EZLN: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
 
Zapatisten matxinada [[1994]]<nowiki/>ko urtarrilaren 1ean hasi zen, [[Chiapas|Chiapasko]] estatuan, Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren gobernuaren kontra, egun hartan [[Mexiko]] [[Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna|Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Itunean]] sartzen zela baliaturik. [[Zapatismo|Zapatistak]] matxinatzera bultzatu zituen arrazoien artean honako hauek aipa daitezke: herrialde osoko indiarren eta nekazarien txirotasuna, indiarrei kendutako lurren jabetza berreskuratzeko aldarrikapena, eta aberastasunaren banaketa zuzenago bat eta Mexikoko etniek estatuaren eta errepublikaren organizazioan parte hartzeko eskubidea izatea aldarrikatzea, Mexikon bizi diren [[etnia]] guztien kultura-ezaugarriak onartuak eta aintzat hartuak izan zitezen. Nahiz eta baliabide naturaletan Chiapas den Mexikoko estaturik aberatsenetako bat (petrolioa, zurak, meak eta nekazaritzarako lur emankorrak), gizarte-sektoreen arteko gorabeherak eta desberdintasunak ere beste inon baino handiagoak dira Chiapasen, oraindik ere estatuko antolakuntza soziopolitikoa antzinako egitura autoritario latifundistetan oinarritzen delako. Hala, zapatisten armadak zenbait udalerri hartu zituelarik, gobernuak Mexikoko armada federaleko soldaduak bidali zituen haiei aurre egitera, eta guduak izan ziren estatuko hiri nagusietan, [[San Cristóbal de las Casas]] eta [[Ocosin]] hirietan, besteak beste. Aurrerago, Mexikoko gobernuaren bitartekaritzaz, Barruti Federaleko alkate ohi Manuel Camachok eta [[San Cristóbal de las Casas|San Cristóbal de las Casasko]] apezpiku Samuel Ruiz Garcíak bake-elkarrizketak hasi zituzten, gatazkari irtenbide edo konponbide baketsua eman nahiz. Chiapasko Elizak bake-elkarrizketak bultzatu zituen indiarren eta nekazarien alde, haien oinarrizko eskubideak defendatuz. Meniak menia, baina, gatazkak bere horretan iraun zuen.
== Negoziazioak eta gatazka ==
 
 
== Negoziazioak eta gatazka ==
[[1996]]<nowiki/>ko urtarrilean, Mexikoko gobernuak eta zapatistek Konstituzioak indiarren autonomia ezagutzea hitzartu zuten. Handik hilabete batzuetara, zapatisten armadak (EZLN) talde politiko bihurtzea erabaki zuen, herrialdearen demokratizazio-prozesuan parte hartu ahal izateko, baina erabaki hura ez zen [[1997]]<nowiki/>ko iraila arte gauzatu, Mexikoko hiriburuan, manifestazio jendetsu baten ondoren Nazioaren Askapenerako Fronte Zapatistaren sorrera iragarri zuten arte, alegia. [[Ernesto Zedillo Ponce de León]] lehendakariaren gobernuarekin izenpeturiko hitzarmen-prozesua bertan behera gelditzeak sorrarazi zuen frontea, baina Marcos subkomandanteak berehala aldarrikatu zuen aurreko zapatismoaren borrokari eusteko beharra. 1997ko abenduaren 22an talde [[paramilitar]] batek ehunka nekazari hil zituen [[Acteal]] herrian, Chiapasen, zapatistek kontrolatzen zuten eremutik hurbil. Zedillo lehendakariak negoziazio-prozesua azkartzeko agindua eman zuen, eta kargutik kendu zuen barne-ministroa. Bien bitartean, Mexikoko gudarosteak zapatisten kuartel nagusia inguratu zuen [[Lacandona]]ko oihanean, baina ez zuen lortu Marcos subkomandantea atxilotzerik. [[1998]]<nowiki/>an, [[Julio César Santiago Díaz]] jenerala atxilotu zuten Actealko sarraskian parte hartu izanaz akusaturik, haren mendeko armadak erasotuei laguntza eskaini ez izanaz, hain zuzen. Bi hilabete geroago, ekainean, [[Samuel Ruiz García]] apezpikuak bertan behera utzi zuen gobernuaren eta zapatisten arteko bitartekaritza-lana, lehendakariari trabak jartzea leporatu ondoren. Hilabete hartan bertan, bederatzi pertsona hil ziren Mexikoko gudarostearen eta zapatistenaren arteko borrokan, zapatistek berek sortu zuten eta Mexikoko armada desegiten hasi zen [[San Juan de la Libertad]] udalerrian.
 
