritarrek 500 urte daramate globalizatuta|hizkuntza=eu|url=http://www.argia.eus/albistea/kongon-herritarrek-500-urte-daramate-globalizatuta|aldizkaria=Argia|sartze-data=2018-01-02}}</ref>.
 
Ondorioz, ustiaketa modu berrien bila hasi ziren, bereziki [[Katanga]]ko probintziako [[kobre]] meatzaritza. Belgikaren jabetza zen [[Union minière du Haut-Katanga]] enpresak kobre meatzaritzaren ustiapenaren gaineko kontrola zuen, eta zuzenean zuen [[Mozambike]]ko [[Beira (Mozambike)|Beira]] hiriraino trenbidea. [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondorioz kobrearen eskaria handitu zen eta produkzioa 997 tonatik 1911n 27.462 tonara igaro zen 1917an, eta 1920an berriro jaitsi zen 19.000 tonaraino. Kobrearen urtzea [[Lubumbashi]]n egiten zen. Gerraren aurretik kobrearen gehiengoa [[Alemania]]ri saltzen zitzaion, baina gerra garaian [[Britainia Handia]]k erosi zuen, gerra esfortzuari aurre egin ahal izateko; salmentarekin eskuratutako diruarekin [[Broquevilleren gobernua]] mantentzen zen, gerra zela eta deserrian zegoena. Gerra garaiarekin ere [[urre]] eta [[diamante]] meatzaritza hedatu zen. [[Lever Bros.]] britainiar enpresak [[palma-olio]]aren negozioa handitu zuen gerran, eta [[kakao]], [[arroz]] eta [[kotoi]] produkzioa ere areagotu zen. Trenbide eta barku linea berriak ireki ziren produkzio guzti hau garraiatu ahal izateko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Belgian Congo (addition) - LoveToKnow 1911|data=2008-02-20|url=https://web.archive.org/web/20080220101851/http://www.1911encyclopedia.org/Belgian_Congo_(addition)|sartze-data=2018-01-02}}</ref>.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ondorioz "derrigorrezko landatze" sistema ezarri zen ({{lang-fr|cultures obligatoires}}) kongoar nekazariak kotoi, [[kafe]] eta [[intxaur]]rak landatzera derrigortuz, esportatu ahal izateko<ref>{{Erreferentzia|izena=Mvuluya|abizena=Mulambu|izenburua=Cultures obligatoires et colonisation dans l'ex-Congo Belge|hizkuntza=fr|data=1974|url=https://books.google.es/books/about/Cultures_obligatoires_et_colonisation_da.html?id=ObM3ngEACAAJ&redir_esc=y|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Lurralde administrazioak eta estatuko agronomoek nekazaritza ekimen hau gain-begiratu eta, beharrezkoa balitz, nekazariak zigortzeko eskumena zuten, derrigorrezko landatzeari uko egiten bazioten<ref>{{Erreferentzia|izena=Likaka, Osumaka,|abizena=1953-|izenburua=Rural society and cotton in colonial Zaire|argitaletxea=University of Wisconsin Press|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/44961684|isbn=9780299153342}}</ref>.
 
=== Gerrarteko garaia ===
[[Fitxategi:Congo_spoorwegen.png|thumb|Trenbideak (beltza/grisa) eta ibai nabigagarriak (morea) Kongo Belgikarrean]]
[[Fitxategi:Congo_belge_Allez-y_propaganda_jaren_1920.JPG|thumb|Kongo Belgikarrera kolono gisa joateko propaganda, 1920eko hamarkadan]]
Lehen Mundu Gerra amaituta Belgikako gobernuak inbertsio masiboa egiten hasi zen Kongoko azpiegitura ekonomikoak hobetzeko<ref name=":0" />. 1921ean Belgikako gobernuak 300 milioi franko laga zizkion Kongo Belgikarrari azpiegitura publikoak indartu eta koloniako enpresa pribatuen loraldia babesteko. Aldi berean hainbat konpainia publiko [[Pribatizazio|pribatizatzeari]] ekin zioten, tartean [[Kilo-Moto meatzeak]] eta [[La Société Nationale des transport fluviaux]]. Lehen Mundu Gerraren ostean lehentasuna garraio azpiegiturei eman zitzaien, adibidez [[Matadi]] eta [[Léopoldville]] eta [[Lubumbashi|Elisabethville]] eta [[Port Francqui]] arteko trenbideei. 1920 eta 1932 biartea 2.450 kilometro trenbide eraiki ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Roger|abizena=Anstey|izenburua=King Leopold's Legacy: The Congo Under Belgian Rule, 1908-1960|argitaletxea=Oxford University Press|hizkuntza=en|data=1966|url=https://books.google.es/books/about/King_Leopold_s_Legacy.html?id=5x1zAAAAMAAJ&redir_esc=y|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Gobernuak portuen eraikuntzan inbertitu zuen, bereziki [[Boma]], [[Matadi]], Léopoldville eta [[Coquilhatville]]n. Elektrizitatea eta lan hidraulikoak ere egin ziren hiri nagusietan. Aireportu bat eraiki zen eta Brusela eta Leopoldville batzen zituen lehen [[telefono]] linea eraiki zen. Garai honetan eraiki ziren azpiegituren %50 gobernuak ordaindu zituen, beste erdia konpainia komertzialek ordaindu zituzten bitartean. ''Union Minière du Haut Katanga'' enpresak, nagusiki, diru pribatu kopuru handia jaso zuen, eta kobrea eta [[kobalto]]a ustiatzen zituen Katangan, diamanteak [[Kasai]]n eta urrea [[Ituri]]n<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Le Congo des Belges (1908-1960) par Massoz, Michel: Chez l'auteur Couverture souple, Dédicacé par l'auteur - L'Harmattan-Boutique de l'Histoire|hizkuntza=fr|url=https://www.abebooks.fr/signe/Congo-Belges-1908-1960-Massoz-Michel-lauteur/22566357581/bd|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Sartzen zen diru horrekin [[Société Générale de Belgique]] konpainiak inperio ekonomikoa eraiki zuen Kongo Belgikarrean. Mozkin oso handiak eskuratzen zituzten konpainia pribatuek eta mozkin horietako batzuk esku pribatuetara joaten ziren Europan, [[dibidendu]] eran<ref>{{Erreferentzia|izena=Buelens,|abizena=Frans.|izenburua=Congo, 1885-1960 : een financieel-economische geschiedenis|argitaletxea=Epo|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/901291045|isbn=9789064454387}}</ref>.
 
[[1920ko hamarkada]]ko goraldi ekonomikoan kongoar gazteek nahiago izan zuten nazioarteko konpainiatan lan egin, batez ere hirietan egiten zutelako lan eta soldata handiagoak eskaintzen zituztelako herrixketan baino. Langileen kontratazioa hainbat enpresa espezializatuk egiten zuten garai honetan (Robert Williams & Co, Bourse du Travail Kasaï,..) eta, kasu batzuetan, gobernuaren laguntza izan zuen, ''Office de Travail-Offitra'' delakoaren bidez. [[Katanga]]n zeuden langile asko urtaroaren araberako migratzaileak ziren, batez ere [[Tanganika]], [[Angola]], [[Ipar-Rhodesia]] eta [[Ruanda-Urundi]]koak<ref>{{Erreferentzia|izena=Meulder, Bruno de,|abizena=1960-|izenburua=De kampen van Kongo : arbeid, kapitaal en rasveredeling in de koloniale planning|argitaletxea=Meulenhoff|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/36582323|isbn=9789029060172}}</ref>.
 
Kasu askotan, barne zein kanpo migrazio hauek landa komunitateak kaltetu zituen: nekazari askok euren herriak utzi zituzten, eta herri horietan langile eskasia egon zen. Arazo honi aurre egiteko, gobernu kolonialak "gai diren langile" kuotak handitu zituzten, eta Kongo Belgikarrean zeuden eskualde guztietako langileak hartu zituzten lan ezberdinetan erabiltzeko. Honela, hamarnaka mila langile mugitu zituzten populazio dentsitate handia zuten lekuetatik biztanle gutxi zituztenetara, bereziki Katangako kobre gerrikora, meatzetan lan egiteko. Nekazaritzan, produkzioaren arrazionalizazio sakona egin zuten autoritate kolonialek. Estatuk "lurralde hutsak" deitzen zituenak hartu zituen, hau da, bertako tribuek erabiltzen ez zituzten lurrak, eta hauek berrantolatu eta Europako konpainiei, kolonoei eta [[misio]]ei banatu zizkien. Era honetan [[landaketa-ekonomia]] estentsiboa garatu zuen. [[Palmondo olio]]ak, adibidez, gorakada nabarmena izan zuen: 1914an 2.500 tona sortzen zituzten, 1921ean 9.000 eta 1957an 230.000 tona. [[Kotoi]]arekin ere antzekoa gertatu zen, 1932an 23.000 tona sortzen zituzten eta 1939an 127.000<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Volume VII - Africa under Colonial Domination 1880-1935 {{!}} United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization|hizkuntza=en|url=http://www.unesco.org/new/en/social-and-human-sciences/themes/general-history-of-africa/volumes/complete-edition/volume-vii-africa-under-colonial-domination-1880-1935/|sartze-data=2018-01-02}}</ref>.
 
