Eslovenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
91. lerroa:
=== Erromatarren garaia ===
[[Fitxategi:Janez Vajkard Valvasor - Gradnja Emone.jpg|thumb|300px|Emonaren eraikuntza.]]
[[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] lurralde hauek konkistatu zituztenean Pannoia eta Noricum probintzien artean gelditu zen, ''Venetia et Histria'' (X eskualdean) barnean. Hiru hiri nagusi izan ziren; ''Emona'' ([[Ljubljana]]), ''Poetovio'' ([[Ptuj]]) eta ''Celeia'' ([[Celje]]). Italiatik Pannoniara zihozen errepide militarrek zeharkatu zuten lurraldea. Erromatarren Aroa V eta VI mendeetako [[huno]]en erasoekin bukatu zen.
 
=== Eslaviarren kolonizazioa ===
100. lerroa:
=== Habsburgotarren menpe ===
[[Fitxategi:Ducatus Carnioliae accuratissima Delineatio per.jpg|thumb|300px|[[Habsburgo]]tarren menpeko Karniola dukerria, XVII mendearen hasierako mapa.]]
Magiarrek inbaditu zuten Eslovenia X-XIX–XI. mendeetan. XIV mendean zehar, lurralde gehienak [[Habsburgo]]ren mende egon ziren, zati txiki bat [[Veneziako Errepublika|Veneziako errepublikaren]] menpe; gerora [[Austria-Hungariako Inperioa]] osatuko zuten beste lurraldeekin batera. Esloveniarrak gehienak ziren [[Karniola]], [[Gorizia]] eta [[Gradisca]]ko lurraldeetan, baita ere [[Istria]], [[Karintia]] eta [[Estiria]]ko zati batzuetan ere. Germaniartzea oso sakona izan zen garai hartan.
 
[[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako inperioaren]] garaian ([[XIX. mende]]an), Karniola, Estiria eta Karintiako herrialdeetan banaturik zeuden esloveniar gehienak. [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar gerrekin]] [[Iliriar probintziak|Iliriako probintzietako]] estatua sortu zen, [[Ljubljana]] haren hiriburu bihurtu zen, eta eslaviera hizkuntza ofizial. [[1848]]an, Eslovenia aske eta batuaren aldeko mugimendua indartu zen, Austrian gertatu zen "«Nazioen Udaberri"» izeneko mugimenduaren barnean. XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi ziren esloveniarren eta hegoaldeko gainerako eslaviarren arteko harremanak. 1866-18671866–1867. urteetan, Esloveniako zati txiki bat Italiaren mende gelditu zen, eta Hungariaren mende beste bat. Vienari lotuak geratu ziren gainerako esloveniarrak.
 
=== XX mendea ===
121. lerroa:
1991ko abenduaren 23an onartutako konstituzioan, 18 urtez gorakoen sufragio unibertsala (16 urtetik aurrera eman daiteke botoa, enplegua izanez gero), alderdi anitzeko politika-sistema eta gainerako eskubide formalak jasota geratu ziren (erlijio-askatasuna, prentsa-askatasuna, etab.). Estatuaren burua presidentea da, bost urtetik behin hautatzen dena. Botere betearazlearen buru lehen ministroa eta ministroen kontseilua dira, parlamentuak hautatua. [[Lehen ministro]]a Biltzarrak aukeratzen du lau urteko legealdirako, eta Errepublikako lehendakaria hauteskundeetan hautatzen da bost urterako.
 
Parlamentuak bi ganbera ditu: Asanblada Nazionala (''Državni Zbor'') eta Kontseilu Nazionala (''Državni svet''). Asanblada Nazionalak 90 kide ditu, batzuk zuzenean hautatuak eta beste batzuk sistema proportzionalaren bidez ([[hungariar]] eta [[italiar]] gutxiengoentzako bi eserleku gordetzen dira). Kontseilu Nazionalak 40 eserleku ditu, eta gizarte, ekonomia, lanbide eta beste zenbait arlotako ordezkariek osatzen dute: legeak proposatzea edo Biltzarrean hartutako erabakiren bat berriro aztertzeko eskatzea beste eskumenik ez du. Biltzarreko kideak lau urtez behin hautatzen dira, eta Kontseilukoak bost urtez behin.
 
