25.262
edits
tNo edit summary |
|||
Txinatar medikuntza tradizionalaren oinarrizko kontzeptuetako bat gorputzaren ''[[qi]]'' deitzen duten bizi energia da. Energia horrek ''[[meridiano (txinatar medikuntza)|meridiano]]'' deitutako kanaletatik zirkulatzen du eta gorputzeko organo eta funtzioak lotzen ditu. Medikuntza horretan gorputzari eta gaixotasunari buruz erabiltzen diren kontzeptuek bere jatorri zaharra adierazten dute eta prozesu dinamikoetan jartzen dute arreta, egitura materialak bigarren mailan utzita. Zentzu horretan, [[Europa]]n antzina erabiltzen zen [[humorismo]]a edo humoreen teoria dakar gogora. Txinatar medikuntza tradizionalean, osasuna entitate bakoitzaren eta kanpoko munduaren arteko elkarrekintza harmoniatsua da, eta gaixotasuna harmonia falta. Diagnostikoa egitean, sintomen azpian egon daitekeen harmonia falta hori antzematen saiatzen dira medikuak: pultsua neurtzen dute, mingaina, azala eta begiak aztertzen dituzte eta jateko eta lo egiteko ohiturei kasu egiten diete, besteak beste.
Ikerketa zientifikoek ez dute frogarik aurkitu ''qi''-
Txinatar medikuntzaren funtsezko idazkiak ''[[Huangdi Neijing]]'' eta ''[[Shanghan lun]]'' dira, eta baita nozio kosmologikoak ere, adibidez [[yin eta yang]] kontzeptua eta [[Wu Xing|bost faseak]].
|
edits