EZLN: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
== Iraultza Indigenarako Komite Klandestinoa ==
Iraultza Indigenarako Komite Klandestinoa (CCRI), EZLNren buruen batura da. Bere izena gehienak indigenak direlari zor zaio.
 
[[Fitxategi:Comandanta Ramona by bastian.jpg|thumb|211x211px|Ramona Komandantea]]
EZLNren lidergotza kolektiboa 23 komandantez eta subkomandante batez (Galeano subkomandantea, bozeramaile gisa jokatzen duena) osatuta dago. Comandante Sergio, Comandanta Susana, Comandante Tacho, Comandanta Yolanda, Comandante Zebedeo
 
14. lerroa:
 
Zapatisten matxinada [[1994]]<nowiki/>ko urtarrilaren 1ean hasi zen, [[Chiapas|Chiapasko]] estatuan, Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren gobernuaren kontra, egun hartan [[Mexiko]] [[Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna|Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Itunean]] sartzen zela baliaturik. [[Zapatismo|Zapatistak]] matxinatzera bultzatu zituen arrazoien artean honako hauek aipa daitezke: herrialde osoko indiarren eta nekazarien txirotasuna, indiarrei kendutako lurren jabetza berreskuratzeko aldarrikapena, eta aberastasunaren banaketa zuzenago bat eta Mexikoko etniek estatuaren eta errepublikaren organizazioan parte hartzeko eskubidea izatea aldarrikatzea, Mexikon bizi diren [[etnia]] guztien kultura-ezaugarriak onartuak eta aintzat hartuak izan zitezen. Nahiz eta baliabide naturaletan Chiapas den Mexikoko estaturik aberatsenetako bat (petrolioa, zurak, meak eta nekazaritzarako lur emankorrak), gizarte-sektoreen arteko gorabeherak eta desberdintasunak ere beste inon baino handiagoak dira Chiapasen, oraindik ere estatuko antolakuntza soziopolitikoa antzinako egitura autoritario latifundistetan oinarritzen delako. Hala, zapatisten armadak zenbait udalerri hartu zituelarik, gobernuak Mexikoko armada federaleko soldaduak bidali zituen haiei aurre egitera, eta guduak izan ziren estatuko hiri nagusietan, [[San Cristóbal de las Casas]] eta [[Ocosin]] hirietan, besteak beste. Aurrerago, Mexikoko gobernuaren bitartekaritzaz, Barruti Federaleko alkate ohi Manuel Camachok eta [[San Cristóbal de las Casas|San Cristóbal de las Casasko]] apezpiku Samuel Ruiz Garcíak bake-elkarrizketak hasi zituzten, gatazkari irtenbide edo konponbide baketsua eman nahiz. Chiapasko Elizak bake-elkarrizketak bultzatu zituen indiarren eta nekazarien alde, haien oinarrizko eskubideak defendatuz. Meniak menia, baina, gatazkak bere horretan iraun zuen.
 
 
== Negoziazioak eta gatazka ==
1996ko[[1996]]<nowiki/>ko urtarrilean, Mexikoko gobernuak eta zapatistek Konstituzioak indiarren autonomia ezagutzea hitzartu zuten. Handik hilabete batzuetara, zapatisten armadak (EZLN) talde politiko bihurtzea erabaki zuen, herrialdearen demokratizazio-prozesuan parte hartu ahal izateko, baina erabaki hura ez zen [[1997]]<nowiki/>ko iraila arte gauzatu, Mexikoko hiriburuan, manifestazio jendetsu baten ondoren Nazioaren Askapenerako Fronte Zapatistaren sorrera iragarri zuten arte, alegia. [[Ernesto Zedillo Ponce de León]] lehendakariaren gobernuarekin izenpeturiko hitzarmen-prozesua bertan behera gelditzeak sorrarazi zuen frontea, baina Marcos subkomandanteak berehala aldarrikatu zuen aurreko zapatismoaren borrokari eusteko beharra. 1997ko abenduaren 22an talde [[paramilitar]] batek ehunka nekazari hil zituen [[Acteal]] herrian, Chiapasen, zapatistek kontrolatzen zuten eremutik hurbil. Zedillo lehendakariak negoziazio-prozesua azkartzeko agindua eman zuen, eta kargutik kendu zuen barne-ministroa. Bien bitartean, Mexikoko gudarosteak zapatisten kuartel nagusia inguratu zuen [[Lacandona]]ko oihanean, baina ez zuen lortu Marcos subkomandantea atxilotzerik. [[1998]]<nowiki/>an, [[Julio César Santiago Díaz]] jenerala atxilotu zuten Actealko sarraskian parte hartu izanaz akusaturik, haren mendeko armadak erasotuei laguntza eskaini ez izanaz, hain zuzen. Bi hilabete geroago, ekainean, [[Samuel Ruiz García]] apezpikuak bertan behera utzi zuen gobernuaren eta zapatisten arteko bitartekaritza-lana, lehendakariari trabak jartzea leporatu ondoren. Hilabete hartan bertan, bederatzi pertsona hil ziren Mexikoko gudarostearen eta zapatistenaren arteko borrokan, zapatistek berek sortu zuten eta Mexikoko armada desegiten hasi zen [[San Juan de la Libertad]] udalerrian.
[[Fitxategi:Subcomandante Marcos.jpg|thumb|[[Marcos komandanteordea|Marcos subkomandantea]] ekitaldi batean.]]
 