 
== Etapa historikoak ==
Dokumentu zapatisten arabera, EZLN-ren historia zazpi etapatan banatzen da. Lehenengoan, erakundearen hasierako zelula politiko-militarra osatuko zuten matxinatuak aukeratu ziren (bost gizon eta emakume bat). Bigarren fasean, ofizialki fundatu zen Nazio Askapenerako Armada Zapatista, lehenengo kanpamendu zapatista [[Chiapas|Chiapasen]] ezarri ondoren, "La Pesadilla" izenekoa. Hirugarren etapa estrategia prestatzeko izan zen, gidaliburu estatubatuar eta mexikarren bitartez egin zutena; kanpamendu berriak ere sortu zituzten; hala nola, "El Fogón", "Reclutas", "Baby Doc", "De la Juventud eta "Margaret Tatcher". Laugarren fasean, 1985 inguruan, taldeak lehenengo harremanak egin zituen inguruko herriekin. Bosgarren fasea "aparteko hazkundea" izan zen, izan ere, euren influentzia zonaldea Lacandona Oihanetik haratago, Los Altos eta Chiapaseko iparraldera zabaldu ziren. Seigarrenak erakundearen barnean hauteskundeak suposatu zituen gobernu mexikarraren aurkako gerrara joan edo ez erabakitzeko. Baietz atera ondoren, [[1993]]<nowiki/>ko abenduan, orduko presidente zen [[Carlos Salinas de Gortari]] kargutik botatzea planteatu zuen honi hauteskunde iruzurra leporatuz. Honekin batera, Armada federalari gerra deklaratu zioten. EZLN-ren arabera, hauteskundeetan hainbat iruzur egin ziren; jada hilda zegoen jendearen izenean bozkatzea, adibidez.
30 ⟶ 28 lerroa:
 
=== 1994 ===
[[1994]]<nowiki/>ko urtarrilaren 1ean, Nazio Askapenerako Armada Zapatistak, aurrez abisatu gabe, altxamendu armatu bat jarri zuen abian Chiapaseko estatuan, "altxamendu zapatista" bezala ezagutzen dena. Okupazioak burutu ondoren, Oihan Lacandoneko Deklarazioa emititu zuten, non gobernu mexikarrari gerra deklaratu eta "lana, lurra, bizitokia, osasuna, elikadura, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea" eskatu zuten.
1994ko lehen orduetan, errebeldeek [[San Cristóbal de las Casas (udalerria)|San Cristobal de Las Casas]], [[Altamirano (udalerria)|Altamitano]], [[Las Margaritas (udalerria)|Las Margaritas]], [[Ocosingo (udalerria)|Ocosingo]], [[Oxchuc (udalerria)|Oxhuc]], [[Huixtán (udalerria)|Huixtán]] eta [[Chanal (udalerria)|Chanal]]-eko egoitza munizipalak erasotu eta okupatu zituzten.
 
