Lineazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
 
== Deformazio moldakorrekin lotutako lineazioak ==
[[Fitxategi:Lineazione da stiramento.jpg|thumb|267.986x267.986px|Elongazio lineazioa jasan duen arroka baten fabrika.]]
Modu moldakorrean deformatutako arroketan ematen diren lineazioak dira. Lur barnean sakonera handietan dauden materialek presio eta tenperatura izugarrien ondorioz modu moldakorrean jarduteko aukera daukate. Hauetan hurrengoak deskribatuko dira: mineral lineazioak, elongazio lineazioak, intersekzio lineazioak eta krenulazio lineazioak.<ref name=":0" />
 
23 ⟶ 24 lerroa:
 
=== Zuntz-lineazioak ===
Lurrazalean maiz arrakalak sortzen dira, hauek hauspeatutako mineralez bete daitezke arrakalaren orientazioa jarraituz eta honela lineazio bat sortuz, mineral lineazio moduan sailkatu ohi da ere. Orientazioa definitzen dituzten mineralak hurrengokoak izaten dira normalean: [[Kuartzo|kuartzoa]], [[antigorita]], [[Aktinolita|aktonolita]], [[gypsum]] eta [[Anhidrita|anhidrita.]] Zuntz kurbatuak ere ikustea nahiko arrunta da, honen esanahia arrakalaren norabide aldaketa bat egon dela izan daiteke.
 
== Lineazio mota bereziak: boudin eta mullion lineazioak ==
'''Mullion,''' boundinage prozesuak sortutako boudinak osatzen duten lineazioari deritzo; horretarako aurretik beharrezkoa da boudinen garatzea ulertzea. Hauek sortzeko, tentsioa eman behar da eta konpetentzia ezberdineko materialen arteko tartekatzean, horrela konpetentzia baxuko materialek modu moldakorrean jokatuz, konpetentzia altukoek utzitako hutsuneetan barneratuko dira, beraz egitura hauetan sortutako koro-egiturak material konpetentera seinalatuko dute. Kohesioa galdu aurretik sortutako egitura hauei ''[[pinch-and-swell structure]]'' deritze. Kohesioa galduz gero, hausturak agertuko dira material konpetentean tentsio maximoarekiko perpendikularki, material konpetente geruzen zatiak, material inkonpetenteetan barneratuta geldituz. Boudinen morfologia material bien arteko konpetentzia aldearen araberakoa izango da: lauki antzekoa konpetentzia alde handia bada eta biribila konpetentzia aldea baxua bada.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==