1920ko hamarkadako hazkunde ekonomikoak Kongo Belgikarra kobre produktore handienetako batean bilakatu zuen. 1926an Union Minière enpresak 80.000 tona kobre [[mea]] esportatu zituen, gehiena [[Hoboken]]era, Belgikan<ref>{{Erreferentzia|izena=Brion, R. (René),|abizena=1958-|izenburua=De la mine à Mars : le genèse d'Umicore|argitaletxea=Lannoo|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/124504224|isbn=9789020966565}}</ref>. [[1928]]an [[Alberto I.a Belgikakoa]]k Kongo bisitatu zuen eta ''voie national'' izeneko trenbidea inauguratu zuen, Katangako meatzeak [[Port Francqui]]rekin lotzen zuena eta, ondoren, Léopoldvilletik pasatuz [[Matadi]]ko porturaino hedatzen zen ibaia jarraituz.
 
=== Depresio Handia ===
[[1930eko hamarkada]]ko [[Depresio Handia]]k esportazioetan oinarritutako Kongo Belgikarreko ekonomia gogor kolpatu zuen, nazioarteko eskaria jaitsi zelako, alde batetik, eta nekazaritza produktuen inportazioa ere murriztu zelako. Adibidez, [[kakahuete]]aren prezioa 1,25 frankotik 25 zentimora jaitsi zen. Eskualde batzuetan, adibidez Katangako meatzaritza eskualdean, enplegua %70 murriztu zen. Herrialde osoan 72.000 lanpostu galdu ziren, eta laborari asko euren herrietara itzuli ziren. Leopoldvillen biztanleria %33 jaitsi zen, batez ere langile migrazioa zela eta<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El paraíso del diablo : Roger Casement y el informe del Putumayo, un siglo después|url=https://www.worldcat.org/oclc/899285877|edizioa=Primera edición|isbn=9789587740523}}</ref>.
 
Landa eremuko kondizioak hobetzeko asmoarekin, gobernu kolonialak "laborari indigenen programa" garatu zuen, barne merkatu baten sorrera helburu zuena, Kongoko ekonomia esportazioaren eskariaren menpekotasuna gutxituz. Baina, aldi berean, "derrigorrezko nekazaritza" eskemak sortutako [[lurzoru]]aren degradazioa eta [[higadura]]rekin amaitzeko helburua ere bazuen. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren ostean garatu zen batez ere programa hau, eskala handiagoan. Eskema berri horretan nekazaritza indigena modernizatu nahi zen, lur eremuak familiei esleituz eta gobernuaren laguntza eskainiz [[hazi]]ak, nekazaritza gomendioak edo ongarriak eskuratzeko<ref>{{Erreferentzia|izena=Piet|abizena=Clement|izenburua=Rural Development in the Belgian Congo. The Late-colonial &quot;Indigenous Peasantry&quot; Programme and its Implementation in the Equateur District (1950s)|hizkuntza=en|url=http://www.academia.edu/27805403/Rural_Development_in_the_Belgian_Congo._The_Late-colonial_Indigenous_Peasantry_Programme_and_its_Implementation_in_the_Equateur_District_1950s_|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. [[Kongo Belgilkarreko Ikerketa Agronomikorako Institutu Nazionala]] ({{lang-fr|Institut national pour l'étude agronomique du Congo belge}}, ''INÉAC''; {{lang-nl|Nationaal Instituut voor de Landbouwkunde in Belgisch-Congo}}, ''NILCO'') sortu zen [[1934]]an, landa esperimentalekin eta laborategiekin [[Yangambe]]n. Paper garrantzitsua izango zuen ikerketa agronomikoan eta landare onenen aukeraketan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Le développement rural en Afrique centrale : 1908-1960/1962 : synthèse et réflexions|argitaletxea=Fondation Roi Baudouin|data=1991|url=https://www.worldcat.org/oclc/28933570|isbn=9782872120734}}</ref>.
 
=== Bigarren Mundu Gerra ===
{{esan-kaxa
|align = right
|width = 230px
| bgcolor = bisque
|quote=Kongo Belgikarra Aliatuen zerbitzura sartu da. Bere doktrina eta praktika ekonomikoa azkar moldatu da egoera berrira eta, ahalegin osoa egiten ari bada ere Kongoko aberastasun potentziala mantentzeko, ez da dudarik izan behar aberastasun bat sakrifikatzeko gerrako esfortzuaren alde.
|source=[[Albert de Vleeschauwer]], Kolonietarako ministroa, 1942<ref name="war">{{Erreferentzia|izenburua=HyperWar: 'The Belgian Congo at War'|url=http://www.ibiblio.org/hyperwar/UN/Belgium/Congo/|sartze-data=2018-01-02}}</ref>
}}
[[Fitxategi:Force_Publique_leaving_for_Ethiopia.jpg|thumb|Kongoko "Force Publique"ko soldaduak [[Abisinia]]rako bidea hartzen, Bigarren Mundu Gerran.]]
[[Bigarren Mundu Gerra]]n zehar industria-produkzioa eta nekazaritza sorrera izugarri handitu zen. Kongoko biztanleriak "gerraren esfortzuaren" zati handia jasan zuen, adibidez "derrigorrezko nekazaritza" legea berrezarri zenean<ref>{{Erreferentzia|izena=Antoine|abizena=Rubbens|izenburua=Dettes de guerre : . Editeur Antoine Rubbens|url=https://www.amazon.fr/Dettes-guerre-Editeur-Antoine-Rubbens/dp/B00175K86I|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. [[Malaysia Britainiarra]] [[Japonia]]ren esku erori zenean, 1942ko urtarrilean, Kongo Belgikarra Aliatuen kautxu hornitzaile garrantzitsu bilakatu zen berriro ere. Kongo Belgikarra [[uranio]] esportatzaile nagusia izan zen [[AEB]]tara Bigarren Mundu Gerran (baita [[Gerra Hotza]]n zehar ere), batez ere [[Shinkolobwe meatzea]]ri esker. Koloniatik atera zen [[Manhattan Proiektua]] garatzeko behar zen uranioa, baita [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]]ren gainean jaurti ziren [[bonba atomiko]]ena ere<ref>{{Erreferentzia|izena=Stephanie|abizena=McCrummen|izenburua=Nearly Forgotten Forces of WWII|hizkuntza=en-US|data=2009-08-04|url=http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/content/article/2009/08/03/AR2009080302959.html|issn=0190-8286|sartze-data=2018-01-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=William J.|abizena=Broad|izenburua=Why They Called It the Manhattan Project|hizkuntza=en-US|data=2007-10-30|url=https://www.nytimes.com/2007/10/30/science/30manh.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Uranio hori Kongotik ateratzeko AEBk soldaduak bidali zituen Kongora, eta hainbat azpiegitura hobetu meatzetatik portura iristeko<ref>{{Erreferentzia|izena=William J.|abizena=Broad|izenburua=Why They Called It the Manhattan Project|hizkuntza=en-US|data=2007-10-30|url=https://www.nytimes.com/2007/10/30/science/30manh.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2018-01-02}}</ref>.
 
[[Alemania Nazi]]ak Belgika [[1940]]ko [[maiatzaren 10]]ean inbaditu zuen eta 18 egun beranduago Belgikak kapitulazioa aurkeztu zuen, herrialdea Alemaniaren esku utziz. [[Leopoldo III.a Belgikakoa]] [[gerra-preso]] izan zen Bigarren Mundu Gerra amaitu arte<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Yapou Governments in Exile - Chapter 4 - Belgium|url=http://governmentsinexile.com/yapoubelgium.html|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Belgika erori aurretik gobernu osoak atzerrirako bidea hartu zuen, [[Bordele]]ra lehenengo eta [[Londres]]era ondoren. Kolonietako ministroak ere Londrestik kudeatuko zuen Kongo Belgikarra aurrerantzean. [[Pierre Ryckmans]] gobernadore-orokorrak erabaki zuen kolonia Aliatuei leiala izango zela, [[Frantzia]]ko kolonietan gertatu ez zen bezala, hauek [[Vichyren gobernua]]ren esku geratu baitziren.
 
Londresen eskariz Kongo Belgikarrak Aliatuen esfortzuan parte hartu behar zuela erabaki zen<ref name="veranneman">{{Erreferentzia|izena=Veranneman,|abizena=Jean-Michel.|izenburua=Belgium in the Second World War.|url=https://www.worldcat.org/oclc/894511885|isbn=9781783376070}}</ref>. Britainiarrek interes berezia zuten Kongoren parte-hartzean, batez ere hainbat lehengai (bereziki kautxua) lortzeko aukera bakarrenetarikoa zelako orain. Belgikak paktua onartu zuen eta britainiar eskariei men egin, [[Kongoko frankoa]]ren debaluazioa barne.
 