 
[[1994]]<nowiki/>ko urtarrilaren 1ean, Nazio Askapenerako Armada Zapatistak, aurrez abisatu gabe, altxamendu armatu bat jarri zuen abian Chiapaseko estatuan, "altxamendu zapatista" bezala ezagutzen dena. Okupazioak burutu ondoren, OihanLacandona LacandonekoOihaneko Deklarazioa emititu zuten, non gobernu mexikarrari gerra deklaratu eta "lana, lurra, bizitokia, osasuna, elikadura, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea" eskatu zuten.
1994ko lehen orduetan, errebeldeek [[San Cristóbal de las Casas (udalerria)|San Cristobal de Las Casas]], [[Altamirano (udalerria)|Altamitano]], [[Las Margaritas (udalerria)|Las Margaritas]], [[Ocosingo (udalerria)|Ocosingo]], [[Oxchuc (udalerria)|Oxhuc]], [[Huixtán (udalerria)|Huixtán]] eta [[Chanal (udalerria)|Chanal]]-eko egoitza munizipalak erasotu eta okupatu zituzten.
 
Urtarrilaren 1ean, erakundeak XXXI Zona Militarra erasotu zuen, hamar ordu baino gehiago iraun zituen konbate batean, nahiz eta Gastón Menchaca Arias generalak jaieguna eman zien bere tropei [[Urteberri-egun|Urte Berria]] zela eta. Azkenean, EZLN-k ez zuen bere helburua lortu eta oihanera itzuli zen.
64 ⟶ 61 lerroa:
 
=== 1995 ===
[[Fitxategi:Subcomandante Marcos.jpg|thumb|[[Marcos komandanteordea|Marcos subkomandantea]] ekitaldi batean.]][[1995]]. urtearen hasieran, taldeak "OihanLacandona LacandonekoOihaneko Hirugarren Deklarazioa" argitaratu zuen, non gizarteari Nazio Askapenerako Mugimendu bat proposatzen zion. Urtarrilaren erdialderako, Esteban Moctezuma gobernuko idazkaria zapatisten ordezkariekin bildu zen eta su-etena egitera konprometitu ziren soluzio politikorako prozesua berriro hasteaz gain. Otsailean egin zen Konbentzio Demokratiko Nazionalaren hirugarren saioa, hiru egunetan zehar, [[Querétaro|Querétaron]].
 
Otsailaren 9an, Ernesto Zedillo Ponce de León presidenteak zapatisten buruen identitateak zekizkiela iragarri zuen, eta horretaz gain, hauek harrapatzeko aginduak aurrera eramaten ari zirela ere esan zuen. Gauzak horrela, gobernu federal mexikarrak gerrillaren burua, [[Marcos Subkomandantea|Marcos subkomandantea]], Rafael Sebastián Guillén Vicente bezala identifikatu zuen, irakasle ohia eta filosofoa, 38 urtekoa. Haren atxiloketa agindu zuen armen erabilera eta terrorismoa leporatuz. Marcos subkomandanteak agerraldi batzuk eginak zituen, baina beti buru-berokia soinean zeramala. Bi egun beranduago, Armada mexikarrak Chiapaseko hainbat herriren kontrola berreskuratu zuen. 15 egunetan soilik, 20 mila pertsona baino gehiago mugitu ziren euren bizitokietatik oihanera, armadak hutsik geratutako espazioak okupatzen zituelarik. Era honetara, gobernu federalak estrategia bikoitz bat jarraitzen zuen matxinatuen aurka: alde batetik, negoziazio politikoa burutzen zen idazkatien bitartez, baina beste aldetik, zapatistak atxilotzeko aginduak ematen ziren.
77 ⟶ 74 lerroa:
 
=== 1996 ===
Urtero bezala, "OihanLacandona LacandonekoOihaneko Laugarren Deklarazioa" argitaratu zuten. Bertan, "EZLN-an oinarritutako eta botereagatik borroka egiten ez duen politika independiente, autonomo eta baketsu" berri bat eratzeko erabakia azaltzen zuten. Urtarrilaren 5ean, Marcos komandanteordeak bere oihaneko ezkutalekua utzi zuen eta San Cristobalera bidaiatu zuen Kultura eta Eskubide Indigenen Foru Nazionalean parte hartzeko. Hilaren 10ean amaitu zen topaketa erakunde berri bat Otsailaren 16an, zapatistek eta gobernu federalek Eskubide eta Kultura Indigenen Akordioak sinatu zituzten, non gobernua herri indigenak konstituzioan aitortzera konprometitzen zen.
 
