Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
111. lerroa:
=== Hondamenditik turismo-hirira ===
[[Fitxategi:Denis Dighton Storming of San Sebastian.jpg|thumb|Donostiaren setioa eta suntsipena (1813)]]
Tentsio politiko handiaren erdian, 1794ko abuztuan, Molina jeneralak eta donostiarrek ez zuten eragotzi [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|frantses iraultzaileak Donostiara sartzea]], eta [[Gipuzkoako Errepublika|Gipuzkoaren independentzia-aldarrikapen bat]] ere gertatu zen. [[Konbentzio Nazionala|Konbentzioa]]<nowiki/>ren tropek [[gillotina]] ale bat utzi zuten, geroago [[Plaza Berria (Donostia)|Plaza Berrian]] ezarri zena eta desertore batzuekin erabili zena. Gerra amaituta, Donostiako alkate [[MitxelenaJuan Jose Vicente (argipena)|Mitxelena]] eta udal batzordea kargugabetu, gerra- epaiketara eraman, eta kondenatua izan zen, [[Iruñeko historia|Iruñea]]<nowiki/>n (1796). 1808an, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] tropak berriz sartu ziren Donostiara [[Manuel Godoy]]ren gobernuaren baimenaz. [[Jose I.a Espainiakoa|Jose I.a]] (Jose Bonaparte) Espainiako [[Baionako konstituzioa|subirano konstituzionala]] izendatu zuten, eta Donostiara sartu zen ekainean, [[Narrika kalea]] zeharkatuz, baina kale horretako leiho guztiak itxita aurkitu zituen. Hurrengo 5 urteetan, militar frantsesek Donostia okupatu zuten, eta haiekiko harremana gazi-gozoa izan zen. Une horretan, hiria hizkuntzaz erabat [[euskara|euskalduna]] zen, eta elebakar ugari ziren tartean. Ordurako, [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoi]] hizkuntza azken hatsetan zen Donostian.