Gaston III.a Foix-Biarnokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
{{Argitzeko|Biarnoko bizkondeari|Gaston Foixkoa}}
'''Gaston III.a Foix-Biarnokoa''' ([[Ortheze]], [[1331]]ko [[apirilaren 30]]a - † [[Salbaterra Bearno]], [[1391]]ko [[abuztuaren 1]]a), "Febus" ezizenaz ezaguna, [[Foixko konderria|Foixko konde]] eta [[Bearnoko bizkonderria|Bearnoko bizkondea]] izan zen. Politikari abila, bere agintaldian [[Bearnoko bizkonderria]] ia burujabea izan zen, eta lurralde horren hurrengo bi mendeetako estatus independenterako bidea ireki zuen. [[Gaskoinia|Gaskonian]] Armagnac leinuaren kontra borrokatu zen.
 
Idazlea ere izan zen, [[frantses]]ez ''[[Livre de chasse]]'' ([[euskara]]z: "Ehiza liburua") idatzi baitzuen. Batzuen ustez [[Okzitania]]ko ereserkitzat hartzen den ''[[Se canta]]'' ere idatzi zuen.
 
== Biografia ==
Gaston III.a Foix-Biarnokoa [[Ortheze]]n jaio zen, [[1331]]ko [[apirilaren 30]]ean. Aita [[Gaston II.a Foix-Biarnokoa]] (1308–1343) eta ama Leonor Commingueskoa izan zituen.
 
BearneBearno Foix konderriaren eskuetara joan zen [[1290]]ean. [[1343]]an aita [[Sevilla]]n hil zenean -[[Algecirasko setioa (1342-1344)|Algecirasko setioan (1342-1344)]] parte hartzen ari zen-, Gaston izan zen titulu guztien oinordeko, 12 urte besterik ez zituenean. Ama, Leonor, izan zuen erreginaorde 5 bat urtetan, haurra adinez nagusi izan arte. Leonorrek bere jabetzako estatu guztietan aurkeztu zuen semea eta bere pean makurtu behar izan zuten jauntxoek.
 
Jabegoaren kokapen geografikoa kontuan hartuz, Gaston bi indarren basailu izan zen aldi berean:
19 ⟶ 21 lerroa:
Ezkontzatik gutxira, Inez zapuztu zuen eta [[Evreux leinua|Evreuxeko konde]] eta Nafarroako errege zen [[Karlos II.a Nafarroakoa]] ([[1332]] – [[1387]]) anaiaren gortera itzuli zen.
 
Bearno-Foix etxea Armagnac leinuaren aurkako borroka luzeetan murgilduta zebilen. [[Joan II.a Frantziakoa]] erregeak Armagnac etxearen alde posizionatu zenean, Gastonek uko egin zion Bearnok erregeari men egiteari eta honek atxilo hartu zuen
[[1356]]ko uztailean. Frantsesen porrotaren aurrean, urte horretako [[irailaren 19]]an askatu zuten [[Poitiers]]en eta [[Prusia]]ra joan zen. Bi urtez ibili zen [[Ordena Teutonikoa|Ordena Teutoniko]]ko zaldunen eta [[Galtzariaren Ordena]]ren sortzaileetako bat zen [[Joan III.a Graillykoa]]ren alde borrokan eta eslaviar idolatren aurka.
 
[[1358]]an itzuli zen [[Frantzia]]ra eta [[Jacquerie]]n egin zuen borroka oraingoan. Laguntza bidali zuen [[Meaux]]era altxatutako nekazariek setioan baitzeukaten Frantziako [[dofin]]a (oinordekoa).
 
Armagnac-eko kondeari egin zion gerra gero. [[1360]]an, Armagnac-eko kondeak eta bere suhia zen Joan Poitiersekoak [[Foixko Konderria|Foix]] inbaditu zuten. Azkenean, Gastonek garaipena lortu zuen [[1362]]ko [[abenduaren 5]]ean eta arerio garrantzitsuak harrapatzea lortu zuen. Joan Poitiersekoa (edo Berrikoa) izan zen horietako bat eta aske utziko zuen [[1365]]eko apirilean diru mordoa ordaindu ondoren. Erreskate horiek medio, 600.000 florineko altxorra eskuratu zuen eta [[Ortheze]]ko Moncade dorrean gorde zuten. Erretratu eta trofeo militarrak erakusten zituen galeria bat sortu zuen han, datu hura oroitzeko.
 
