Andre Mariaren Jasokundea (Tiziano): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
42. lerroa:
Eszena honetan, [[apostoluak]], Ama Birjina aingeruek laguntzen dutelarik eta Jainkoa dira pertsonaia nagusiak, eta hauen bitartez eta eszenaren garrantziaz baliaturik artistak espresioa eta dramatismoa lantzeko aukera jasotzen du. Honekin, Tiziano, haren sorkuntzako lehen urteetara bueltatzen da, Giorgioneren estilorantz gehiago zuzendu baino lehenagokoetara.<ref>{{en}}FREEDBERG, S.J.: op.cit., 151. orr</ref> Ama Birjina tradizio ohikoena jarraituz gorantz begira eta otoitzean agertzen da eta ideia hau Jainkoaren eta Elizaren garaipenarekin lotu daiteke, bai eta Maria lurrarekiko azken hauen bitartekaria denarekin ere bai, bera baita Kristo haragitzen lagundu zuena  gizateriarentzat salbazioa ekarriz.<ref>{{es}} GRABAR, A.: ''Las vías de la creación en la iconografía cristiana.'' Madrid, Alianza, 1985, 79. orr.</ref>
 
==== Konposizioa, perspektiba eta espazioa ====
Konposizioari dagokionez, obra konplexua da oso. Tizianok ''disegnoa'' deritzona era sakon batean pentsatu zuela esan daiteke, izan ere forma geometrikoz, simetriaz eta proportzioz osaturik dago, errenazimentuko ezaugarri ohikoa den legez: Zatien arteko oreka eta harmonia zen edertasuna, hortaz, obra matematikoki geroz eta konplexuagoa edo garatuagoa egon, (beti ere modu argi batean) orduan eta ederragoa suertatuko zenaren ideiari jarraiki dabil artista.<ref name=":4">{{es}} TRIADÓ TUR, J.R. et al.: op. cit., 173. orr.</ref> Hala, jakintza guztietako arloak batzean, artea bera jarduera intelektual bilakatzen da, estatusa igoz.
 
53. lerroa:
Indar lerroek goranzko joera bat sortzen dute ikuslearen begiradarengan, eta honela Ama Birjinerantz (eszenako protagonistarantz) gidatzen dute. Indar lerro hauek bideratzea batez ere apostoluen goranzko begirada harrituekin bai eta besoen zuzenbidearekin lortzen du. Tizianorengan hain ohikoa den “espazioa zeharkatzen duen begirada” ikus daitekeelarik, non apostoluek Ama Birjinari eta honek Jainkoari, hau da, bakoitzak haren goragoko mailako pertsonaiari erreparatzen dioten, konposizio hierarkiko bat osatuz. Tizianorengan hain garrantzitsua den (orokorrean Veneziako pintoreengan) koloreak era berean bideratzen du ikuslea gorantzako joeran, gorri eta urdin zein berdearen arteko tartekatzeak osaturik.
 
==== Perspektiba eta espazioa ====
Perspektibari dagokionez, bi ikuspuntu mota erabiltzen ditu Tizianok, goitik beheranzkoa apostoluetan eta gune lurtarrean, eta behetik goranzkoa Ama Birjina eta Jainkoarengan. Hierarkia bat sortu eta indartzeaz gain, ikuslearengan bi espazioak ezberdintzearen sentsazioa sortzen du, bai eta eszenaren mistizismoa areagotu ere. Figurak bestalde oso monumentalak izateak ere eragina badauka honetan.<ref name=":6" /> Jada esan bezala, Ama Birjinak inertziaz (gorantza baitoa), eta apostoluek hala beharrez gorantz begiratzen dutelarik, Jainkoak beherantz begiratzen du, bera baita Ama Birjinaz gain indar mistiko handiena duen pertsonaia.