Enrique Fuentes Quintana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
Enrique Fuentes Quintana [[Carrión de los Condes]]en ([[Palentzia]]) jaio zen [[1924]]ko [[abenduaren 13]]an. Aita Cristóbal Fuentes Valdés izan zuen, Sindicato Católico Agrarioko abokatua. [[Gaztela]]ko klase ertaineko sendi batean jaioa, [[Carrión de los Condes|Carrion]]go Marista ikastetxean egin zituen oinarrizko ikasketak eta [[Valladolid]] eta [[Madril]]en batxilergoa.
 
[[1942]]an [[Madrilgo Unibertsitatea]]n hasi zituen Zuzenbide ikasketak eta bi urte geroago karrera sortu berria zen Ekonomia ikasten hasi zen, bi lizentziaturak aldi berean aurreratzen joan zelarik. Amaitzean, Zuzenbide fakultateko irakasle laguntzaile egin zuten<ref>{{es}}https://www.finanzasparamortales.es/enrique-fuentes-quintana/</ref>.
 
[[1948]]an lortu zuen doktoretza Zuzenbide fakultatean, ''Salario y ocupación (la teoría keynesiana como análisis cíclico)'' tesia aurkeztu zuelarik. [[1956]]an, berriz, Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan lortu zuen gauza bera, ''Un ensayo de metodología económica'' tesia aurkeztuz.
16. lerroa:
[[UNED]]en Ekonomia Aplikatuaren katedradun izan zen ([[1978]]-[[1990]]) eta irakasle emeritua unibertsitate horretan [[1990]]etik aurrera.
 
[[Madril]]en hil zen [[2007]]ko [[ekainaren 6]]an.
 
== Lanak ==