15.000 soldadu inguruko armada du, eta beste 85.000 gizon dituzte erreserban. Soldadutza nahitaezkoa da: 18 urterekin hasten da, eta zazpi hilabete irauten du. Europako Kontseiluko eta Nazio Batuetako kide da Eslovenia, eta defentsa-hitzarmenak sinatu ditu Austriarekin eta Hungariarekin.
182. lerroa:
Esloveniako lehenengo lurralde naturalen zatiketak Anton Melik geografoak eta Svetozar Ilešič-ek egin zituzten 1936an eta 1968an. Ivan Gams-en zatiketa berrian, lurralde hauek bereizten dira:
 
* Alpeak (''Visokogorske Alpe'').,
* Alpe aurreko muinoak (''Predalpsko Hribovje'').,
* Ljubljanako lautada (''Ljubljanska Kotlina'').,
* Azpimediterranearra - Kostaldeko Eslovenia (''Submediteranska – primorska Slovenija'').,
* Eslovenia barneko karst dinarikoa (''Dinarski kras notranje Slovenije'').,
* Eslovenia azpipanonikoa (''Sobpanonosnka Slovenija'').
 
196. lerroa:
 
=== Biztanleria ===
Esloveniarren erdiak, gutxi gorabehera, hirian bizi dira (Ljubljanan, Mariborren eta Celjen, batik bat) eta gainerakoak lurralde guztian banatutako herri txikietan, horietako asko mendi garaietan. Adinari dagokionez, 0-14 urte bitartekoak biztanleen % 16 dira, 15-64 urte bitartekoak % 70, eta 65 urtez gorakoak % 14. Gizonezkoek 71 urteko [[bizi-itxaropena]] dute, eta 79koa emakumezkoek. Europako gainerako herrialdeetan bezalatsu, demografia-hazkundea oso txikia da, emankortasun-indizea, izan ere, 1,2 haurrekoa baita emakumeko. Hamabi urteko hezkuntzaldi behartua dute Esloveniako haurrek (lehen mailako hezkuntza, zortzi urtez, eta bigarren mailakoa, lau urtez), eta ikasle gehienek goi-mailako ikasketak egiten dituzte. Goi-hezkuntza ematen duten 27 erakunde dituzte, Ljubljanako Unibertsitatea barne dela. Erlijioen banaketa hau da: [[Katolizismo|katolikoak]] – % 71, [[Luteranismo|luteranoak]] – % 1, [[Musulman|musulmanak]] – % 1, [[Ateismo|ateoak]] – % 5, beste batzuk % 22.
 
=== Banaketa etnikoa ===
Esloveniako biztanleen % 91 esloveniar jatorrikoak dira ([[eslaviar]] herrietako bat). Badira beste talde etniko batzuetako herritarrak ere ([[Kroaziar|kroaziarrak]], [[Serbiar|serbiarrak]]), baina gutxi dira. Gainera, 1990 aldera, [[Bosnia-Herzegovina]]ko gerratik ihesi joandako 60.000 iheslari Eslovenian babestu ziren.
 
Horrela beraz Eslovenian bizi diren talde etniko nagusiak hauek dira: esloveniarrak (% 89); kroaziar, bosniar, serbiar eta [[Jugoslavia]] ohiko bestelako taldeak (% 10); eta hungariar eta italiar gutxiengoak (% 0,5).
248. lerroa:
Esloveniak garraio-sare bikaina du. 15.000 km inguruko errepide-sarea ez ezik, hiri handi guztiak trenbidez komunikaturik daude. Hain zuzen ere, Esloveniaren ekonomia-eragile handienetako bat dagoen lekuan egotea izan da, Europako erdialdeko herrialdeen eta Mediterraneoaren artean baitago. Esandakoaren harira, garrantzi ikaragarria izan du eskualdearen garapenerako 1847tik abian dagoen Viena-Maribor-Ljubljana-Trieste burdinbideak. Hiru aireportu handi eta Koperreko portua ere badu, [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikoan]].
 
[[Erregimen sozialista]] izan duten herrialde gehienek ez bezala, Esloveniak hirugarren sektore modernoa eta eraginkorra garatzen jakin izan du (BPGaren 60% 60). 1991ko ekainaren 25ean independentzia eskuratu ostean, ekonomia-trantsizio motel baina zuhur bati ekin zion Esloveniak, eta langabezia-tasa txikiari, maila oneko soldatei eta inflazio moderatuari eusten saiatu da geroztik. Pribatizazio-legea 1993an sartu zen indarrean. Esloveniaren ingurumen-arazo nagusiak hauek dira: [[Sava|Sava ibaiaren]] kutsadura, etxeetako eta industrietako ur zikinek eragindakoa; itsasertzeko uren kutsadura, metal astunak eta ekoizkin kimiko toxikoak direla-eta; Koper inguruko basoetan [[euri azido]]ak eragindako kalteak (metalurgiak eta industria kimikoak eragindako kutsadura atmosferikoaren ondorioz).
 