1938 eta 1944 bitarte ''Union Minière du Haut Katanga''ko langile kopurua 25.000tik 49.000ra igaro zen<ref name="resistance" />. Langileei ordutegia handitu zieten eta lan-abiadura eta helburuak ere handitu zieten. Honen ondorioz [[langile-protesta]]k hasi ziren kolonia osoan zehar<ref name="veranneman" />. Biztanleria zuriaren artean ere ezinegona handitu zen, "gerra-zerga" %40 handitu zelako. Kongok sortzen zituen lehengaien gehiengoa Aliatuei saltzen zitzaizkien. 1942an koloniak sortzen zituen kobre, palmondo-olio eta diamante industrial guztiak [[Erresuma Batua]]k inportatzen zituen, eta beste hainbat produktu [[Hego Afrika]]ra bidaltzen ziren<ref name="war" />. Kongo Belgikarrak sortzen zituen zergekin Belgikako gobernua eta ''[[Forces belges libres]]'' delakoak mantentzeko nahikoak ziren, eta Belgikako gobernua burujabea zen atzerrian egonda ere, beste herrialde batzuk ez bezala<ref name="resistance" />. Ondorioz, Belgikak ez zituen Londresen gordetzen zituen [[urre]] erreserbak xahutu, eta eskuragarri izan zituen gerra amaitu zenean ere.
 
{{esan-kaxa
|align = right
|width = 230px
| bgcolor = bisque
|quote=Zergatik kobratu behar du gizon txuri batek beltz batek baino gehiago, gizon txuriak egiten duen guztia hor zutik egotea denean, aginduak ematen, bere besoa bizkarraren atzealdean eta pipa ahoan duela? Gure eskubideak hartu behar ditugu, edo ez dugu bihar lanik egingo.
|source=[[Léonard Mpoyi]], 1941eko abendua<ref name="resistance">{{Erreferentzia|izena=Renton, Dave,|abizena=1972-|izenburua=The Congo : plunder and resistance|argitaletxea=Zed Books|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/67774312|isbn=1842774859}}</ref>
}}
Baina gobernu kolonialak kongoar langileei eskatutako gehiegizko lanak hainbat [[greba]] eta gatazka sortu zituen langileriaren artean. Zuriek ez zuten gerra hasi arte [[sindikatu]]ak sortzeko eskubiderik, baina hau aldatu zen gerra garaian. Soldata hobeak eta lan-baldintza hobeak eskatzen hasi ziren, eta laster jarraitu zituzten langile beltzek antzeko eskariekin. [[1941]]ean koloniako langile zuriek [[greba orokor]]ra deitzen saiatu ziren, baina ez zuten arrakastarik izan<ref name="working">{{Erreferentzia|izena=Higginson, John,|abizena=1949-|izenburua=A working class in the making : Belgian colonial labor policy, private enterprise, and the African mineworker, 1907-1951|argitaletxea=University of Wisconsin Press|data=1989|url=https://www.worldcat.org/oclc/19669721|isbn=0299120708}}</ref>. 1941ko abenduan meatzetako langile beltzek greba egin zuten Katangan, [[Jadotville]] eta [[Élisabethville]]koak barne. Euren eskaria 1,5 frankotik 2 frankorainoko soldata-igoera zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Rutanga,|abizena=Murindwa.|izenburua=Politics, religion, and power in the Great Lakes Region|argitaletxea=Codesria|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/758382071|isbn=2869784929}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=BBC World Service {{!}} The Story of Africa|hizkuntza=EN|url=http://www.bbc.co.uk/worldservice/specials/1624_story_of_africa/page20.shtml|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Abenduaren 3an hasi zen greba eta 1.400 langilek utzi zuten lanpostua hurrengo egunean<ref name="working" />. Kolonialismoaren eta [[arrazismo]]aren aurkako gaiek ere greba indartu zuten.
 
Gobernuak hainbat sarraski egin zituen greba gelditzeko: Jadotvillen militarrek 15 langile erail zituzten eta Élisabethvillen grebalarien liderra zen [[Léonard Mpoyi]] negoziatzera gonbidatu eta hauek akordioa errefusatu zutenean gobernadorea zen [[Amour Maron]]ek tiroz hil zuen bertan. Ondoren beste 70 edo 80 langile inguru erail zituzten futbol-estadioan<ref name="working" /><ref name="resistance" /><ref>{{Erreferentzia|izena=La|abizena=Libre.be|izenburua=L’armée au Congo...|hizkuntza=fr|url=http://www.lalibre.be/debats/opinions/l-armee-au-congo-51b8d872e4b0de6db9c2b32a|sartze-data=2018-01-02}}</ref>.
 
Belgikako gobernu kolonialak bertako soldaduz osatutako armada eratu zuen ''[[Force Publique]]''rekin eta, beraz, leialtasuna beharrezkoa zuen ordena mantentzeko. [[1944]]ko otsailean [[Kasaï]] probintzian [[Ngoie Mukalabushi]] beteranoa mutinatu zen [[Luluabourg]] probintzian. Mutinatuek Belgikako boterearen sinboloak suntsitu eta independentziaren aldeko mezuak zabaldu zituzten. Mutinak ez zuen ondoriorik izan, baina Mukalabushi eta beste ofizial bat fusilatu zituzten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=LE CONGO-KASAÏ (1865-1950) - De l'exploration allemande à la consécration de Luluabourg, Baudouin Mwamba Mputu - livre, ebook, epub|hizkuntza=fr|url=http://www.editions-harmattan.fr/index.asp?navig=catalogue&obj=livre&no=35076|sartze-data=2018-01-02}}</ref>.
 
=== Bigarren Mundu Gerraren ostean ===
Bigarren Mundu Gerraren ostean estatu koloniala eraginkorrago bilakatu zen Kongo Belgikarra garatzen. Hamar urteko plan bat egin zuen Belgikako gobernuak 1949an. Interes berezia jarri zuten etxebizitzen eraikuntzan, energia azpiegituratan, [[lurralde garapen]]ean eta osasungintzarako azpiegituratan. Hamar urteko planak ekonomia-hazkuntza bultzatu zuen urte batzuetan, eta lehenengo aldiz kongoarrak hasi ziren inbertsio ekonomiko horren emariak jasotzen<ref>{{Erreferentzia|izena=Jean-Philippe|abizena=Peemans|izenburua=Imperial Hangovers: Belgium - The Economics of Decolonization|orrialdeak=257–286|data=1980|url=http://www.jstor.org/stable/260513|aldizkaria=Journal of Contemporary History|alea=2|zenbakia=15|sartze-data=2018-01-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Vanthemsche, Guy,|abizena=1958-|izenburua=Congo : de impact van de kolonie op België|argitaletxea=Lannoo|data=cop. 2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/191847572|isbn=9020973762}}</ref>. Aldi berean, ekonomia nahikoa garatu zen Belgikako nazionalak bertara bidaiatzea interesgarri izateko: 1950ean 39.000 belgikar zeuden, 1960an 88.000.
 
[[1953]]n Belgikak kongoarrei lehen aldiz ondasun pribatuak izateko eskubidea eman zien, euren izena erabiliz saldu edo erosteko. [[1950eko hamarkada]]n kongoar [[klase ertain]] bat sortu zen, txikia hasieran, baina handitzen joan zena hiri nagusietan<ref>{{Erreferentzia|izena=Nzongola-Ntalaja, Georges,|abizena=1944-|izenburua=The Congo from Leopold to Kabila : a people's history|argitaletxea=Zed Books|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/46822313|isbn=9781842770535}}</ref>.
 
== "Misio zibilizatzailea" ==
[[Afrikaren kolonizazioa]]ren justifikazioen artean beti egon da [[Europa]]ko kulturak bertakoen gainean duen [[zibilizazio]] gaitasuna<ref>{{Erreferentzia|izena=Sarrionandia, Joseba,|abizena=1958-|izenburua=Moroak gara behelaino artean?|argitaletxea=Pamiela|data=imp. 2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/776562167|isbn=9788476816561}}</ref>. Europak bere buruari esleitzen dio "misio zibilizatzaile" hau ({{lang-fr|mission civilisatrice}}) Kongon mozkin ekonomikoen helburuarekin bat joan zen, eskuz esku. [[Katolizismo]]rako konbertsioa, oinarrizko [[hezkuntza]] sistema mendebaldeko eredura hurbiltzea eta osasun-zerbitzuak hobetzea helburuetako batzuk ziren, baina aldi berean lagundu zuten Europak gizarte primitibotzat zuena Mendebaldeko [[kapitalismo|sistema kapitalistara]] eramatea ahalbidetu zuen, non langileak diziplinatuak eta osasuntsuak ziren, irakurtzen eta idazten bazekiten eta [[lan-merkatu]]an modu hobean txerta zitezkeen.
 
