«Karbono-14 bidezko datazioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Karbono-14 bidezko datazioa''' [[isotopo]] horren [[erradiazio]] naturalaren neurketaz baliatzen den datatzeko modu bat da, oso ohikoa duela 60.000 arteko [[karbono]]zko materialentzat ([[arkeologia aztarnategi|aztarnategi arkeologikoetan]] topatzen direnak).
 
[[Landare]]ek atmosferako [[karbono dioxido]]a (CO2) [[fotosintesi]]aren bidez materia organikoa bihurtzen duenean, [[karbono-14]]aren kantitate txiki bat ere hartzen du, isotopo honek atmosferan duen maila bertsuan (badago alde txiki bat, baina laborategiko analisiei esker konpontzen ahal da). Animalia belarjaleek karbono-14a barneratzen dute landareak jatean, eta animalia haragijaleek animalia belajaleak jatean. Landarea edo animalia hiltzean, karbono-14ren kantitatea gutxitzen hasten da erritmo finkoan, isotopo horren [[desintegrazio erradioaktibo]]a dela eta. Lagin batean geratzen den karbono-14ren kantitatea eta atmosferatik hartuta egon beharko lukeena alderatzean ezagutezagutu daiteke laginaren adina.
 
Erradikarbonoaren bidezko datazio teknika hau [[Willard Libby]]k garatu zuen [[1949]]an [[Chicago]]ko unibertsitatean. Hori zela eta [[1960]]an [[kimikako Nobel Saria]] jaso zuen.
Anonymous user