Juan Jose Vicente Mitxelena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
12. lerroa:
 
== Ahaldun nagusi eta inbertsiogile ==
1773ko Elgoibarko Batzar Nagusietan ahaldun nagusi hautatu zuten. Hurrengo [[Segura]], [[Zarautz]] eta Azkoitiko batzar nagusietan ere berriz hautatu zuten, 1778, 1780 eta 1782an, hurrenez hurren.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Michelena Larrainzar, Juan José Vicente de - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/michelena-larrainzar-juan-jose-vicente-de/ar-95696/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-05-11}}</ref> Une garrantzitsu horretan, [[Merkataritza Libreko Erregelamendua (1778)mendua eman zen (1778)|Liberalizazio Erregelamendua eman zen (1778)]]. Mitxelena haren aurka azaldu zen [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari]] zuzendutako gutunean, kontraforutzat hartuz eta Amerikarekiko ezartzen zuen merkataritza harremana gaitzetsiz.<ref name=":1"/> Eztabaida bizia izan zuen elkarte horren barruan gai horregatik; izan ere, [[Antonio Lopeola|Antonio Lopeolak]] eta [[Juan Jose Zuaznabar|Juan Jose Zuaznabarrek]] ez bezala, kontraforutzat zuen orduko sistemari aldaketak egitea, eta itsasotik askatasunez inportatzen ziren produktuak merkeagoak zirela horrela, Gipuzkoan aduana zerga txikiak jartzen baitzitzaizkien bere kontsumorako inportatutako produktuei.<ref name=":2" /><ref group="oh">Beste bi elkartekide horiek, berriz, Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetako inportazio askearekinaskea bat etorriulertu arren, Espainietako Koroako beste lurraldeetara produktu horiek ateratzeko zituzten problemak nabarmentzen zituzten, tasa gogorrak ezartzen baitzitzaizkien aduana horietan (Ebroko aduanak).</ref>
 
1781ean, merkataritzan inbertsioak egin zituen, baina hondoa jo zuen 1783an, eta zorrak eragin zizkion. Hartzekodunak pilatzen zitzaizkion, [[Banco San Carlos|Banco San Carlosek]], bertako batzordekidea ere baitzen, salaketa bat jarri zion berak erositako akzioak ez ordaintzearren: 39.826 [[Espainiako erreala|erreal]] eta 16 [[marabedi]] zor zizkion. Horregatik, ondasun higiezinak desjabetu zitzaizkion.<ref name=":2" /> Kartzelatua ez izateko, Ramon Maria Zurbano koinatuak ordaindu zion fidantza.<ref name=":2" />