=== Hezkuntza ===
[[Fitxategi:Students in theTeaching laboratory, Medical School, Yakusu Wellcome L0039121.jpg|thumb|Ikasleak Medikuntza Eskolan, 1930-1950 artean. Kongoar batzuek hezkuntza maila altua lortu zuten, eta horiek izan ziren ''[[évolués]]'' klase sozialaren ernamuina.]]
Hezkuntzan Belgikak egindako aldaketa nabarmena izan zen. Hezkuntza sistema batez ere [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k dominatzen zuen, Belgikan garai horretan ohikoa zen bezala, eta gutxi batzuk [[Protestantismo]]ak kudeatzen zituen. Curriculumak misio kristauen eta Mendebaldeko balioen isla ziren. 1948an hezkuntza eraikinen %99,6 kristau misioren batenak ziren. Indigenen eskolaratzea erlijiosoa zen, eta askotan bokaziozkoa. Umeen gehiengoak oinarrizko hezkuntza jasotzen zuen, irakurri, idazteko eta matematika operazioak egiteko nahikoa. Beste Afrikako kolonietan ez bezala, bertako hainbat hizkuntza zeuden hezkuntza sisteman: [[kikongo]], [[lingala]], [[tshiluba]] eta [[swahili]]a haur eskolan ikasten ziren. Hala ere, Kongon zeuden 215 hizkuntza baino gehiagok<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Democratic Republic of the Congo|url=http://www.ethnologue.com/show_country.asp?name=CD|aldizkaria=Ethnologue|sartze-data=2018-01-05}}</ref> ez zuten eskolan lekurik, [[lomongo]] hizkuntza gisa<ref>{{Erreferentzia|izena=JOHANNES|abizena=FABIAN|izenburua=Language and Colonial Power: The Appropriation of Swahili in the Former Belgian Congo 1880-1938|argitaletxea=University of California Press|abizena2=Said|izena2=Edward|data=1986|url=http://www.jstor.org/stable/10.1525/j.ctt7zw3bw|isbn=9780520076259|doi=10.1525/j.ctt7zw3bw|sartze-data=2018-01-05}}</ref>.
 
[[1940]]an 6 eta 14 urteko umeen eskolaratzea %12 baino ez zen, baina 1954an %37ra iritsi zen, [[Saharaz hegoaldeko Afrika]]ko altuenetako bat. Bigarren- eta goi-hezkuntza instituzioak ez zeuden irekita bertako biztanleriarentzat kolonialismoaren hasieran. Ume beltzak bigarren hezkuntzan sartzen hasi ziren, kopuru txikian, 1950tik aurrera. Lehen unibertsitatea [[Lovanium Unibertsitatea]] izan zen, [[Jesusen Lagundia]]k irekita 1954an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=UPFB: Les batisseurs de Lovanium, première université internationale en Afrique noire|url=http://www.francophonie.be/upfb/main/fr/pgartfr/art367fr.html|sartze-data=2018-01-05}}</ref>.
 
1950eko hamarkadaren amaieran umeen %42 alfabetatuta zegoen, Afrikako tasarik altuena garai hartan. 1960an 1.773.340 ikasle zeuden Konbo Belgikarreko eskolatan, horietatik 1.650.117 lehen hezkuntzan, 22.780 lehen hezkuntza igarotzeko ikastaroetan, 37.388 bigarren hezkuntzan eta 1.445 unibertsitatean edo goi hezkuntzan<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=André|abizena=de Maere d'Aertrycke|izenburua=Le Congo au temps des Belges : L'histoire manipulée, les contrevérités réfutées, 1885-1960|url=https://www.worldcat.org/oclc/858935338|isbn=9782872020232}}</ref>.
 
=== Osasungintza ===
[[Fitxategi:White nurses of the Union Minière du Haut Katanga April 1918.JPG|thumb|Moja zuriak Katangan, osasun laguntzaile beltzekin, 1918an.]]
Osasungintza ere misioek garatu zuten maila handi batean, nahiz eta botere kolonialaren interesa handitzen joan zen. [[1906]]an Bruselan [[gaixotasun tropikal]]ak ikertzeko zentroa eraiki zuten. Gaixotasun endemikoak, hala nola [[Afrikar tripanosomiasi]]a ia desagertzera heldu zen, kanpaina handiei esker<ref>{{Erreferentzia|izena=Lyons,|abizena=Maryinez.|izenburua=The colonial disease : a social history of sleeping sickness in northern Zaire, 1900-1940|argitaletxea=Cambridge University Press|data=1992|url=https://www.worldcat.org/oclc/23015040|isbn=9780521524520}}</ref>. [[1925]]an [[Arthur Lewis Piper]] mediku misiolariak [[triparsamida]] eraman zuen, gaixotasun hau sendatzeko [[Rockefeller Fundazioa]]k ekoiztutako botika<ref>{{Erreferentzia|izena=Jack D.|abizena=Klingman|izenburua=Arthur Lewis Piper, M.D.: A medical missionary in the Belgian Congo|orrialdeak=125–146|hizkuntza=en|data=1994-04-01|url=https://link.springer.com/article/10.1007/BF02260364|aldizkaria=Journal of Community Health|alea=2|zenbakia=19|issn=0094-5145|doi=10.1007/BF02260364|sartze-data=2018-01-05}}</ref>.
 
Osasun azpiegiturak gutxika sortzen joan zen garai kolonialean, dispentsarioak sortuz eskualderik urrunenean eta [[ospitale]] oheen kopurua igoz. 1960an Afrikako beste herrialdeek baino azpiegitura hobea zuen, 3.000 osasun eraikinekin, horietatik 380 ospitaleak. 5,34 ospitale ohe zeuden 1.000 biztanleko, [[Ghana]]n 0,55, [[India]]n 0,32 eta [[Egipto]]n 2,43 ziren bitartean.
 
Gaixotasun endemikoen aurkako borrokak ere aurrerapausoak eman zituen. 1931n [[Afrikar tripanosomiasi|tripanosomiasiaren]] 34.000 kasu egon ziren, eta 1.100 kasu 1959an, batez ere [[tse-tse]] euliaren desagerpena bilatuz. Europar zein kongoarrek [[polio]], [[elgorri]] eta [[sukar hori]]aren aurkako [[txerto]]a jaso zuten, eta [[Poliomielitis|polioa]], [[tuberkulosi]]a eta [[legenar]]ra kentzeko hezkuntza proiektuak abian jarri ziren, baita eskolan ere<ref name=":1" />.
 
=== Gizarte-desberdintasunak ===
[[Fitxategi:Albert_Militair_Kamp_Leopoldstad.JPG|thumb|[[Alberto I.a Belgikakoa]] eta [[Elixabete Bavariakoa, Belgikako erregina]] bisita ofizialean 1928an.]]
Kongo Belgikarrean era inplizitu batean ''[[apartheid]]'' egoera bat bizi zen. Muga eta lege batzuk [[Arrazismo|arrazaren]] araberakoak izaten ziren. Ez zegoen legerik [[arraza bereizkeria]] ofizialki babesten zuenik eta ezin zen beltzik bota zurien guneetatik, baina ''de facto'' bazegoen horrelako bereizketarik. Adibidez, hirien zentroak hasiera batean zurientzat bakarrik erreserbatzen ziren, beltzak ''cités indigènes'' izeneko gunetan egon behar ziren. Ospitaleetan edo komertzio handietan egoten ziren hainbat gune zuri eta beltzentzat gordeta. ''Force Publique''n beltzen ezin zituzten komisario mailako kargurik lortu. Beltzek ezin zuten etxetik kanpo egon hirietna gaueko 21etatik goizeko 4ak bitarte. 1950eko hamarkadan hau desagertzen hasi ziren, baina beltzak bigarren mailako biztanle izaten jarraitu zuten denbora luzez.
 
Belgikak, hala ere, [[paternalismo|ideologia paternalista]] bat garatu nahi zuen bertan. [[Pierre Ryckmans]] gobernadoreak esaldi batean laburbildu zuen gaia: ''Dominer pour servir'', "Zerbitzatzeko menperatu"<ref>{{Erreferentzia|izena=Vanderlinden,|abizena=Jacques.|izenburua=Pierre Ryckmans, 1891-1959 : coloniser dans l'honneur|argitaletxea=De Boeck université|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/31226117|isbn=9782804118815}}</ref>. Euren nahia gatazkarik gabeko eskualdea zela irudikatzea zen, benetako [[Kolonialismo|kolonia]] eredu on bat gisa. Baina bertakoek ez zuten inongo ahotsik euren bizitzaren erabakietan.
 
== Independentziarako bidea ==
=== Erresistentzia ===
[[Fitxategi:WIGNY-KALIMA-1948R.png|thumb|Wigny ministroak Kalimara egindako bisita.]]
Kongoar erresistentzia herrialde osoan zehar existitu zen [[kolonialismo]]aren aurka, eta forma ugari izan zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=Maria Eliza Hamilton|abizena=Abegunde|izenburua=Naming Colonialism: History and Collective Memory in the 1870––1960 Congo. Osumaka Likaka|orrialdeak=129–131|data=2011|url=http://www.jstor.org/stable/10.2979/africatoday.57.4.129|aldizkaria=Africa Today|alea=4|zenbakia=57|doi=10.2979/africatoday.57.4.129|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Noizbehinka [[Borroka armatu|erresistentzia armatua]] egon zen, baina oso lokalizatuta izan zen Bigarren Mundu Gerraren amaierara arte (adibidez, [[Pende]]ko matxinada 1931n edo lehen aipatu den [[Luluabourgeko mutina]], 1944an). Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean eta 1950eko hamarkadara arte ''Pax belgica'' izeneko egoera bizi izan zen Kongon. [[1960]]an aginte koloniala amaitu zen arte, erresistentzia espresio ezberdinak izan ziren eta azpikultura antikolonialak izaera ezberdinak hartu zituen. Horietako bat [[kimbanguismoa]] zen, [[Simon Kimbangu]] [[profeta]]ren jarraitzaileek sortutako erlijio [[sinkretismo|sinkretikoa]].
 