== Azpiegiturak ==
265. lerroa:
[[Fitxategi:Slavoj Zizek in Liverpool cropped.jpg|thumb|220px|[[Slavoj Žižek]] esloveniar filosofoa.]]
=== Literatura ===
[[Primož Trubar]] erreformatzaile protestanteak idatzi eta 1550ean argitaratu ziren ''Catechismus'' eta “Abecedarium”“''Abecedarium''” dira eslovenierazko lehen argitalpenak. Bi autore nagusiak [[France Prešeren]] (1800-18491800–1849) poeta eta [[Ivan Cankar]] (1876-19181876–1918) idazleak dira.
 
[[Boris Pahor]], kontzentrazio-esparruetan izan zena, idazle ezagunenetakoa bihurtu zen, Italiako faxismoari eta Titoren komunismoari aurre egin baitzion.
275. lerroa:
 
=== Musika ===
Musikari dagokionez, [[Jacobus Gallus]] (1550-15911550–1591) Errenazimentuko konpositoreak Europako erdialdeko musika klasikoan eragin handia izan zuen; XX. mendean, [[Bojan Adamič]] musikagilea nabarmentzekoa da (filmetarako musika).
 
''Ljublianako udako jaialdia'' eta ''Lent jaialdia'' dira herrialdeko ekintza kultural garrantzitsuenetakoak.
 
=== Zinema ===
Historiako aktore ezagunena [[Ita Rina]] (1907-19791907–1979) izan zen, Europako filmeetan ere lan egin zuena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren [[Polde Bibič]]-ek Eslovenia barnean sona handia hartu zuen. Zine zuzendariak ugari izan dira eta Esloveniako Zinemagintzaren Pizkundea osatu izan dute.
 
== Kirolak ==
307. lerroa:
== Nazioarteko errekonozimenduak ==
[[UNESCO]]k hiru eremu izendatu ditu Eslovenian [[Gizateriaren Ondare]]:
* [[Škocjan leizeak]] (1986),
* [[Ljubljanako padurak]] ([[Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak]] barnean, 2011),
* [[Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija]] (2012), Espainiako [[Almadén]] eta Esloveniako [[Idrija]].
 
Europar Batasunak berriz '''Maribor''' 2012ko [[Europako kultura-hiriburu]] izendatu zuen eta '''Ljubljana''' 2016an [[Europako Hiriburu Berde saria|Europako Hiriburu Berdea]] izango da.
 
== Iruditegia ==
=== Hiriburua ===
<gallery>
IrudiFitxategi:Ljubljana Castle from Ljubljana.jpg|[[Ljubljanako gaztelua]].
IrudiFitxategi:Stolnica-Ljubljana.JPG|[[Ljubljanako katedrala]] eta gazteluaren muinoa.
IrudiFitxategi:Preseren square from Stritar str.jpg|[[Prešeren enparantza]] ([[Ljubljana]]).
IrudiFitxategi:NationalGallery-Ljubljana.JPG|[[Esloveniako Arte Galeria Nazionala]].
IrudiFitxategi:Opera-Ljubljana.JPG|[[Esloveniako Opera Antzokia]].
IrudiFitxategi:Ljubljanica 01.jpg|Ljubljanica ibaia ([[Ljubljana]]).
</gallery>
 
=== Hiriak eta herriak ===
<gallery>
IrudiFitxategi:Rathaus-maribor.jpg|[[Maribor]].
IrudiFitxategi:Ptuj from the castle.JPG|[[Ptuj]].
IrudiFitxategi:Celje - pogled z gradu2.jpg|[[Celje]].
IrudiFitxategi:Kranj Mesto.jpg|[[Kranj]].
IrudiFitxategi:Novo mesto - letalski posnetek.jpg|[[Novo Mesto]].
IrudiFitxategi:View of Koper from Zusterna.JPG|[[Koper]].
IrudiFitxategi:Postojna panorama2.jpg|[[Postojna]].
IrudiFitxategi:TartinjevTrg.JPG|[[Piran]].
IrudiFitxategi:Izola - panorama.jpg|[[Izola]].
IrudiFitxategi:Bled1a.jpg|[[Bled]].
IrudiFitxategi:Starasava.JPG|[[Jesenice]].
IrudiFitxategi:Škofja Loka Selška Sora 1.JPG|[[Škofja Loka]].
IrudiFitxategi:Radovljica old town centre.jpg|[[Radovljica]].
IrudiFitxategi:Kamnik 002 (6805804681).jpg|[[Kamnik]].
</gallery>