Wilhelm von Humboldt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Euskalaria: euskal herriko bidaiak pixkat gehiago azaldu
53. lerroa:
 
== Euskalaria ==
[[Hizkuntzalaritza]]ren arloan, bere lanik garrantzitsuenak [[euskara]] aztertzen zituenekoak izan ziren hain zuzen ere. [[1799]]an etorri zen lehenengo aldiz [[Euskal Herria|Euskal Herrira]]. Bidai hau bere emaztea, bi semeekin eta bi urtebere laguna zen Gropius margolariarekin egin zuen. Bidai honek inpresio sakona eragin zion. 1800 urteko apirilean bukatu zuen bidai luze eta interesgarri hau. Urte bat geroago itzuli egin zen. Bidai honetan Bizkaia osoa ezagutu zuen herriz herri eta costalde osoa ondo ezagutuz. Bidaia hau, Guillermo Bokelmann bere lagunarekin egin zuen.

Egin zituen bidaia hauetan [[Joan Antonio Mogel|Juan Antonio Mogel]] eta [[Pablo Pedro Astarloa]] ezagutu zituen, besteak beste, eta lurraldea nolabait idealizatu zuen. Hizkuntzari dagokionez ere perfektotzat goraipatu zuen, [[Europa]]ko mintzairarik zaharrenen artean hartuz. Haren ikerketak [[euskoiberismo]]a sustatu zuen.
 
Humboldten lanen artean, nabarmentzekoak dira ''Berichtigungen und Zusaetze zu Adelungs Mithridates über die kantabrische oder baskische Sprache'' edo "Adelung-en Mithridates-i zuzenketak eta osaketak kantauriar edo euskal hizkuntzari buruz" ([[Berlin]], [[1817]]) eta ''Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohnner Hispaniens vermittelst der Vaskischen Sprache'' edo "Hispaniako jatorrizko biztanleen ikerketaren azterketa euskal hizkuntzaren bidez" (Berlin, [[1821]]).