Wilhelm von Humboldt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Hau idatzi nuen beste egunean lehiaketan puntuak edukitzeko baina puntuak ez dira ageri agian ez nuen log in egin. kendu eta nire sailetik jarriko dut
7. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Tegel]]en ([[Prusia]]) jaio zen. Gurasoek pertsona ospetsuen eskuetan utzi zituzten bere semeen irakaskuntza. [[Alexander von Humboldt]] zientifiko naturalista ospetsuaren anaia zen. Biek irakaskutza horien abantaila izan zuten eta jakitun garrantzitsuak bilakatu ziren. Wilhelm von Humboldt bere garaiko maila intelektual handienetako pertsonaia izan zen, eta haren ikerlanak oraindik ere ezinbesteko erreferentzia dira hainbat arlo zientifikotan, [[hizkuntzalaritza]]n, esaterako. Hala nola, Makroekonomia, estatistika eta filosofia ikasi zuten uniertsitatera joateko ikasketetan. Neguan Berlinen ikasten zuten eta udan, berriz, Tegelen. Irakasleetako bat Gottlieb Johann Christian Kunth izan zen. Bera Humboldt familiaren aldamenean pasa zuen bere bizitza osoan eta familiaren panteoian sartu zuten 1829ean zendu egin zenean.
 
Hamahiru urterekin Wilhelm grekera, latina eta frantsezeras ederki egiten zuen eta literatura horretako autore famatuenak ezagutzen zituen. Ikasteko zuen ahalmenak helduak ikaratu zituen. Markus Herz, sendagilearen etxea bizitatu zuten bi anaiek, filosofia eta fisika klaseak ere ematen baitzuen. Bertan, Wilhelm Henriette Herz ezagutu zuen eta maitemindu egin zen. Geroago Caroline von Dacheröden ezagutu egin zuen eta hura bere emaztea bilakatu zen.
 
Amak gobernuan lan egiteko adin jakitea nahi zuen horregatik izan zuten irakaskuntza hori. Ideia berak abokatua izatea zen eta bere anaia, Alexander, ekonomia ikasketak burutuko zituen. Biek Fráncfort der Oderko univertsitatean hasi ziren, baina, Wilhelm utzi egin zuen lehenengo hilabeteetan eta 1788ko udaberrian Gotingako unibertsitatean matrikula egin zuen.
 
Gotingako unibertsitatean bere nahiak jarraitu zituen. Bertan filosofia, historia eta antzinako hizkuntzak ikasi zituen. Irakasle handiekin ikasi zuen, hala nola, Georg Christoph Lichtenberg eta Christian Gottlob Heyne. Urte honetan ezagutu zuen Caroline von Dacheröden. Bion arteko eskutitzak familien eredu bilakatu zituen alemaniako burgesiarentzat XIX eta XX. mendeetan.
 
1788 urte amaieran Gotinganetik Rin aldera bidai bat hasi zuen, Friedrich Heinrich Jacobiekin. Bidai honetan Georg Forster (munduari buelta emandakoa) ezagutu zuen. 1789ko udan Parisera joan zen Iraultza Frantsera ezagutuz.Gabonak Weimaren pasa zituen bere neskarekin eta Friedrich Schiller eta Johann Wolfgang von Goethe ezagutu zituen han.
 
1790ean, ikasketak burutu ostean gobernuarentzat lanean hasi zen.1791ko Ekainaren 29an ezkondu zen eta Turingian zegoen Dacheröden etxean bizitzera joan ziren. Biek grekera cultura, artea eta folosofia landu zuten eta Halleko hantzineko hizkuntzen filologoarekin (Friedrich August Wolf) eskutitzak partekatu zituzten.
 
1794ean Jenara joan zen bizitzera familiarekin, Schiller lan egiten ari zen hirira. Lehenik Schillerekin eta gero Goetherekin harreman estuak izan zituen eta bien lanetan eragina izan zuen. Bere eragina Schillerren Wallenstein-ean etaGoethen ''Herrmann und Dorothean'' antzematen da.
 
Ama (Elisabeth von Humboldt) hil egin zenean(1797) dirua anaiei pasa zen eta Schillerekin zuten harremana amaitu egin zen. Wilhelmek Tegeleko jauregiaz kargu egin zen eta Alexander Ameriketara bidai zientifiko bat egiteko erabilizuen dirua.
 
