Luis XIII.a Frantziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
Gorabehera askoren ondoren, [[Richelieu kardinala]], ama-semeak bateraturik, lehen ministro izan zen (1624). Handik aurrera Luis XIII.a Richelieuren mendean egon zen eta beti babestu zuen erregeak bere ministroa, amaren, emaztearen eta anaiaren konplot eta eraso guztietatik.
 
Bi alderdi nagusitu ziren Frantziako politika giroetan Luis XIII.aren garaian: Espainiarekiko hitzarmenak bideratu nahi zituzten katolikoak eta Frantziako handitasuna molde protestanteen bidetik bilatu nahi zutenak. Frantziatik kanpora, bi erabaki hartu zituen Luis XIII.ak, besteak beste: 1640an [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako konde]] titulua onartu zuen [[Segalarien Gerra|Espainiako koroaren aurka matxinatu ziren kataluniarrengandik]], baina gerora ezertan ez zen geratu erabaki hura, eta 1620an frantses koroaren pean ezarri zuen [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresuma]].
 
[[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III.arekin]] [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako koroaren]] lurrak independentzia egoeran kudeatuak izan ziren, baina Luis XIII.ak, agintaldiaren hasieratik, Frantziako [[Protestantismo|protestantenprotestanteen]] eragina kontrolpean eduki nahi izan zuen, eta haien feudoetako bat [[Nafarroa Beherea|Nafarroa]] eta [[Bearno]]aren zirenez, bi eskualde horien egoera berrantolatzea erabaki zuen. Gudarostearen buruan joan zen [[Paris]]etik hegoalderantz.
 
* [[1620]]ko [[urriaren 15]]ean [[Paue]]n sartu zen.