 
 
Maiatzaren 2an, Javier Elorriaga Berdegue eta Sebastian Etzin Gomezi 13 eta 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaien terrorismoagatik. EZLN-a hortaz jabetu zenean, ekintza hori bakearen aurkako probokazioa zela erabaki zuen eta elkarrizketa bidea itxi zuen. Ekainaren 6an, atxilotutakoen askapena aldarrikatzen zuen kanpaina nazional eta internazionalaren ondoren, lortu zuten sententziak ezeztatzea. EZLN-ak bere tropen alerta egoera eten zuen.[[Fitxategi:Comandanta Ramona by bastian.jpg|thumb|211x211px|Ramona Komandantea]]Ekain eta uztail bitartean, San Cristobal de las Casasen, Estatuaren Erreformarako Forua egin zen. Abuztuan, Oventic, La Realidad eta gainerako Aguascalientesen, EZLN-ak Humanitatearen aldeko eta Neoliberalismoaren Aurkako Lehen Topaketa Interkontinentala antolatu zuen. 42 herrialde desberdinetako 3 mila pertsona, gehienak mexikarrak, elkartu ziren La Realidaden. Jendea 5 lan mahaietan banatu zen eta Marcos komandanteordeak ''Humanitatearen aldeko eta Neoliberalismoaren aurkako La Realidadeko Deklarazioa'' argitaratu zuen.
93 ⟶ 92 lerroa:
 
Abenduaren 22an, EZLN begiko zuten 45 [[tzotzil]] erailduak izan ziren talde paramilitar baten eskuetan Acteal-en, San Cristobaletik 50 km-tara. Ekintza hauek Actealeko Sarraskia bezala ezagutzen dira eta zigorgabe geratu ziren. Biolentzia ekintza hauek bultzatu zituzten 8 ofizialak 3 urte soilik egon ziren giltzapean.
 
=== 1998 ===
Urtarrilean, emakume bat Chiapaseko polizia munizipalak tirokatuta hil zen [[Ocosingo (udalerria)|Ocosingon]], indigena martxa batean.
 
Otsailean, gobernuaren idazkaritzak kanpaina bat hasi zuen atzerriko aktibista politikoak Chiapasetik aldentzeko. Hilaren 25ean, Reuters albiste agentziari eskaini zion elkarrizketa batean, [[Vicente Fox|Vicente Foxek]], presidente izateko hautagaiak, esan zuen Marcos komandanteordeak Chiapasen, herrialdearen eta indigenen ongizatea nahi bazuen, adostasun batera iritsi beharko zirela lehenbailehen.
 
