Juan Jose Vicente Mitxelena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t geh
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
1808ko kontrabandoko epaileak dioenez, Donostian jaiotakoa zen. Aita Juan Mitxelena zuen, Iruritakoa eta 1786. urtean hildakoa; hain zuzen, "1740an hasita hark ingelesen kontrako [[Kortsario|kortsoan]] irabazitakoarekin" aberastasun ez gutxi utzi zizkion semeari.<ref name=":2">{{Cite aldizkari|hizkuntza=es|izenburua=Motivaciones políticas, comerciales, familiares y personales en torno a la separación de Gipuzkoa durante la Guerra de la convención|urtea=2017|abizena=Aragón Ruano|izena=Álvaro|orrialdeak=146-147|orrialdea=|argitaletxea=Fundación para el Estudio del Derecho Histórico y Autonómico de Vasconia|ISBN=|url=https://www.revistaiuravasconiae.eus/sites/default/files/revista/Iura14%5B141-170%5D.pdf}}</ref>
 
== Ahaldun nagusi eta inbertsiogile ==
1773ko Elgoibarko Batzar Nagusietan ahaldun nagusi hautatu zuten. Hurrengo [[Segura]], [[Zarautz]] eta Azkoitiko batzar nagusietan ere berriz hautatu zuten, 1778, 1780 eta 1782an, hurrenez hurren.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Michelena Larrainzar, Juan José Vicente de - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/michelena-larrainzar-juan-jose-vicente-de/ar-95696/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-05-11}}</ref> Une garrantzitsu horretan, [[Merkataritza Libreko Erregelamendua (1778)mendua eman zen (1778)|Liberalizazio Erregelamendua eman zen (1778)]]. Mitxelena haren aurka azaldu zen [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari]] zuzendutako gutunean, kontraforutzat hartuz eta Amerikarekiko ezartzen zuen merkataritza harremana gaitzetsiz.<ref name=":1"/> Eztabaida bizia izan zuen elkarte horren barruan gai horregatik; izan ere, [[Antonio Lopeola|Antonio Lopeolak]] eta [[Juan Jose Zuaznabar|Juan Jose Zuaznabarrek]] ez bezala, kontraforutzat zuen orduko sistemari aldaketak egitea, eta itsasotik askatasunez inportatzen ziren produktuak merkeagoak zirela horrela, Gipuzkoan aduana zerga txikiak jartzen baitzitzaizkien bere kontsumorako inportatutako produktuei.<ref name=":2" />