Wilhelm bere familiarekin Parisera bizitzera joan zen eta hango pertsonaia garratzitsuak ezagutu zituen David margolari iraultzailea, Abate Sieyés edo Madame de Staël adibidez. Handik abiatu zen gurera etorri zenean.
 
Hizkuntzalaria, poeta, literatur kritikoa eta politikoa izaki, orduko [[kultura]]ren gizon sonatuenekin harremanak izan zituen, hala nola [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethe]] edo [[Friedrich von Schiller|Schillerrekin]], eta [[Euskal Herria]]n, [[Joan Antonio Mogel|Mogel]], [[Pablo Pedro Astarloa|Astarloa]] edo [[Lorenzo Prestamero|Prestamerorekin]].
 
[[1799]]an Euskal Herria lehen aldiz zeharkatu zuen, [[Madril]]era bidean. [[1801]]ean lehen bidaian sortarazitako jakin mina ase ahal izan zuen, eta gure herrian zehar hara eta hona ibili zen hizkuntzaz, kulturaz, paisaiaz, ohiturez, erakundeez ohar ugari hartuta. Haien ondorioz idatzi zuen hizkuntza askotara itzulitako "Euskaldunak".
 
1802an Vatikanora joan zen Prusiaren ordezko bezela. Ez zuen lan ezkerga askorik izan eta Erromako jende boteretsuekin erlazio onak mantentzera aritu zen gehienbat. 1804an Goetheri idatzitako eskutitza da honen lekuko. 1805eko udan bere anaia ameriketatik heldu zen eta bi anaiak hiru hilabete elkarrekin pasa zituzten Erroman.
 
Erroman pasa zituen urte hauetan gertakari historiko ugari pasa ziren Prusian baina bera zalbu zegoen Erroman. Tegel jauregia ustu egin zuten lapurrek eta 1808ean bueltatu egin zen. Bueltatu zenean irakaskuntza saila eman zion gobernuak. Lehenengo momentuan onartzeko edo deusesteko zalantzekin egon zen ministroaren menpe egon behar zuelako eta egin nahi zituen aldaketak egiteko askasuna eukiko ez zuen beldurrarekin. Onartu eta erreforma handiak egin zituen. Bere ideietako bat Unibertsitateak Estatuaren kontrolatik aparte egon behar zuela zen. Etapa honetan Caroline Erroman egon zen 1810ra arte. Urte horretan, Vienara bizitzera joan zen bere senarrarekin batera.
 
[[1810]]ean [[Prusia]]ko hezkuntza ministroa zela, [[Berlingo Humboldt Unibertsitatea|Berlingo Unibertsitatea]] sortarazi zuen. [[1815]]ean diplomatiko bezala, maila handieneko lanak egin zituen; haren ardura politikoek Europan zehar eraman zuten. Prusiako ordezkari gisa parte hartu zuen [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]] menperatu ondorengo Europan [[monarkia absolutu|absolutismoaren]] Errestaurazioa ekarri zuen [[Vienako Batzarra|Vienako Kongresuan]].
 
1816ean, Franckfurt del Mainera bidali zuten urte batez, eta gero Londonera. 1819ean, ministro izatea lortu zuen. Urte hartako azken egunean, kargutik bota egin zuten irakaskuntzan egiten ari ziren aldaketen kontra joateagatik. Karlsbad dekretuak liberalen kontra joaten zen unibertsitateetan eta gatazka ugari egion ziren momentu horietan irakaskuntzan.
 
[[1820]]an [[politika]] utzi eta hizkuntzalaritzari guztiz eman zitzaion. Lehenetarikoa izan zen hizkuntzalaritza konparatuan; berrehun bat hizkuntza ezagutzera iritsi zen, haien artean [[euskara]], bere kuttunenetakoa<ref>[http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/wilhem-von-humboldt-1801-bidaia-euskaldunen-herrira Zumalakarregi Museoaren Webgunearen artikulua CC-BY-SA lizentziapean argitaratua]</ref>.
 
Karl Friedrich Schinkel arkitektoak Tegel jauregia eraberritu zuen eta hara bizitzera joan zen. Luze iraun zuen eraberritasun lanak. 1824ko Urrian bukatu baitziren.