Juan Jose Vicente Mitxelena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
1793ko otsailean, [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzioaren Gerra]] piztu zen eta, 1794ko abuztuaren 4an, frantses armada [[Donostiako historia|Donostiaren]] atarira heldutakoan, Mitxelenak, alkate zela, kapitulazioa eman zuen. Frantses tropen sarrerak hautsak harrotu zituen Espainiako gortean eta [[Manuel Godoy|Manuel Godoy ministro ahalguztidunean]]. [[Basileako Bakea|Basileako Bakearen]] ondoren (1795), kargugabetu eta Iruñeko Kontseilu Militarrean epaitu zuten urte berean.<ref name=":1" />
 
Ondorioz, Donostiatik 20 [[Legoa|legoako]] urruntze agindua ezarri zioten, baita kargu publikorako betiko gaitasungabetu ere. Aldi batez espetxean sartu zuten eta, espetxe zigorra murriztu ondoren, atera eta, [[Auñamendi Eusko Entziklopedia|Auñamendi Entziklopediaren]] arabera, 1799an, bere eskubideak leheneratu zitzaizkion.<ref name=":1" /> Aldiz, [[Iñaki Egaña|Iñaki Egañak]] 1800eko urtarrilaren 3ko data ematen du gaitasungabetze epairako.<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Donostia 1813|urtea=2012|abizena=Egaña|izena=Iñaki|orrialdeak=246-247|orrialdea=|argitaletxea=Txertoa|ISBN=978-84-7184-533-5}}</ref>
 
=== Alkate suntsitutako Donostian ===