Kongoarren artean sortutako erresistentzia aktibo eta pasiboaz gain, erregimen kolonialak barne-kritika eta disentsioak izan zituen ere. [[1920ko hamarkada]]n Bruselako Kontseilu Kolonialeko kide batzuek kritikak egin zituzten konpainia pribatuek meatze eskualdetan zituzten lan errekrutatze basatiak zirela eta. [[Afrikar tripanosomiasi]]ren aurkako borrokan lortutako emaitza onak egonda ere, biztanleria ez zen igotzen, eta hazkuntza geldoa zen, kezka sortuz Bruselan. Jaiotza-tasa txikia zegoen landa eremuan eta populazio galera hainbat eskualdetan, komunitate bizitza derrigorrezko nekazaritza eredura igarotzearen ondorioz<ref>{{Erreferentzia|izena=Nancy Rose|abizena=Hunt|izenburua=Rewriting the Soul in Colonial Congo: Flemish Missionaries and Infertility|argitaletxea=Netherlands Institute for Advanced Study in the Humanities and Social Sciences|hizkuntza=en|data=2002|url=https://books.google.es/books/about/Rewriting_the_Soul_in_Colonial_Congo.html?id=4XbaAAAAMAAJ&redir_esc=y|isbn=9789071093371|sartze-data=2018-01-02}}</ref>.
 
Misioek eta hainbat administrazio territorialek ere paper garrantzitsua izan zuten Kongoko kultura eta hizkuntzen ikerketan eta babesean. Adibidez, Aita [[Gustaaf Hulstaert]]ek [[1937]]an ''Æquatoria'' aldizkaria ostu zuen, [[Mongo]] herriaren hizkuntza, etnografia eta historia ikertzera dedikatua<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Centre Æquatoria|url=http://www.aequatoria.be/|sartze-data=2018-01-02}}</ref>. Bigarren Mundu Gerraren ostean Belgikako gobernu kolonialak ''Institut pour la Recherche Scientifique en Afrique Centrale'' sortu zuen, kultura ikertzeko.
 
[[1950eko hamarkada]]ren hasieran Kongoko eliteen emantzipazio politikoa urruneko gertakari gisa ikusten zen, baina Bigarren Mundu Gerraren ostean munduan gertatutako aldaketa geopolitikoek eragina izango zuten goiz ala berandu Kongo Belgikarrean ere. [[Afrikaren deskolonizazioa]]ren barruan mugimendu ugari gertatzen ari ziren kontinentean. [[1945]] igaro eta gutxira [[Asia]]n britainiarrek, frantziarrek eta herbeheretarrek zituzten koloniak independizatu ziren, eta honek presioa areagotu zuen Belgikaren aurka [[Nazio Batuen Erakundea]]n. Belgikak [[Nazio Batuen Gutuna]]ren 73. artikulua sinatu zuen, [[autodeterminazio eskubidea]] gomendatzen zuena, eta AEBk zein SESBek presioa areagotu zuten Belgikaren gain Kongon zuen kolonia zela eta, [[Gerra Hotza]]ren testuinguruan<ref>{{Erreferentzia|izena=Borstelmann,|abizena=Thomas.|izenburua=Apartheid's reluctant uncle : the United States and southern Africa in the early Cold War|argitaletxea=Oxford University Press|data=1993|url=https://www.worldcat.org/oclc/26502066|isbn=0195079426}}</ref>. Hala ere, Belgikako gobernuak "interferentzia" gisa ikusi zuen hau eta ez zuen politikarik aldatu.
 
=== Klase sozial berria ===
[[Fitxategi:Belgian_Congo_native_club.jpg|thumb|Asimilatutako kongoarrentzako klub sozial bat, 1943 inguru]]
Agintari kolonialek kongoarren egoera hobetzeko moduak eztabaidatu zituzten. 1940eko hamarkadatik aurrera gobernuak aukera eman zien klase ertain gisa izendatu zitezkeen ''[[évolués]]'' elite lokalari eskubide zibilak ematen<ref>{{Erreferentzia|izena=Freund,|abizena=Bill.|izenburua=The making of contemporary Africa : the development of African society since 1800|argitaletxea=Macmillan Press|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/37917444|edizioa=2nd ed|isbn=9780333698723}}</ref>, influentzia politiko txikia izateko aukerarekin. Eskubide horiek "nahi zituzten" kongoarrek "meritu zibilaren" frogak aurkeztu behar zituzten, oinarrian Europako zibilizazioan asimilaturik zeudenaren ebidentzia erreala. Egoera lortzeko bete behar ziren kondizioen artean [[monogamia]] edo portaera onaren ziurtagiriak zeuden, eta autoritateek euren etxebizitzak miatzen zituzten<ref>{{Erreferentzia|izena=Cornet,|abizena=Anne.|izenburua=Congo Belgique : entre propagande et réalité : 1955-1965|argitaletxea=La Renaissance du livre|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/703210383|isbn=9782507003302}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Gibbs, David|abizena=N.|izenburua=The political economy of Third World intervention : mines, money, and U.S. policy in the Congo crisis|argitaletxea=University of Chicago Press|data=1991|url=https://www.worldcat.org/oclc/23286387|isbn=9780226290713}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Willame,|abizena=Jean-Claude.|izenburua=Patrimonialism and political change in the Congo.|argitaletxea=Stanford University Press|data=1972|url=https://www.worldcat.org/oclc/422278|isbn=9780804707930}}</ref>. Politikak porrot egin zuen.
 
1950eko hamarkadaren erdialdean milaka gutxi batzuk ziren Kongon meritu zibilaren diploma jaso zutenak eta, beraz, "matrikulatuta" zeudenak. Matrikulazio horrek zituen onuren artean biztanleria zuriaren eskubide legal berdinak izatea zegoen, baina hau teoria bat zen, praktikan ez zelako horrelako eskubiderik lortzen, ''évolués'' klasearen frustrazioa ekarriz. [[Léo Pétillon|Pétillon]] gobernadore-orokorrak natiboei eskubide zibil gehiago ematearen aldeko mezua eman zuenean, tartean boto-eskubidea, "Belgiar-Kongoar komunitatea" kontzeptua sortu zuen, baina bere ideiek indiferentzia sortu zuten Bruselan eta, garrantzitsuago, kontrakotasuna Kongon zeuden belgikarren artean, euren pribilegioak galtzeko beldur<ref>{{Erreferentzia|izena=Ndaywel è Nziem, I.|abizena=(Isidore)|izenburua=Histoire générale du Congo : de l'héritage ancien à la république démocratique|argitaletxea=Duculot|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/40129082|isbn=9782801111741}}</ref>.
 
=== Balduin I.aren iritsiera boterera ===
 
Geroz eta argiago zegoen Belgikako gobernuak ez zuela epe luzeko estrategiarik Kongorekiko. "Kolonietako arazoek" ez zuten interes handirik sortzen Belgikako eztabaida politikoan, koloniak dirua sortzen zuen bitartean, eta egoera lasai zegoela ikusita. [[Balduin I.a Belgikakoa]]k beste ikuspegi bat zuen, eta [[1951]]ean bere aita [[Leopoldo III.a Belgikakoa]] [[Belgikako Errege Kuestioa|abdikatzera behartu zutenean]] boterea eskuratu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Witte,|abizena=Els.|izenburua=Political history of Belgium : from 1830 onwards|url=https://www.worldcat.org/oclc/868969495|isbn=9789054875178}}</ref>. Balduinek interes berezia jarri zuen Kongon gertatzen zenarekiko.
 
