Manierismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa:
Kontraerreforma zabaltzean, Goi Pizkundeko artean izandako askatasuna galdu zuten manieristek. Askatasun irrikaren eta munduari buruzko irudi berri baten ezarpenaren artean banatuta aurkitzen ziren. Kontraesan horrek eragin handia izan zuen maisu manieristen nortasunean. Garai hartako artista askok bizimodu bitxia zeramaten, bakartuak bizi ziren, eta psikopatiak jotakorik ere bazen: [[Parmigianino]]k tristura handi batek hartua bizi izan zen bere bizitzaren azkeneko urteetan, bere burua batere zaindu gabe; [[Pontormo]]k depresio handiak izaten zituen; [[Giovanni Battista Rosso Fiorentino|Rossok]] bere buruaz beste egin zuen; Tasso erotuta hil zen; eta [[Tintoretto]] bakarrik eta zapuzturik bizi izan zen azkeneko urteetan.
 
=== '''Bildumazaletasuna XVI. mendean:''' ===
XVI. mendearen erdialdera Europako monarkak haien boterea eta intelektualtasunaren eredu ziren bilduma zabalak osatuz joan ziren. Bilduma hauek artearekiko zuten gustu onaren erakusle izateaz gain, garaiko munduarekiko zuten ezagutza guztia barnebiltzen zuten. Izan ere, XVI. mendearen amaierarako sekulako bilduma eklektikoak bihurtu ziren, garaiko ezagutza guztiaren erreflexu bihurtuz. Testuinguru honetan [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuan]] ''[[Wunderkammern]]'' edo liluren kabinete famatuen garapena kokatu behar dugu; hots, benetako bilduma eklektikoen sorrera.