1996ko urtarrilean, Mexikoko gobernuak eta zapatistek Konstituzioak indiarren autonomia ezagutzea hitzartu zuten. Handik hilabete batzuetara, zapatisten armadak (EZLN) talde politiko bihurtzea erabaki zuen, herrialdearen demokratizazio-prozesuan parte hartu ahal izateko, baina erabaki hura ez zen [[1997]]<nowiki/>ko iraila arte gauzatu, Mexikoko hiriburuan, manifestazio jendetsu baten ondoren Nazioaren Askapenerako Fronte Zapatistaren sorrera iragarri zuten arte, alegia. [[Ernesto Zedillo Ponce de León]] lehendakariaren gobernuarekin izenpeturiko hitzarmen-prozesua bertan behera gelditzeak sorrarazi zuen frontea, baina Marcos subkomandanteak berehala aldarrikatu zuen aurreko zapatismoaren borrokari eusteko beharra. 1997ko abenduaren 22an talde [[paramilitar]] batek ehunka nekazari hil zituen [[Acteal]] herrian, Chiapasen, zapatistek kontrolatzen zuten eremutik hurbil. Zedillo lehendakariak negoziazio-prozesua azkartzeko agindua eman zuen, eta kargutik kendu zuen barne-ministroa. Bien bitartean, Mexikoko gudarosteak zapatisten kuartel nagusia inguratu zuen [[Lacandona]]ko oihanean, baina ez zuen lortu Marcos subkomandantea atxilotzerik. [[1998]]<nowiki/>an, [[Julio César Santiago Díaz]] jenerala atxilotu zuten Actealko sarraskian parte hartu izanaz akusaturik, haren mendeko armadak erasotuei laguntza eskaini ez izanaz, hain zuzen. Bi hilabete geroago, ekainean, [[Samuel Ruiz García]] apezpikuak bertan behera utzi zuen gobernuaren eta zapatisten arteko bitartekaritza-lana, lehendakariari trabak jartzea leporatu ondoren. Hilabete hartan bertan, bederatzi pertsona hil ziren Mexikoko gudarostearen eta zapatistenaren arteko borrokan, zapatistek berek sortu zuten eta Mexikoko armada desegiten hasi zen [[San Juan de la Libertad]] udalerrian.
 
== Etapa historikoak ==
Dokumentu zapatisten arabera, EZLN-ren historia zazpi etapatan banatzen da. Lehenengoan, erakundearen hasierako zelula politiko-militarra osatuko zuten matxinatuak aukeratu ziren (bost gizon eta emakume bat). Bigarren fasean, ofizialki fundatu zen Nazio Askapenerako Armada Zapatista, lehenengo kanpamendu zapatista [[Chiapas|Chiapasen]] ezarri ondoren, "La Pesadilla" izenekoa. Hirugarren etapa estrategia prestatzeko izan zen, gidaliburu estatubatuar eta mexikarren bitartez egin zutena; kanpamendu berriak ere sortu zituzten; hala nola, "El Fogón", "Reclutas", "Baby Doc", "De la Juventud eta "Margaret Tatcher". Laugarren fasean, 1985 inguruan, taldeak lehenengo harremanak egin zituen inguruko herriekin. Bosgarren fasea "aparteko hazkundea" izan zen, izan ere, euren influentzia zonaldea Lacandona Oihanetik haratago, Los Altos eta Chiapaseko iparraldera zabaldu ziren. Seigarrenak erakundearen barnean hauteskundeak suposatu zituen gobernu mexikarraren aurkako gerrara joan edo ez erabakitzeko. Baietz atera ondoren, [[1993]]<nowiki/>ko abenduan, orduko presidente zen [[Carlos Salinas de Gortari]] kargutik botatzea planteatu zuen honi hauteskunde iruzurra leporatuz. Honekin batera, Armada federalari gerra deklaratu zioten. EZLN-ren arabera, hauteskundeetan hainbat iruzur egin ziren; jada hilda zegoen jendearen izenean bozkatzea, adibidez.
 