Apiriletik aurrera, Chiapaseko gobernua zapatistekin bat egiten zuten udalerriak deuseztatzen hasi zen. Ekintza hauetan, [[Belgika|Belgika,]] [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] eta [[Espainia|Espainiako]] 12 atzerritar atxilotuak eta euren herrialdera bidaliak izan ziren. Kanpamendu militar bat eta muntai polizial bat ezarri ziren Taniperlasgo komunitatean eta Mugimendu Indigena Iraultzaile Antizapatista (MIRA) talde paramilitarraren eragina zabaldu zen. Maiatzaren 1ean "Tierra y Libertad" udalerri autonomo zapatista deuseztatu zen Las Margaritasen. Guztira 63 atxilotu, 3 zauritu eta 140 desplazatu izan ziren; 3 bortxaketa salaketa izan ziren gainera. Militarrak eta poliziak udalerriaren sarreretan eta erdigunean egokitu ziren. Ekainaren 3ko goizeko 6etan, [[Nicolás Ruíz (udalerria)|Nicolas Ruiz]] udalerria eraitsi zuten 2.000 polizia eta militarren artean. Gas negar-eragilea eta biolentzia erabili zuten EZLN-ren jarraitzaileen aurrean. Informazio iturri askoren arabera, hainbat emakume haurdun astinduak izan ziren, hamarnaka haur zaurituak eta intoxikatuak izan ziren, etxeak erregistratu zituzten ordenik gabe eta bertan aurkitu zuten diru eta baliozko gauza oro lapurtu zuten. Azkenean, ekainaren 10ean, Armada mexikarrak, polizien laguntzaz, Chavajeval eta Unión Progresoko komunitateetan ([[El Bosque (udalerria)|El Bosque]]) sartu ziren. Egintza horretan EZLN-ko 9 kide hil ziren eta herritarrek ihes egin zuten mendietara, gutxi gorabehera mila pertsona. Lapurreta, arpilatze eta tenplu eta kapera profanazio salaketak jarri ziren. Animalia asko hil egin zituzten eta uzta pila bat suntsitu zen. Poliziak etxeetan aurkitu zituzten identifikazio dokumentu guztiak ere hartu egin zituen.
 
Uztailaren erdialdera, Marcos subkomandanteak "Lacandona Oihaneko Bosgarren Deklarazioa" emititu zuen, eskubide eta kultura indigenen legeak berrikusteko kontsulta nazional bat proposatuz.
 
=== 1999 ===
Martxoan egin zen bosgarren deklarazioan proposatutako kontsulta, baina ez zuen erantzun politikoa ekainera arte izan. Guanajuatoko gobernadoreak elkarrizketa batean esan zuen "Marcos subkomandantearekin hitz egiteko presa zeukala herrialdearen etorkizunaz hitz egin eta adostasun batera iristeko".
Abuztuan, errebeldeen eta Armada Federalaren arteko borroka berriro hasi zen. 9 soldadu hil ziren, baina kasu bakana izan zen. Denbora gutxi barru, gobernuak Chiapasen preso zeuden zapatista batzuk askatu zituen elkarrizketa berriro hasteko eskari bezala.
 
=== 2000 ===
Apirilean, [[Vicente Fox]] hautagaiak proposamen berri bat bidali zion Marcos komandaneteordeari, baina ez zuen erantzunik lortu. Maiatzean, zibil batzuek bi indigenei eraso egin zieten Polhó udalerrian. PFPko kideak bidali ziren zonaldeko segurtasuna bermatzeko. Koordinatzaile zapatistak eta gobernuz kanpoko hainbat erakundek "EZLN-arekiko probokazio garbi" gisa hartu zuten.
 
Vicente Fox presidente kargurako hautatu zuten, eta bere lehen aginduetako bat armada gatazka gunetik kentzea izan zen. Gertakari honen ondoren, Marcos komandanteordeak elkarrizketa berrartzea onartu zuen. Bakea lortzeko baldintzak jarri zituen, adibidez, gobernu federalak gainerako talde armatu edo paramilitarrak desegitea.
 
=== 2001 ===
Urtearen hasieran, Marcos komandanteordeak Informazio-gune Zapatistaren sorrera iragarri zuen, non gerrilleroen bidaien inguruko informazioa partekatu edota mobilizazioak abian jarriko ziren.
 
Vicente Foxek urtarrilaren 9an eskatu zion EZLN-ari gobernuarekin hizketaldi bat mantentzeko, baina hauen erantzuna negatiboa izan zen. Eskatutako zazpi posizio militarrak itxi ezean, ez zutela eurekin hitz egingo. Bien bitartean, Armada federala Cuxuajal, [[Ocosingo (udalerria)|Ocosingoko]] komunitatetik irten zen.
 
