Manierismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
45. lerroa:
* Xehetasunen edertasuna eta perfekzioa, manierismoaren zehaztasunerako eta miniaturarako zaletasunaren seinale. Azkeneko ezaugarri hau, orobat islatzen da urregintzan eta metalgintzan, manierismoaren berezitasun nagusietakoa baita.
 
[[Pintura]] [[Manierismoa|manierista]] ere parametro hauetara egokitu zen garaiko produkzioa izugarria izanik. Margogintza askeago batek artisten irudimena piztu zuen, nolabaiteko esperimentazio garai bati hasiera emanez. Artista hauek giro gortesau-intelektualean mugitu ziren, [[Arcimboldo]] horien artean aipagarri izanik <ref name=":0" />.
 
Koloreek ez dute natura gogorarazten, baizik eta bitxiak, hotzak, artifizialak eta beren artean bortizki kontrajarriak izaten baitira, gamatan oinarritu beharrean. Michelangelok berak, edo Rafael akademikoak, beren azken lanetan transgresioaren plazera nabaritu zuten, irudiak lausotuz edo margolanak amaitu gabe utziz. [[Tiziano]]k, [[Il Correggio]]k edo [[Giorgione]]k beren lanetako batzuk oraindik deszifratuak izan ez diren sinbolismo konplexuz bete zituzten, azken honen ''Ekaitza'' izeneko lanean nabari daitekeen bezala.