== Kronologia politiko eta militarra ==
26 ⟶ 27 lerroa:
 
Zapatisten presentzia azaltzen zuten hainbat informe egon arren, EZLN-k ustekabean harrapatu zuen Gobernu federala, hau [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]], [[Kanada]] eta [[Mexiko|Mexikoren]] arteko Ipar Amerikako Merkatu Librearen Itunean sartzeko prozesua prestatzen ari baitzen.
[[Fitxategi:Mexico states chiapas.png|thumb|[[Chiapas]]<nowiki/>eko estatu federala, [[Mexiko]].]]
 
=== 1994 ===
[[1994]]<nowiki/>ko urtarrilaren 1ean, Nazio Askapenerako Armada Zapatistak, aurrez abisatu gabe, altxamendu armatu bat jarri zuen abian Chiapaseko estatuan, "altxamendu zapatista" bezala ezagutzen dena. Okupazioak burutu ondoren, LacandonakoOihan OihanekoLacandoneko Deklarazioa emititu zuten, non gobernu mexikarrari gerra deklaratu eta "lana, lurra, bizitokia, osasuna, elikadura, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea" eskatu zuten.
1994ko lehen orduetan, errebeldeek [[San Cristóbal de las Casas (udalerria)|San Cristobal de Las Casas]], [[Altamirano (udalerria)|Altamitano]], [[Las Margaritas (udalerria)|Las Margaritas]], [[Ocosingo (udalerria)|Ocosingo]], [[Oxchuc (udalerria)|Oxhuc]], [[Huixtán (udalerria)|Huixtán]] eta [[Chanal (udalerria)|Chanal]]-eko egoitza munizipalak erasotu eta okupatu zituzten.
 
 
 
Urtarrilaren 1ean, erakundeak XXXI Zona Militarra erasotu zuen, hamar ordu baino gehiago iraun zituen konbate batean, nahiz eta Gastón Menchaca Arias generalak jaieguna eman zien bere tropei [[Urteberri-egun|Urte Berria]] zela eta. Azkenean, EZLN-k ez zuen bere helburua lortu eta oihanera itzuli zen.
58 ⟶ 62 lerroa:
 
Urriaren 13an, Samuel Ruiz obispoak ekimen berri bat azaldu zuen berriro elkarrizketak irekitzeko taldearen eta gobernuaren artean, EZLN-ak onartu zuena. Hala ere, abenduaren hasieran, zapatistek Eduardo Robledoren inposaketak su-etena apurtzen dute eta Amado Avedaño Figueroa, ''El Tiempo'' egunkariko zuzendaria, "izendatzen" dute "gobernadore errebelde" gisa. Hala ere, abenduaren 14an Elkarrizketa eta Bake Komisioa ezartzen da, legegilez osatuta. EZLN-ren erantzuna itxitura militarrarekin amaitzea eta ofentsiba politikoa egoztea izan zen; 38 udalerri berri deklaratu ziren territorio errebelde abenduaren 19an. 23an, Gobernuko Idazkaritzak bitartekari berriak izendatzen ditu elkarrizketak hasteko zapatistekin. Hauek, euren tropen atzera-egite bat eta tregoa bat agintzen dute [[1995]]<nowiki/>eko urtarrilaren 6ra arte.
 
=== 1995 ===
[[Fitxategi:Subcomandante Marcos.jpg|thumb|[[Marcos komandanteordea|Marcos subkomandantea]] ekitaldi batean.]][[1995]]. urtearen hasieran, taldeak "Oihan Lacandoneko Hirugarren Deklarazioa" argitaratu zuen, non gizarteari Nazio Askapenerako Mugimendu bat proposatzen zion. Urtarrilaren erdialderako, Esteban Moctezuma gobernuko idazkaria zapatisten ordezkariekin bildu zen eta su-etena egitera konprometitu ziren soluzio politikorako prozesua berriro hasteaz gain. Otsailean egin zen Konbentzio Demokratiko Nazionalaren hirugarren saioa, hiru egunetan zehar, [[Querétaro|Querétaron]].
 