=== 2005 ===
2005ean igorri zen "Lacandona Oihaneko Seigarren Deklarazioa". Bertan, armak utzi eta politika egingo zutela adierazten zuten.
 
Abuztuaren 5tik irailaren 18ra, EZLN-k Seigarren Deklarazioaonetsi zuten ezker alderdiko erakunde politiko, erakunde indigena, erakunde sozial, gobernuz kanpoko erakunde, erakunde edo talde kulturalekin, adineko, heldu eta haurrekin bilerak izan zituen. Bilera horietan, sei puntu eztabaidatu ziren: kanpainaren aldaketak, zein konbokatu eta zein ez, kanpainaren antolaketa egitura, beste antolaketa ahaleginak eta berehalako lanak.
<br />
 
=== 2012 ===
2012ko abenduaren 21ean, hamar milaka pertsona EZLN-ri babesa emateko Chiapaseko 5 hiritan zehar ibili ziren isiltasunean: [[Ocosingo (udalerria)|Ocosingo]], [[Las Margaritas (udalerria)|Las Margaritas]], [[Palenque]], [[Altamirano (udalerria)|Altamirano]] eta [[San Cristóbal de las Casas|San Cristobal]]. Martxa amaitu eta ordu batzuetara, adierazpen bat zabaldu zen poema forman, Marcos sunkomandanteak sinatuta.<blockquote>''2012ko abenduaren 21a''
 
''A quien corresponda:''
 
''¿Escucharon?''
 
''Es el sonido de su mundo derrumbándose.''
 
''Es el del nuestro resurgiendo.''
 
''El día que fue el día era noche.''
 
''Y noche será el día que será el día.''
 
''¡DEMOCRACIA!''
 
''¡LIBERTAD!''
 
''¡JUSTICIA!''
 
''Hegoekialdeko mendietatik, EZLN, Marcos Komandanteordea.''
 
<br /></blockquote>Mobilizaio honek 40 mila zapatista inguru bildu zituen, ugaritsuena izan zen [[1994]]<nowiki/>ko altxamenduaz geroztik. ''La Jornada''ren arabera, horietatik erdiak [[San Cristóbal de las Casas|San Cristobalen]] ibili ziren, 7 mila [[Las Margaritas (udalerria)|Las Margaritasen]] eta 8 mila [[Palenque|Palenquen]]. Bestalde, ''El País''-en arabera, San Cristobalen 10 mila bildu ziren. Zifrez agin, isiltasuna faktore adierazgarria izan zen ekintza hartan. Hermann Bellinghausen poeta eta kazetariak horrela amaitu zuen bere kronika:<blockquote>Bat-batean "agertzeko" tebeak, indigena errebealdeak "desagertu" egin ziren modu txukun eta isilean, goizaldean hiri honetara iritsi ziren modu berean. 1994. urteko EZLN-aren altxamendutik bi hamarkadetara, arduraturik, kuriositatez eta inongo gutxiespenik gabe harrera egin dion hirira. Alkatetzaren arkuen azpian, gaur bere lanak eten dituenak, hamarnaka okosingar bildu ziren mugikor eta kamerekin kaputxadunen kontzentrazio harrigarriari argazkiak ateratzeko. Tetriseko jolasean bezala bete zuten parkea, jardineren artetik aurrera eginez, koreografia bat zirudien antolamenduaz, goizean jarritako eszenatokira igo, ukabila altxa eta isilka esateko, "hemen gaude". Beste behin ere.</blockquote>
 
=== 2015 ===
2015eko ekainean, EZLN-ak El Rosarion indigena batzuek aurkako ekintzak salatu zituen. Salaketa Moisés subkomandanteak sinatu zuen eta erasoa urte horretako hilabete horretan gertatu zela baieztatu zuen. Bestalde, Las Abejas Gizarte Zibilaren Erakundeak ekainaren 23an indigena tzotzil bat erailia izan zela salatu zuen.
 
== Oinarrizko printzipioak ==