Lineazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
Lineazioa,'''Lineazioak''' arroketan agertzen diren egitura linealen multzoamultzoak dira, norabide bat erakusten dutenak. Lineazioa arroka deformatuetan eta ez-deformatuetan eman daiteke, horrela; bi mota bereizten dira: primarioa eta sekundarioa. Lineazio primarioa, prozesu sedimentario zein bolkanikoetan ematen direnekin lotuta dago. Prozesu sedimentarioekin lotuta daudenak, mota askotakoak izan daitezke: higadurazko egitura sedimentarioekin lotutakoak (fluteak, groove markak, skip markak…), korronteek/paleokorronteek eratutako ohe-formak (legar errenkadak, gandor-ildaska sistemak, fosil orientatuak...),  etab. Prozesu igneoekin lotuta daudenak, aldiz, laben fluxuen bidezko norabide-egiturak (xenolito orientatuak, kristaldutako mineral orientatuak…) izan daitezke. Lineazio sekundarioak, deformazio prozesuekin lotuta daudenak dira. Terminologia dela eta, lineazioaz hitz egitean lineazio sekundarioa dela aintzat hartzen da, lineazio primarioko egiturak beste modutan aipatuz. Beraz artikulu honetan deskribatuko diren egiturak lineazio sekundariokoak izango dira, hots, deformazio-prozesuen ondorioz emandako lineazioak.
 
== Deformazio moldakorrekin lotutako lineazioak ==
Modu moldakorrean deformatutako arroketan ematen diren lineazioak dira. Lur barnean sakonera handietan dauden materialek presio eta tenperatura izugarrien ondorioz modu moldakorrean jarduteko aukera daukate. Hauetan hurrengoak deskribatuko dira: mineral lineazioak, elongazio lineazioak, intersekzio lineazioak eta krenulazio lineazioak.
 
=== '''Mineral lineazioak''' ===
Morfologia edo habito luzanga, prismatikoa, azikularra duten mineralak, deformazioz zein presio disoluzioz orientazio preferente batzuetan kokatzen dira, beraz esfortzuen norabidearen berri eman dezake, mineralen norabidearekiko perpendikularki. Arroka metamorfikoen propioa izaten da.
 
10. lerroa:
Norabide preferente batean deformazio moldakorra jasaten duen esfera batek, elipsoide itxura hartzen du. Hau bera gertatzen da klasto, pikor, mineral, fosilekin, edota arrokak osatzen dituzten edozein gorputzekin arroken fabrikan lineazio bat sortuz.
 
=== '''Intersekzio edo ebakidura lineazioak''' ===
Arroka deformatu askok egitura planar bat baino gehiago barne hartzen dute eta kasu gehienetan egitura planar hauek ebaki egiten dira ebakidura-lineazioak erakutsiz. Mota asko daude, baina adibiderik ohikoena, eskistositate baten eta geruzapenen arteko intersekzioa da.