Lineazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
'''Lineazioak''' arroketan agertzen diren egitura linealen multzoak dira, norabide bat erakusten dutenak. Lineazioa arroka deformatuetan eta ez-deformatuetan eman daiteke, horrela; bi mota bereizten dira: primarioa eta sekundarioa. '''Lineazio primarioa''', prozesu sedimentario zein bolkanikoetan ematen direnekin lotuta dago. Prozesu sedimentarioekin lotuta daudenak, mota askotakoak izan daitezke: higadurazko egitura sedimentarioekin lotutakoak (fluteak, groove markak, skip markak…), korronteek/paleokorronteek eratutako ohe-formak (legar errenkadak, gandor-ildaska sistemak, fosil orientatuak...),  etab. Prozesu igneoekin lotuta daudenak, aldiz, laben fluxuen bidezko norabide-egiturak (xenolito orientatuak, kristaldutako mineral orientatuak…) izan daitezke. '''Lineazio sekundarioak''', deformazio prozesuekin lotuta daudenak dira. Terminologia dela eta, lineazioaz hitz egitean lineazio sekundarioa dela aintzat hartzen da, lineazio primarioko egiturak beste modutan aipatuz. Beraz artikulu honetan deskribatuko diren egiturak lineazio sekundariokoak izango dira, hots, deformazio-prozesuen ondorioz emandako lineazioak.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Fossen, Haakon, 1961-|izenburua=Structural geology|url=https://www.worldcat.org/oclc/946008550|edizioa=Second edition|isbn=9781107057647|pmc=946008550|sartze-data=2019-05-13}}</ref>
 
== Deformazio moldakorrekin lotutako lineazioak ==
5. lerroa:
 
=== Mineral lineazioak ===
Morfologia edo habito luzanga, prismatikoa, azikularra duten mineralak, deformazioz zein [[Presio disoluzio|presio disoluzioz]] orientazio preferente batzuetan kokatzen dira, beraz esfortzuen norabidearen berri eman dezake, mineralen norabidearekiko perpendikularki. [[Arroka metamorfiko|Arroka metamorfikoen]] propioa izaten da.
 
=== Elongazio lineazioak ===
11. lerroa:
 
=== Intersekzio edo ebakidura lineazioak ===
Arroka deformatu askok egitura planar bat baino gehiago barne hartzen dute eta kasu gehienetan egitura planar hauek ebaki egiten dira ebakidura-lineazioak erakutsiz. Mota asko daude, baina adibiderik ohikoena, [[eskistositate]] baten eta [[Geruzapen|geruzapenen]] arteko intersekzioa da.
 
=== Krenulazio lineazioak ===
Arroka batzuk deformazioaren aurrean [[Anplitude Modulatua|anplitude]] txikiko mikrotolesak garatzen dituzte, hauek krenulazio izenaz ezagunak dira. Normalean mineral filosilikatodun aberetsak diren arroka metamorfikoetan garatzen dira, hau da, xafla mehedun arroketan, hala nola: filitetan, eskistoetan, mikadun kuartzo-eskistoetan, etab. Mikrotoles hauen ardatzak lineazio bat definitzeaz gain krenulazioaren garapenak mineralen esfortzuen bidezko berrantolapena eragiten du: mineral luzangak tolesen alpeetan eta proportzionalagoak gontzetan.
 
== Deformazio hauskorrekin lotutako lineazioak ==