Otsailaren 9an, Ernesto Zedillo Ponce de León presidenteak zapatisten buruen identitateak zekizkiela iragarri zuen, eta horretaz gain, hauek harrapatzeko aginduak aurrera eramaten ari zirela ere esan zuen. Gauzak horrela, gobernu federal mexikarrak gerrillaren burua, [[Marcos Subkomandantea|Marcos subkomandantea]], Rafael Sebastián Guillén Vicente bezala identifikatu zuen, irakasle ohia eta filosofoa, 38 urtekoa. Haren atxiloketa agindu zuen armen erabilera eta terrorismoa leporatuz. Marcos subkomandanteak agerraldi batzuk eginak zituen, baina beti buru-berokia soinean zeramala. Bi egun beranduago, Armada mexikarrak Chiapaseko hainbat herriren kontrola berreskuratu zuen. 15 egunetan soilik, 20 mila pertsona baino gehiago mugitu ziren euren bizitokietatik oihanera, armadak hutsik geratutako espazioak okupatzen zituelarik. Era honetara, gobernu federalak estrategia bikoitz bat jarraitzen zuen matxinatuen aurka: alde batetik, negoziazio politikoa burutzen zen idazkatien bitartez, baina beste aldetik, zapatistak atxilotzeko aginduak ematen ziren.
 
Otsailaren erdialdean, EZLN-ak ezin izan zion presio militarrari aurka egin, beraz, gerra eteteko deialdia egin zuen. Ezker alderdi eta erakundeek mobilizazio handiak hasi zituzten maila nazional zein internazionalean gobernua elkarrizketa berri bat hastera behartzeko. Egoera horretan, zapatistek armada mexikarra oihanetik ateratzeko baldintza ezarri zuten, atxiloketa ordenak ezeztatzeaz gain.
 
Martxoan, Zedillo presidenteak eta Elkarrizketa Komisioak Elkarrizketarako, Kontziliaziorako eta Bakerako legea sinatu zuten, hilabete amaieran EZLN-ari bidali zitzaiona eta apirilaren 9an sinatu zutena. Horren ondoren, EZLN-ak ''Bakea eta Demokraziarako Kontsulta Nazional eta Internazionala'' ospatu zuen.
 
Apirilaren 22an, zapatisten eta gobernu federalaren arteko elkarrizketa hasi zen berriro, Marco Antonio Berna bitartekari gisa edukita, baina ez ziren adostasun batera iritsi. Maiatzaren 12an, EZLN-ak gobernuaren distentsio proposamenak errefusatu zituen; ondorioz, hilaren 14an gobernuak 7 bide proposatu zituen zapatistek euren kideak, armak eta antolakuntza mantenzeko. Ekainaren 7an, hirugarren elkarrizketa fasea jarri zen abian. Egun batzuk geroago, abuztuan Bakea eta Demokraziarako Kontsulta Nazionala egitea adostu zen. Uztailean negoziaketek aurrera jarraitu zuten, hilabete horretako 4. eta 5. egunetan zehazki. Zapatisten lau eskari aurkeztu zituzten eta 15 lan-mahai eratzea proposatu zuten. Abuztuaren 27an ospatu zen Kontsulta Errepublikako erakunde orotan.
 
Irailaren 5ean, Ernesto Zedilloren argibideak jarraituz, Cocopak EZLN-a gonbidatu zuen Estatuaren erreforman eta negoziazio mahai nazionalean parte hartzera. EZLN-ren buru batzuk eta Cocopako kideak bildu ziren, Óscar González Yáñez diputatua, adibidez. Lan mahaiak ezartzeko arauak eta antolaketa erabaki ziren eta denbora gutxi barru martxan jarri ziren lehenengo mahaiko lanak ("Eskubide eta Kultura Indigena"). Bestalde, EZLN-a eta gobernuaren artean erabakitako sei taldeak ezarri ziren. Gobernuak Fernando Yáñez Muñozen atxiloketa iragarri zuen, Germán komandantea izatea leporatuta, elkarrizketak eteteko arrazoia izan zena. Hurrengo egunean askatu zuten gizona. Urriaren 20ean, [[Chamula (udalerria)|Chamulako]] gatazkek 6 hildako utzi zituzten.
 