Geroago, [[1372]]an, Armagnac-eko kondea saiatu zen berriro Bearnoren jabetza berreskuratzen, baina ez zuen lortu.
 
[[1373]]an, Gastonen nahiaren aurka, Languedoc-eko buru egin zuten Joan Berrikoa. Ez zuen arrakastarik izan, ordea, eta postua galdu zuen, [[1380]]ko maiatzean, kargua Gaston berak hartu zuelarik. Hala ere, [[Karlos VI.a Frantziakoa]] erregetzara iritsi zenean, Gastonek ez bazituen ahalak galdu ere, berriro ezarriko zuen karguan Berriko dukea.
 
[[1380ko hamarkada]]n, [[Jean Froissart]] kronikalariak bisitatu zuen [[Foixko Konderria]]. XIV. mendearen bigarren erdian Gaston Feboren aginpean [[Ortheze]]ko gorteak izan zuen dizdira deskribatu zuen.
Idazlea ere izan zen, [[frantses]]ez ''[[Livre de chasse]]'' ([[euskara]]z: "Ehiza liburua") idatzi baitzuen. Batzuen ustez [[Okzitania]]ko ereserkitzat hartzen den ''[[Se canta]]'' ere idatzi zuen.
 
[[1391]]n [[iskemia]]k hil zuen Gaston Febo [[Salbaterra Bearno]]n ehizean zebilen bitartean. Karlos IV.a Frantziakoa izan zuen oinordeko orokorra, baina [[Foixko Konderria]] bere lehengusua zen [[Matias Foixkoa]]rentzat izan zen.
 
== Ezkontza eta seme-alabak ==
[[1349]]an, [[Ines Nafarroakoa]]rekin ezkondu zen. [[Joana II.a Nafarroakoa]] eta [[Filipe III.a Nafarroakoa|Filipe III.a Nafarroakoa edo Filipe Evreuxkoa]]ren alaba zen. Gaston izenenko semea izan zuten eta [[1381]]ean hilko zen.
 
[[Jean Froissart]]ek dioenez, Gaston Feboren semeak aitari traizioa egin zion. [[Karlos II.a Nafarroakoa]]ren eskutik lortutako pozoia erabili zuen aita erail nahian eta aitak semea atxilo hartu zuen. Geroago, [[1382]]ko [[urtarrilaren 4]]an, aita-semeak eztabaida sutsu batean zeudenean, aitak labankada sartu zion semeari eta Gaston gaztea hil egin zen. Hauxe izan zen Gaston III.aren legezko seme bakarra.
 
Caterina Rabatekoa izan zuen amorante eta 4 seme-alaba eman zizkion honek:
* Garcia Biarnokoa, Ossauko bizkondea
* Peranudet Biarnokoa, gazte hilko zena ziurrenik
* [[Bernardo Biarnokoa]]
* Joan Biarnokoa, 1392an seme-alabarik gabe hil zena
 
[[1393]]an, Frantziako erregina zen Isabel Bavariakoa-Ingolstadtekoak antolatutako maskarada batean, Joan Foixekoak hartu zuen su. Legezkanpoko semea zuen Gaston Febok hau eta horrela hil zen. Gainontzeko ordezkariak ere horrela hil ziren. Bal des Ardents izenez ezagutu zen gerora maskarada hau.
 
== Ezkontza eta seme-alabak ==
[[1349]]an [[Filipe III.a Nafarroakoa|Filipe III.aren]] eta [[Joana II.a Nafarroakoa]]ren alaba [[Ines Nafarroakoa|Ines]]<nowiki/>ekin ezkondu zen, eta Gaston izeneko semea izan zuten. Katalina Rabatekoa bere maitalearekin, berriz, lau seme-alaba izan zituen:
 
* Gartzia.
* Peranudet.
* Bernart.
* Joanes.
 
{{commonskat}}
46 ⟶ 56 lerroa:
| ondorengoa = [[Matias Foixkoa]]
}}
 
{{Biografia zirriborroa|Frantzia}}
 
{{bizialdia|1331ko|1391ko|Gaston 03}}