Materialen zientzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+barne loturak
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
== Materialen sailkapena ==
Materialen zientziak material guztiak hiru familia handitan sailkatzen ditu: [[metal]]ak, [[zeramika]]k eta [[polimero]]ak.
* '''Metalak:''' [[Bero]]aren eta [[elektrizitate]]aren eroale onak diren [[elementu kimiko]]ei metalak deitzen zaie. Ingurugiro tenperaturatan [[solido]] eran agertzen dira ([[merkurio]]aren eta [[galio]]aren salbuespenekin) eta [[dentsitate]] handikoak izaten dira. Elementu puruetazpuruez gain, [[aleazio]]ak ere metalak kontsideratzen dira ([[altzairu]]a, [[brontze]]a, ...).
* '''Zeramikak:''' Zeramika hitza ''keramos'' greziar hitzatik dator eta bere jatorrizko esanahia 'erre' litzateke. Gaur egun metalak ez diren eta [[errekuntza]]ren bidez lortzen diren materialak adierazten dira izen honekin, hala nola, [[beira]], [[porlan]]a, [[baldosa]], ... Beraien ezaugarri nagusienak dira: [[gogortasun|gogorrak]] dira (ez dira [[deformazio|deformatzen]]), [[hauskortasun|hauskorrak]] dira eta [[tenperatura]] altuetan ere beraien propietateak mantentzen dituzte.
* '''Polimeroak:''' Polimeroak (kaleko hizkuntzan plastikoak bezala ezagunagoak), [[molekula]] batzuek elkarlotuz osatutako materialak dira. Normalean [[molekula organiko]]z osatuak daude eta [[XX. mendea]]n izandako izugarrizko garapena dela eta beraien sailkapena egitea zaila gertatzen da, ehundaka eta ehundakaehunka material polimeriko sortu baitira oso propietate desberdinak dituztenak. Dena den sailkatzeko modu sinple bat beraien jatorritik sailkatzea da. Era horretan polimero naturalak ([[proteina]]k, [[zelulosa]], ...), polimero erdisintetikoak (naturaletatik eratorritakoak, [[nitrozelulosa]], kautxu bulkanizatua, ...) eta polimero sintetikoak ([[nylon]]a, [[poliestireno]]a, [[PVC]]a, ...) desberdinduko ditugu.
 
{{commonskat}}
{{ingeniaritza}}
 
[[Kategoria:Materialen zientzia| ]]
[[Kategoria:Eraikuntzaren ingeniaritza]]