Balduin I.aren lehen estatu-bisita [[1955]]an egin zuen, eta zuri zein beltzek ongi etorri beroa eman zioten, ''[[Bwana Kitoko]]'' dokumentalean ikus daitekeen bezala<ref>{{Erreferentzia|izena=Raspoet, Erik,|abizena=1965-|izenburua=Bwana Kitoko en de koning van de Bakuba : een vorstelijke ontmoeting op de evenaar|argitaletxea=Meulenhoff|data=cop. 2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/65944450|isbn=9085420202}}</ref><ref group="oh">Dokumentala ikus daiteke, bi zatitan, sarean: [https://www.youtube.com/watch?v=K_uLyv7J7Hs https://www.youtube.com/watch?v=K_uLyv7J7Hs]</ref>. Kanpo behatzaileek ere harrera on hori aipatu zuten, adibidez ''The Manchester Guardian'' edo ''Time'' egunkarietako kazetariek Belgikaren paternalismoak "funtzionatzen zuela ematen zuela" aipatu zuten, batez ere frantziar eta britainiar koloniekin alderatuta<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CONGO: Boom in the Jungle|hizkuntza=en-US|data=1955-05-16|url=http://content.time.com/time/magazine/article/0,9171,866343,00.html|aldizkaria=Time|issn=0040-781X|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
 
Bere bisita zela eta, Balduin I.ak modu ireki batean babestu zuen gobernadore-orokorraren ikuspegia eta "Belgikar-Kongoar komunitate" baten alde hitz egin zuen; hala ere, praktikan, ideia honen garapena oso geldoa izan zen. Momentu berean, gainera, [[Belgika#Hizkuntza ofizialak|Belgikan hizkuntzen auzia]] sortzen ari zen, eta honen oihartzuna Kongoraino iritsi zen. Belgikako beste
egoera sozial batzuk ere iristen hasi ziren Kongora: langileen sindikazio maila altua eta misioen hezkuntza-monopolioa hausteko [[hezkuntza publiko]]aren aldeko mezua hedatzen hasi zen. Hizkuntzak modu berean tratatuak izateko eskaerak eta beste gatazkek gobernadore-orokorraren beldurra piztu zuten, Belgikaren autoritatea zalantzan jartzeko aukerak zeudelako.
 
=== Antolaketa politikoa ===
Kongok Bigarren Mundu Gerran izan zuen paperak eta beste kolonia batzuen independentzia prozesuek botere gehiago eskuratzeko antolaketa politikoa ematera eraman zuen. Gobernu kolonialak ezin zituenez erroko aldaketak egin, eta egiten zituen aldaketak ez zirenez sinesgarriak, kongoar eliteak sozialki antolatzen hasi ziren, hasiera batean, eta politikoki, ondoren. [[1950eko hamarkada]]n bi mugimendu [[nazionalismo|nazionalista]] sortu ziren Kongoko eliteen artean.
 
Lehenengo mugimenduak Kongoren independentzia aldarrikatzen zuen, eta hau ematen zenean Kongo estatu batu bat izatea proposatzen zuen. Kontrara, beste nazionalismo etniko-erlijiosoa sortu zen, eskualde ezberdinen independentzia eskatzen zuena: [[Bakongo]] mendebaldean, [[Kasai]] eta [[Katanga]] barnealdean. Lehen antolakunde politikoak azken mota honetakoak ziren. [[ABAKO]] 1950ean sortu zen, ''Association culturelle des Bakongo'' izenarekin, [[Joseph Kasa-Vubu]] buru zuela. Hasiera batean talde kulturala zen, baina laster bilakatu zen talde politiko. 1950eko hamarkadaren erdialdean Belgikako aginte kolonialaren aurkari garrantzitsuan bilakatu zen. Gainera, taldea Bakongoko antolaketa etniko-erlijiosoaren erdigune izaten jarraituz zuen, eta [[kimbanguismo|Eliza Kimbanguistarekin]] lotura sendoa eratu zuen, Kongoko kostaldean garrantzia handiko talde erlijiosoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=[WorldCat.org]|hizkuntza=en|url=https://www.worldcat.org/oclc/413212|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
 
Katangan, aldi berean, ''Confédération des associations tribales du Katanga'' ([[CONAKAT]]) alderdia sortu zuen [[Moïse Tshombe]]k. «Benetako katangarren» elkarte gisa aurkezten zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Georges|abizena=Nzongola-Ntalaja|izenburua=The Congo: From Leopold to Kabila: A People's History|argitaletxea=Zed Books|hizkuntza=en|data=2002-05-03|url=https://books.google.com/books?id=qqWIvIAe2h4C&pg=PA100&dq=CONAKAT+Munongo&as_brr=3&ei=WaGcSZLNBYjcygTLtYnrBA&client=firefox-a|isbn=9781842770535|sartze-data=2018-01-05}}</ref> eta batez ere [[Lunda]], [[Yeke]] eta [[Basongye]] etnietako kidez osaturik zegoen, Katangako hegoaldekoak guztiak. [[Kasaï]]ko [[Luba]] migratzaileak ez zituzten begi onez ikusten, bereziki meatzetan lan egiteko ekarri zituztenak. 1957an egin ziren lehen hauteskundetan «atzerritar» izan zuten pisua zela eta, jarrera oldarkorragoa hartu zuen CONAKATek eurekiko. Katangan kolono belgikarren eta «benetako katangar» zirenen arteko elkarlana bultzatzen zuten, beste etnien aurrean<ref>{{Erreferentzia|izena=Alexis|abizena=Heraclides|izenburua=The Self-determination of Minorities in International Politics|argitaletxea=Routledge|hizkuntza=en|data=2012-11-12|url=https://books.google.com/books?id=XyX7yw17YTAC&dq=|isbn=9781136290268|sartze-data=2018-01-05}}</ref>.
 
[[1955]]n Belgikako [[Antoine van Bilsen]] irakasleak ''Un Plan de Trente Ans pour l'émancipation politique de l'Afrique Belge'' lana aurkeztu zuen. Kongo progresiboki emantzipatzeko denbora-lerro bat aurkezten zuen, bere ustez elite hezi bat sortzeko behar zen denbora hogeita hamar urtetan kokatuz. Belgikako gobernuak eta ''évolués'' askok ez zuten begi onez ikusi plana, azken batean Kongon agintea uzteko plana zelako lehengoentzat eta hogeita hamar urteko agintea egoten jarraituko zuelako bigarrenentzat. ''Évolués'' [[katoliko]] batzuen ustez plana ona zen eta manifestu bat aurkeztu zuten Kongoko egunkari batean, ''Conscience Africaine'' izenarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Etienne|abizena=Hallet|izenburua=Le manifeste Conscience africaine (1956).
Elites congolaises et société colonaile. Regards croisés|argitaletxea=Contact et commandes|url=http://www.usaintlouis.be/publications/TR56.html|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
 
<br clear="all" />
{|style="background-color: #cce698; width:100%; border-radius: 6px;"
|
<center><big>'''Protagonistak'''</big></center>
<gallery mode=packed heights=200px style="background-color: #cce698; font-size: 0.8em;">
Fitxategi:Anefo_911-3016_Tweede_dag_(cropped).jpg|[[Balduin I.a Belgikakoa]], Belgikako erregea.
Fitxategi:Gaston_Eyskens_(1969).jpg|[[Gaston Eyskens]], Belgikako lehen ministroa.
Fitxategi:Joseph Kasa-Vubu in Israel.png|[[Joseph Kasa-Vubu]], demokratikoki hautatutako lehen presidentea.
Fitxategi:PatricelumumbaIISG.jpg|[[Patrice Lumumba]], demokratikoki haututako lehen lehen-ministroa.
Fitxategi:Moïse_Tshombe_at_the_Belgo-Congolese_Round_Table_Conference.jpg|[[Moïse Tshombe]], Katangaren independentziaren aldekoa.
Fitxategi:Albert_Kalonji.jpg|[[Albert Kalonji]], [[Hego Kasai]]ren independentziaren aldekoa.
</gallery>
|}
 
=== Lehen hauteskundeak eta deskolonizazioak ===
[[1957]]an, esperimentu gisa, gobernu kolonialak lehenengo udal-hauteskundeak antolatu zituen hiru hiri nagusietan (Léopoldville, Elisabethville eta Jadotville). Kongoarrei aukera eman zitzaien hauteskundetara aurkeztu eta botoa emateko, lehen aldiz. Hala ere, 1957 eta 1958ko hainbat gertakarik independentzia eskaera eta emantzipazio politikoaren aldeko mezuak ugaritu zituen. 1957an [[Ghana]]k independentzia lortu zuen eta [[1958]]an [[De Gaulle]]k [[Brazzaville]] bisitatu zuen, [[Kongo Frantziarra]]ren hiriburua eta Léopoldvilleren aurrez aurre dagoena Kongo ibaia gurutzatuta. Bertan, Frantziak Afrikako koloniei eurekin batuta jarraitu edo independentzia eskuratzeko aukera emango ziela esan zuen:
 
{{esaera2|Afrikar herrientzat naturala eta zilegi da euren barne arazoen ardura osoa izango duteneko maila politikora heltzea, non eurei dagokien euren erabakiak hartzea|Charles De Gaulle<ref>{{Erreferentzia|izenburua=En 1958, de Gaulle engage à Brazzaville le début de la décolonisation – JeuneAfrique.com|hizkuntza=fr-FR|data=2010-08-24|url=http://www.jeuneafrique.com/depeches/85204/politique/en-1958-de-gaulle-engage-a-brazzaville-le-debut-de-la-decolonisation/|aldizkaria=JeuneAfrique.com|sartze-data=2018-01-03}}</ref><ref group="oh">Il est naturel et légitime que les peuples africains accèdent à ce degré politique où ils auront la responsabilité entière de leurs affaires intérieures, où il leur appartiendra d’en décider eux-mêmes</ref>}}
 