=== 1996 ===
Urtero bezala, "Oihan Lacandoneko Laugarren Deklarazioa" argitaratu zuten. Bertan, "EZLN-an oinarritutako eta botereagatik borroka egiten ez duen politika independiente, autonomo eta baketsu" berri bat eratzeko erabakia azaltzen zuten. Urtarrilaren 5ean, Marcos komandanteordeak bere oihaneko ezkutalekua utzi zuen eta San Cristobalera bidaiatu zuen Kultura eta Eskubide Indigenen Foru Nazionalean parte hartzeko. Hilaren 10ean amaitu zen topaketa erakunde berri bat Otsailaren 16an, zapatistek eta gobernu federalek Eskubide eta Kultura Indigenen Akordioak sinatu zituzten, non gobernua herri indigenak konstituzioan aitortzera konprometitzen zen.
 
Maiatzaren 2an, Javier Elorriaga Berdegue eta Sebastian Etzin Gomezi 13 eta 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaien terrorismoagatik. EZLN-a hortaz jabetu zenean, ekintza hori bakearen aurkako probokazioa zela erabaki zuen eta elkarrizketa bidea itxi zuen. Ekainaren 6an, atxilotutakoen askapena aldarrikatzen zuen kanpaina nazional eta internazionalaren ondoren, lortu zuten sententziak ezeztatzea. EZLN-ak bere tropen alerta egoera eten zuen.[[Fitxategi:Comandanta Ramona by bastian.jpg|thumb|211x211px|Ramona Komandantea]]Ekain eta uztail bitartean, San Cristobal de las Casasen, Estatuaren Erreformarako Forua egin zen. Abuztuan, Oventic, La Realidad eta gainerako Aguascalientesen, EZLN-ak Humanitatearen aldeko eta Neoliberalismoaren Aurkako Lehen Topaketa Interkontinentala antolatu zuen. 42 herrialde desberdinetako 3 mila pertsona, gehienak mexikarrak, elkartu ziren La Realidaden. Jendea 5 lan mahaietan banatu zen eta Marcos komandanteordeak ''Humanitatearen aldeko eta Neoliberalismoaren aurkako La Realidadeko Deklarazioa'' argitaratu zuen.
 
Irailaren 2an, Armada Zapatistak elkarrizketetara itzultzeko bost baldintza ipini zituen:
 
* Ustezko zapatista guztiak askatzea.
* Erabaki politikoak hartzeko ahalmena duen eta erakunde zapatista errespetatzen duen gobernu erakundea.
* Jarraipen eta Egiaztatze Komisioa eratzea.
 
Urrian, EZLN-ak Ramona komandantea (giltzurruneko minbizia zuena) Mexiko Hirira bidaltzea erabaki zuen, urriaren 12an ospatu zen Kongresu Nazional Indigenan parte hartzeko. Kongresuan zehar, Ramona komandanteak "gu gabeko Mexiko bat inoiz gehiago egon ez dadin" esaldiarekin amaitu zen hitzaldia eman zuen.
 
=== 1997 ===
Gobernuak euren bost baldintzak arbuiatu zituela ikusita, EZLN Cocoparekin elkartu zen eta gobernuaren kontraproposamenari uko egin zion. Bestalde, baldintzak onartu arte, elkarrizketek ez zutela jarraituko baieztatu zuten. Gobernuari presioa egiteko ekintzak hasi zituzten; hala nola, Ramona komandanteak egin zituen mitinak. Uztailean, errebeldeek Chiapaseko hainbat hauteskunde zentroetako hauteskundeak eragotzi zituzten. Irailean, mila zapatista baino gehiago hiriburuan bildu ziren mitin handi bat egiteko.
 
Abenduaren 22an, EZLN begiko zuten 45 [[tzotzil]] erailduak izan ziren talde paramilitar baten eskuetan Acteal-en, San Cristobaletik 50 km-tara. Ekintza hauek Actealeko Sarraskia bezala ezagutzen dira eta zigorgabe geratu ziren. Biolentzia ekintza hauek bultzatu zituzten 8 ofizialak 3 urte soilik egon ziren giltzapean.
 
== Oinarrizko printzipioak ==