Urte horretan bertan [[Brusela]]n [[Expo 58]] munduko erakusketa antolatu zen, eta kongoar liderrek aukera izan zuten, lehen aldiz, Belgikara bidaiatu eta metropolia ezagutzeko<ref>{{Erreferentzia|izena=Etambala, Zana Aziza,|abizena=1955-|izenburua=De teloorgang van een modelkolonie : Belgisch Congo (1958-1960)|argitaletxea=Acco|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/217760813|edizioa=1e dr|isbn=9033467585}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=BELGIAN CONGO;: Too Late, Too Little?|hizkuntza=en-US|data=1957-12-23|url=http://content.time.com/time/magazine/article/0,9171,936763,00.html|aldizkaria=Time|issn=0040-781X|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
 
Independentziaren aldeko mezuak erradikalizatu ziren eta momentu-politikoa irabazi zuten. ''[[Mouvement National Congolais]]'' (MNC) alderdi politikoak paper garrantzitsua izan zuen eraldaketa honetan. 1956an sortua, MNCk 1958ko urrian alderdi politiko nazionalaren itxura hartu zuen, Kongoar nazio zentralizatu eta batu bat lortzeko helburuarekin. Bere liderrik karismatikoena [[Patrice Lumumba]] izan zen. [[1959]]an [[Albert Kalonji]]k barne zatiketa bat sortu zuen, beste lider batzuekin batera politika moderatuago baten alde egin zuenean. Hortik aurrera alderdia bi zatitan banatu zen: politika kontserbadoreagoa zuen [[Mouvement National Congolais-Kalonji]] alde batetik eta [[ezker politikoa]]ren parte zen [[Mouvement National Congolais-Lumumba]]. Bi alderdi hauek Kongo Belgikarreko alderdirik garrantzitsuenak ziren: Lumumbak 1959an 58.000 afiliatu zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=Zeilig,|abizena=Leo.|izenburua=Lumumba : Africa's lost leader|argitaletxea=Haus|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/212431998|isbn=9781905791026}}</ref>. Belgikak oposizio handiagoa egin zion Lumumbaren alderdiari, ezkerreko ikuspegi horrek eragin zitzakeen ondorio ekonomikoei beldur.
 
=== Independentzia ===
{{esan-kaxa
|align = right
|width = 300px
| bgcolor = bisque
|title = Balduin I.aren irrati diskurtsoa
|quote= (...) gure erabakia gaur, atzerapen okerrik gabe, baina presa iruzurtirik gabe, Kongoko biztanleriari independentziara bideratzea da, oparotasunean eta bakean.<br />
Mundu zibilizatu batean independentzia da askatasuna, ordena eta garapena ziurtatzen duen estatusa. Hau ezin da bideratu instituzio solido eta ondo orekatuen bidez baizik; koadro administratibo adituekin; antolaketa sozial, ekonomiko eta finantzari onarekin, teknikari onen eskuetan; biztanleriaren formazio intelektual eta moralarekin, hori gabe erregimen demokratikoak gorrotoa, iruzurra eta tirania bakarrik dakarrelako.
|source=1959ko urtarrilaren 13a<ref name="irrati">{{Erreferentzia|izenburua=Le message du roi Baudouin 13 janvier 1959 - Lumumba 50 Lumumba|url=https://sites.google.com/site/lumumbaproject/le-message-du-roi-baudouin-13-janvier-1959|sartze-data=2018-01-03}}</ref><ref group="oh">Continuant ces nobles visées, notre résolution est aujourd'hui de conduire, sans atermoiements funestes, mais sans précipitation inconsidérée, les populations congolaises à l'indépendance dans la prospérité et la paix.
<br />
Dans un monde civilisé, l'indépendance est un statut qui réunit et garantit la liberté, l'ordre, le progrès. Elle ne se conçoit que moyennant des institutions solides et bien équilibrées; des cadres administratifs expérimentés; une organisation sociale, économique, financière, bien assise, aux mains de techniciens éprouvés; une formation intellectuelle et morale de la population sans laquelle un régime démocratique n'est que dérision, duperie et tyrannie.</ref>
}}
1958an Lumumba eta [[Jean Van Lierde]]k estrategia ez-biolento bat garatu zuten ABAKO, PSA eta MNC alderdietako kideekin batera. Estrategia hau oso eraginkorra izan zen, ehunka mila kongoar mobilizatuz hainbat eremutan: zeremonia ofizialei boikota eginez, epaitegiak ukatuz edo zergak ordaintzeari uko eginez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Patrice Lumumba : la dimension d'un tribun {{!}} mukanda.univ-lorraine.fr|hizkuntza=fr|url=http://mukanda.univ-lorraine.fr/biblio/patrice-lumumba-la-dimension-dun-tribun|sartze-data=2018-01-05}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Guy|abizena=de Bosschère|izenburua=Review of La pens&#xe9;e politique de Patrice Lumumba|orrialdeak=717–719|data=1964|url=http://www.jstor.org/stable/24257659|aldizkaria=Esprit (1940-)|alea=331 (10)|sartze-data=2018-01-05}}</ref>.
 
1959aren hasieran Belgikako gobernua Kongoko biztanleriaren emantzipazio politikoa gradualki handitzeko programa bat eztabaidatzen ari zen, baina gertakariek abiadura handia hartu zuten. 1959ko [[urtarrilaren 4]]an ABAKOk Léopoldvillen deitutako manifestazio politiko debekatu bat egin zen, eta egoera eskuetatik joan zitzaien autoritateei. Bat-batean, hiriburuan gatazka handiak zeuden kalean. Autoritateek hainbat egun behar izan zituzten ordena berrezartzeko eta ehunka hildako egon ziren, baita kontaketa kontserbadoreenetan ere. Biolentzia hau Kongo eta Belgikan ikusi zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BELGIAN CONGO: If Blood Must Run|hizkuntza=en-US|data=1959-01-19|url=http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,868969,00.html|aldizkaria=Time|issn=0040-781X|sartze-data=2018-01-03}}</ref>. [[Urtarrilaren 13]]an Balduin I.ak [[irrati]] bidezko mezua eman zion nazioari eta Belgikak Kongoren independentzia emateko pausoak ematen ari zela esan zuen, «atzerapen okerrik gabe, baina presa iruzurtirik gabe» ''(ikus alboko kutxa)''<ref name="irrati" />.
 
[[Gaston Eyskens]] lehen-ministroaren gobernuak ez zuen data zehatzik buruan independentzia horretarako, eta hainbat urtetako trantsizio egoera baten alde egiten zuten. Euren plana 1959ko abenduan probintziatan hauteskundeak deitzea zen, nazio mailako hauteskundeak 1960 edo 1961an eta, ondoren, transferentzia administratiboa egitea Kongoko autoritate berriei, [[1960ko hamarkada]]ren erdialdera arte iraungo zuen prozesu luze batean. Baina, errealitatean, zirkunstantziak azkar aldatzen ari ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Young, Crawford,|abizena=1931-|izenburua=Politics in Congo : decolonization and independence|url=https://www.worldcat.org/oclc/927296778|isbn=9780691623269}}</ref>. Eskualde batzuetan administrazio kolonialak erresistentzia modu berriak ikusi zituen, hala nola zergak ordaintzeari uko egitea. Eskualde batzuetan [[anarkia]] etorriko zela uste zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Ryckmans, André,|abizena=1929-1960.|izenburua=André Ryckmans, un territorial du Congo belge : lettres et documents, 1954-1960|argitaletxea=L'Harmattan|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/35819848|isbn=9782738430984}}</ref>. Bien bitartean, Kongon bizi ziren belgikar askok traizioa ikusten zuten Belgikaren erabakian, eta independentziaren aurka aritu ziren. Kongoarren eskariak erradikalizatzen ziren bitartean, trantsizio labur eta gradual baterako plana azkar kendu behar izan zuten burutik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=THE BELGIAN CONGO: Return of the Mundele|hizkuntza=en-US|data=1959-10-12|url=http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,864032,00.html|aldizkaria=Time|issn=0040-781X|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
 
Egoera honetan Balduinek beste bisita bat egin zion Kongo Belgikarrari, lau urte lehenago egindako bisitarekin alde nabarmenak aurkituz. Léopoldvillera iritsi zenean hainbat herritar beltzen harriak bota zizkioten Lumumbaren kartzelatzeagatik protestan<ref group="oh">Lumumba Stanleyvillen egondako istiluengatik kartzelatu zuten 1959ko urrian. 6 hilabeteko zigorra eskatzen zuten, baina hauteskundetan lortu zuen emaitza onak zirela eta presioa egon zen bera askatu eta Bruselan egingo zen konferentzian parte-hartzen uzteko. Urtarrilean askatu zuten.</ref>. Beste hirietan harrera hobea izan bazuen ere, ohikoa zen «''Vive le roi!''» oihuak isilaraztean «''Indépendance immédiate!''» oihuekin. Belgikako gobernuak ez zuen nahi inongo soluziorik eskainiko ez zuen gerra batean sartzea, Frantziari [[Indotxina]]n eta [[Aljeria]]n gertatu zitzaion bezala, edo Herbeherei [[Indonesia]]n. Horregatik, berehalako independentziaren aldeko eskariei men egiteko borondatea zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BELGIAN CONGO: Now Now Now|hizkuntza=en-US|data=1959-11-16|url=http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,811442,00.html|aldizkaria=Time|issn=0040-781X|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Ronde Tafel Conferentie te Brussel Congo, Bestanddeelnr 910-9593.jpg|thumb|Konferentziaren irudi bat, Bruselan, 1960ko urtarrilaren 20an.]]
[[1960]]ko urtarrilean Kongoko lider politikoak Bruselara gonbidatu zituzten konferentzia batean parte-hartzera, independentzia eztabaidatu ahal izateko. [[Patrice Lumumba]] kartzelatik atera zuten parte har zezan. Konferentziaren abiadura sorpresa bat izan zen guztientzat, eta Kongoko delegazioak eskari ia guztiak ikusi zituen aurrera egiten: hauteskunde orokorrak egingo ziren 1960ko maiatzean eta independentzia osoa 1960ko [[ekainaren 30]]ean lortuko zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Joseph Kamanda|abizena=Kimona-Mbinga|izenburua=La stabilité du Congo-Kinshasa: enjeux et perspectives|argitaletxea=Harmattan|hizkuntza=fr|data=2004|url=https://books.google.com/books?id=YXg9o8QR-K0C&pg=PA40&lpg=PA40&dq=table+ronde+congo+institutionnel&source=bl&ots=waHG1s87TD&sig=iJXm3WP824wzMBXxKwoGGAuj7KE&hl=fr&ei=_NuaSqa7EIfJ-Qb7mJyPBA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=5#v=onepage&q=table%20ronde%20congo%20institutionnel&f=false|isbn=9782747574389|sartze-data=2018-01-03}}</ref>. Kongoko delegazioak uste baino batasun handiagoa zuen, Belgikak eztabaida handiak espero zituen arren.
 
=== Hauteskunde orokorrak ===
Zenbait maniobra politikoei esker, hiru aliantza politiko aurkeztu ziren hauteskunde orokorretan: tartean [[ABAKO]] eta [[MNC-Kalonji]]k osatu zuten sei alderdiren koalizio federala; nazionalismo zentralista zuten [[MNC-Lumumba]] alderdia; eta [[Moïse Tshombe]]ren alderdia, [[Katanga]]n zentratua, eskualde horren ekonomia mantendu nahi zuena eta ''Union Minière'' enpresaren interesak manten du nahi zituena. Hauteskunde parlamentarioek zatiketa handia zegoela erakutsi zuten, baina ABAKO eta MNC-Kalonji eta MNC-Lumumbaren alderdiek emaitza onak lortu zituzten.
 
Emaitzen ondorioz Kasa-Vubu [[Kongoko Errepublika (Léopoldville)|Kongoko Errepublikako]] lehen presidente izendatu zuten eta Lumumba lehenen gobernu buru. Bost hilabete lehenago planeatu zen bezala, 1960ko ekainaren 30ean trantsizio zeremonia egin zen gobernadore-orokorraren erresidentzian, Léopoldvillen.
 
Aste bete beranduago, ''Force Publique''ren matxinada hasi zen euren ofizialen aurka, gehienak oraindik ere belgikarrak zirelako. Kongon sortu zen matxinatze orokorraren pizgarria izan zen, batez ere erradikalizatutako gazteek eta gustura ez zeuden soldaduek indartua. Eskualde batzuetan biolentzia horrek europar biktimak sortu zituen. Aste batzuk pasata Belgikako armadak eta [[Nazio Batuen Erakundea]]k egindako interbentzio talde batek 80.000 belgikar ebakuatu zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Weg uit Congo : het drama van de kolonialen|hizkuntza=nl|url=http://zoeken.bibliotheek.be/?itemid=%7Clibrary/marc/vlacc%7C8556207|sartze-data=2018-01-03}}</ref>.
 
== Kongoko krisialdia ==
{{sakontzeko|Kongoko krisialdia|Zaire|Kongoko Errepublika Demokratikoa}}
[[Thyssville]]n 1960ko uztailean hasi zen matxinada azkar hedatu zen Kongo osoan zehar<ref>{{Erreferentzia|izena=O'Ballance,|abizena=Edgar.|izenburua=The Congo-Zaire experience, 1960-98|argitaletxea=St. Martin's Press|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/41649608|isbn=9780312227951}}</ref>. 1960ko irailean lidertzaren artean banaketa egon zen: Kasa-Vubu presidenteak Lumumba jada agintean ez zegoela adierazi zuen, eta Lumumbak berdina egin zuen Kasa-Vuburekin. Gobernuaren indarrek Lumumba atxilotu zuten, hala ere. 1961ean [[Katangako estatua|Katangako estatura]] bidali zuten, [[Moïse Tshombe]]k independentzia aldarrikatu zuen eskualde ohia, meatzaritza indartsua zela eta Belgikak babestua. Lumumba Katangako autoritateen esku uzi zuten, eta exekutatu zuten eta gorpua [[azido sulfuriko]]an bota<ref>{{Erreferentzia|izena=Kinzer,|abizena=Stephen.|izenburua=The brothers : John Foster Dulles, Allen Dulles, and their secret world war|url=https://www.worldcat.org/oclc/827256871|edizioa=First edition|isbn=9780805094978}}</ref>. [[2002]]an Belgikak ofizialki eskatu zuen barkamena erailketa honetan izan zuen papera zela eta; [[CIA]] ere atzean egon zitekeela uste izan da denbora luzez, Lumumbaren ezkerreko pentsamendua zela eta. Garai honetan [[Sobietar Batasuna]]k Europako botere kolonialen aurkako mezuak zabaltzen zituen Afrikan, sozialismoaren eragin-eremua indartuz<ref>{{Erreferentzia|izena=Devlin,|abizena=Larry.|izenburua=Chief of station, Congo : fighting the cold war in a hot zone|argitaletxea=PublicAffairs|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/714569636|isbn=9781586485641}}</ref>.
 
Hainbat mugimendu independentista sortu ziren Kongoren jaiotzarekin batera, krisi egoera handia sortuz. Belgikak, aldi berean, [[paratxutista|paraxutistak]] bidali zituen bere erkideak Kongotik ateratzeko, [[Dragoi Gorri Operazioa]] deitu zena martxan jarrita. 1964-65 artean Katangako probintzia berriro batu zen Kongoko Errepublikarekin eta [[Stanleyville]]n martxan zegoen [[Simba matxinada]] ere amaitu zen. Momentu horretan [[Joseph Désiré Mobutu]] koronelak egoera politikoa irauli eta [[estatu-kolpe]]a eman zuen. Mobuturen gobernuarekin estatuak [[zairanizazioa]] izeneko prozesua jasan zuen, herrialdearen izena [[Zaire]]ra aldatu zen, hiriburuarena [[Kinshasa]]ra eta alderdi bakarreko diktadura ezarri zuen.
 
[[1997]]an Mobutu boteretik kendu zuten indarrez, [[Laurent-Désiré Kabila]]k gidatutako militarren bidez. Kabilak bere burua Zaireko presidente izendatu zuen eta [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]] ezarri zuen. 2001ean eraila, bere seme [[Joseph Kabila]]k hartu zuen boterea. 2006an lehen hauteskunde nazionalak egin ziren 1960tik, Kabila presidente gisa berretsiz.
 
== Gobernadore orokorrak ==
[[Fitxategi:Monument Albert Kinshasa 5.JPG|thumb|Ofizial kolonialak, tartean Pierre Ryckmans gobernadore-orokorra dagoela, [[Kinshasa|Léopoldvillen]] 1938an.]]
* [[Théophile Wahis]] baroia (1908ko azaroa - 1912ko maiatza - Leopoldo II.ak jarrita 1900ean)
* [[Félix Alexandre Fuchs]] (1912ko maiatza - 1916ko urtarrila)
* [[Eugène Joseph Marie Henry]] (1916ko urtarrila – 1921eko urtarrila)
* [[Maurice Lippens (gobernadorea)|Maurice Eugène Auguste Lippens]] (1921eko urtarrila - 1923ko urtarrila)
* [[Martin Rutten|Martin Joseph Marie René Rutten]] (1923ko urtarrila - 1927ko abendua)
* [[Auguste Tilkens|Auguste Constant Tilkens]] (1927ko abendua – 1934ko iraila)
* [[Pierre Ryckmans (Kongo)|Pierre Marie Joseph Ryckmans]] (1934ko iraila – 1946ko uztaila)
* [[Eugène Jacques Pierre Louis Jungers]] (1946ko uztaila– 1952ko urtarrila)
* [[Léon Pétillon|Léon Antoine Marie Pétillon]] (1952ko urtarrila – 1958ko uztaila)
* [[Henri Cornelis|Henri Arthur Adolf Marie Christopher Cornelis]] (1958ko uztaila - 1960ko ekaina)
 
== Oharrak ==
{{erreferentzia zerrenda|taldea="oh"|2}}
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|3}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Kongoko Estatu Burujabea]]
* [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]
* [[Zaire]]
* [[Afrikaren banaketa]]
* [[Afrikako deskolonizazioa]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}